Munduko Ekonomia, Mendekotasunak eta Ingurumen-politikak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Electricidad y Electrónica

Escrito el en con un tamaño de 2,77 KB

1. Munduko ekonomia-erakunde nagusiak eta haien helburuak

Munduko erakunde ekonomiko nagusiak honako hauek dira: Munduko Bankua (MB), Nazioarteko Diru Funtsa (NDF) eta Munduko Merkataritza Erakundea (MME).

  • Munduko Bankua (MB): Helburu nagusia pobrezia murriztea da. Horretarako, maileguak eta laguntza ematen dizkie herrialde behartsuei, ekonomiaren hazkundea eta garapena sustatzeko.
  • Nazioarteko Diru Funtsa (NDF): Finantza-aholkuak ematen dizkie gobernuei eta maileguak eman ahal dizkie herrialde kideei.
  • Munduko Merkataritza Erakundea (MME): Nazioarteko merkataritzaren arauak ezartzea eta kideen arteko merkataritza-desadostasunak konpontzea du helburu.

2. Zer dira G7 eta G8 taldeak?

G7 taldea, edo zazpi herrialde industrializatuenen taldea, honako hauek osatzen dute: Ameriketako Estatu Batuak, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Japonia, Italia eta Kanada.

1997. urtean, Errusia batu zitzaion eta G8 bihurtu zen. G8 urtero biltzen da munduko ekonomia-egoerari buruz eztabaidatzeko eta, krisi-egoerarik izanez gero, guztien artean zer ekintza egin behar dituzten erabakitzeko.

3. Finantza, industria eta teknologia-mendekotasuna

Mendekotasun mota hauek adibideekin azal daitezke:

  • Teknologia-mendekotasuna: Herrialde batek berezko teknologiarik ez duenean eta inportatu behar duenean gertatzen da. Herrialde pobreenek ez dute berezko teknologiarik eta, kasu askotan, ez dute herrialde aberatsetatik datorren teknologia bereganatzeko ahalmenik.
  • Finantza-mendekotasuna: Estatua nazioarteko erakundeen, finantza-erakunde pribatuen eta beste estatu batzuen maileguen mende dagoenean gertatzen da, baliabide ekonomiko urriak dituelako.
  • Industria-mendekotasuna: Herrialde batek teknologia- eta finantza-mendekotasuna duenean, modu lehiakorrean ekoitzi ezin duenean eta behar dituen manufakturak inportatu behar dituenean gertatzen da (herrialde azpigaratu gehienak daude egoera horretan).

4. Atmosferaren kutsadura mugatzeko neurriak

Kutsadura murrizteko hainbat nazioarteko akordio jarri dira abian:

  • Montrealgo Protokoloa: Ia munduko herrialde guztiek hartu zuten konpromisoa ozono-geruza suntsitzen duten gas gutxiago isurtzeko. Oraindik isurpen guztiak geldiaraztea lortu ez den arren, murrizketa horri esker, ixten ari da Antartikako ozono-zuloa eta 2050. urtean zulorik ez dela egongo uste da.
  • Kyotoko Protokoloa: Hainbat herrialdek sinatu dute, berotegi-efektua eragiten duten gasen (metanoa, nitrogeno oxidoa, etab.) isurpena mugatzeko konpromisoa hartuz.

Entradas relacionadas: