Mundu sentigarria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,6 KB

-Filosofikoa:

Platonen garaiean naturari buruz hausnartzetik gai etiko eta politikoak aztertzera pasa ziren; sofistak erlatibismo etikoarekin...Baina gehien eragin zion filosofoa, Sokrates izan zen, unibertsala eta aldaezina zen esentziaren pentsamenduan batez ere. Justizian ere, sokratesen maieutikan oinarritu zen, esperientziak erakutsitako kasuetatik ikastea. Bere helburuetako bat, printzipio ontologikoa edo arjea, izango da; izatea zertan datzan.

 Heraklitoren eragina ere izan zuen, beregatik atera baitzuen mundu sentigarria aldakorra zelaren ondorioa, eta ezin zela han ezagutza lortu, benetako ezagutza, beste mundu batekin lotzen baizuen, ulergarriarekin. Gero, parmenidesekin ikasi zuen, izatea, aldaezina, bakana, hilezkorra... Zela. Azkenik, sofisten eragin garrantzitsua ere, aipatzekoa da, erlatibismo etikoan izango duten eraginagatik.


ERREALITATEAREN TEORIA

PLATON

Platonen errealitatea teoria dualista da, hau da, beretzat bi mundu daude, bi errealitate ezberdin: mundu sentigarria eta mundu ulergarria. Mundu sentigarria, zentzumenen bidez aztertzen da, antzematen duguna, sentitzen duguna baita. Aldiz mundu ulergarrian, arrazoimenaren bidez atzematen dugu, ezagutzen dugu. Bi mundu hauetatik platonentzat ulergarria da, hau aldaezina delako, perfektua baita eta betierekoa da, izatearen ezaugarriak direlako.

Beraz, mundu sentigarria aldakorra, inperfektua eta kontingentea da, ondorioz benetazko izatea al du mundu honek? Ez, platonentzat beraz ezin da mundu erreala izan, baizik faltsua.

Zein harreman dago bi munduen artean?

 Gu aldiz, mundu sentigarrian bizi gara.

Platonen ustetan, mundu sentigarria mundu ulergarrian dauden gauzen imitazioa edo kopia da.

Nola iritsiko gara beraz mundu sentigarritik mundu ulergarrira? Arrazoimenaren bidez, jakinduria lortu behar dugu. Adibidez marrazkian kobazulotik ateratzen direnak izango ziren, malda hori ignorantziatik jakinduriara doan bidea izango litzateke, hau da, hezkuntza.

Platon ikusten dugun bezala intelektualista da, hau da, uste du arrazoimenaren bidez jakintsuagoak izateaz gain, hobeak izango garela.

IDEIEN TEORIA

 Mundu sentigarria zentzumenen bidez ezagutzen denez, konstanteki aldatzen diren gauzak ikusten ditugu, eta hauek, platonentzat ez ziren errealak. Beretzat, erreala zen bakarra, hauekiko genituen ideiak ziren, baina soilik, mundu ulergarrian kokatzen ziren, bizitzaren zehar, ideiak, gure arimetan harrapatuak zeuden, eta ezagutu ahal izateko, mundu ulergarrira iritsi beharrak ginen, jakintsuak izatera, bestela, beste arima batean berriro ere harrapatuta geldituko baizen.

 Ezaugarriak:

  -Ideien esanahia: Ideiek lehenengo zentzu ontologikoa izango dute, eta gero, esanahi logikoa. Beraz, esentzia (gauzak bere baitan izatea), ereduzko kasua (ideien imitazioa) eta helburuzko kasua (gauzek ideiekiko antza) izatea beharrezkoa zen. Ideia, dagoen guztiaren eredu unibertsal eta perfektua izango da.

 -ideien ezaugarriak: Ideiak, aldaezinak, mugiezinak, zatiezinak, betierekoa,.. Izan behar du, eta bere leku egoki eta aproposa, mundu ulergarria izango da.

-errealitatearen ideiak:Hasieran, errealitate etiko eta estetikoak bultzatu zituen ( justizia, bertutea, ontasuna..) eta gero, erlazioa eta proportzioarena. Azkenik, izaki natural eta artifiziala (etxea, zaldia, zuhaitza..), gorputz bakunak (sua, airea..) eta gauza txar eta onen (zikinkeria,..) ideiak defendatuko ditu. Beraz mundu sentigarriko objektu bakoitzari, mundu ulergarriko ideia propioa dagokio.

  -ideien arteko erlazioak: Tontorrean, ongia dago, gero estetika, segidan irudi matematikoa eta azkenik objektu materialak.

  -ongia ideia:Platonentzat esan bezala objektuak ideien kopiak dira, baina objektuen eta ideien arteko teoria, hutsune bat da platonentzat.


EZAGUTZA

Platonentzat ezagutzea, oroitzean datza, Arima gorputzari lotu baino lehen, bere baitan dagoena, jada existitzen dena. Gorputzari lotzean ordea, benetako ideiak itsutuko ditu, eta ahaztuko da zer dagoen baitan. Orduan, zentzumenen bidez, mundu hortako gauzekin kontaktua izatean, aspaldian ikusitako gauzaz oroitzen da. Ezagutza prozesuari, dialektika deritzo.

Motak:



1)Doxa edo iritzi hutsa

 -irudimena edo ilusioa

Objektu sentigarrien itxuren ezagutza, marraztu edo antzezten dena, arte lanak.

 -sinesmena edo gedea: Zentzumenez antzematen dugun materiazko objektuari lotzen zaion ezagutza maila, gauza naturalen eta artifizialen arteko ulermena.

2)Epistemea

   -Hipotesiez edo zientziaren objektuen irudiez bilatzen den arrazonamenduak ekarritako ezagutza maila, zenbakiak, izaki matematikoak (dianoia).

  -adimena: ideiak beren baitan ezagutzea (noesis)

 -ezagutza dialektika gisa

Ezagutza prozesua da, helburu duena, ezagutza mailarik gorena lortzea, eta hau lortzen duena, dialektikoki jokatzen ariko da. Hortaz ahalegina egin behar da, mundu sentigarritik ulergarrira pasatzeko, baina ez da erreza, gizakiak mundu sentigarrian errealitate hortatik oso urrun baitaude. Mundu ulergarrira iristearekin aldiz ez da nahikoa, bertan ideiaz ideia igotzen jarraitu behar da, ideia gorenera iritsi arte, ongia ideiara. Igoera hau platonentzat epistemologikoa izateaz gain, ontologikoa ere bazen, igoera honetan arima perfekzionatzen baita, benetako izatea lortuz. Prozesu honek beraz, ezjakintasunetik ateratzeko aukera ematen digu.

 Modu honetan, platonek, bere maisua Sokrates gainditu zuen, sokratesen ustez, dialektika elkarrizketaren artea baitzen, eta aldiz, platonentzat ez soilik ezagutzea, baizik eta gizakitasuna lortzea.


Entradas relacionadas: