Mundu Gerraosteko Ekonomia: Ordena Berria (1945-1973)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,76 KB

Nazioarteko Ordena Berria eta Gerraosteko Ekonomiaren Susperraldia

Bigarren Mundu Gerrak izugarrizko ondorioak eragin zituen bertan parte hartu zuten herrialdeetan: milioika hildako izan ziren, gehienak zibilak, eta Ekialdea (SESB, batez ere) izan zen kaltetuena arlo horretan. Ekonomiaren arloan ere ondorio latzak izan ziren: gerra kostuak milioi bat dolarrekoak izan ziren eta herrialde kaltetuek ezin zioten horri buelta eman, errenta nazionalaren zati handi bat gerran inbertitu baitzuten eta, gainera, nazioarteko merkatua hondatu egin baitzen. Lan merkatua eta produkzioa minduta gelditu ziren hamarkada askotarako.

Egoera horretatik ateratzeko, hiru neurri jarri zituzten martxan:

  • Bretton Woodseko Hitzarmenak

    Moneta debaluatzen ari baitzen eta moneta sistemaren egonkortasuna lortu nahi baitzen, Bretton Woodseko Hitzarmenak sinatu zituzten. Nazioarteko moneta sistema berrantolatzeko asmoarekin, Dolar Patroia sortu zuten: dolarra izan zen urrearekin harremana zuen moneta bakarra eta dolarrak zeharkako bihurgarritasuna izango zuen urrearekin. Hitzarmen hartatik hainbat finantza erakunde sortu ziren (Munduko Bankua, besteak beste). Horien funtzioa defizit egoeretan kredituak emanez eta zorrak kitatuz herrialdeei laguntzea zen. Kideen kuotekin finantzatzen ziren: herrialdeek kuota batzuk ordaindu behar zituzten, herrialde bakoitzaren kanpo merkataritzaren bolumenari eta BPGri lotuta.

  • Marshall Plana

    AEBk aliatuei laguntza ekonomikoa eman zien, haien erosteko ahalmena handitzeko. Estatu Batuek beren ekonomia babestu nahi zuten laguntza honekin, esportazioen hondamena jasanezina zelako ekoizpen, enplegu eta errentarentzat. Dirua Mendebaldeko Europako herrialdeek jaso zuten; Sobietar Batasunak eta Ekialdeko Blokeak uko egin zioten, eta bi Europaren arteko zuloa handitu egin zen. Baldintza batzuk zituen planak: Estatu Batuen interbentzionismorik ez zen egongo inbertsioen norabidean, eta dirua jasotako lurraldeek kudeatu egin beharko zuten horretarako. Erakunde bat sortu zuten Europa barneko elkartrukeak askatzeko, eta hau izan zen Europaren berreraikuntzaren abiapuntua.

  • Merkataritza Berrantolaketa

    Habanan konferentzia bat egin zuten eta Merkataritza eta Tarifei buruzko Akordio Orokorra (GATT) idatzi zuten. Akordio horren arabera: diskriminaziorik ez zen egongo merkataritza-harremanetan, merkataritza bultzatzeko muga-sariak jaitsi zituzten eta "nazio mesedetuena" klausula erabiltzen hasi ziren merkataritza zabaltzeko. Adibidez: Alemania eta Frantziak akordioa badute, eta Aljeria Frantziarena bada, Alemaniak Aljeriara zabaltzeko eskubidea du.

Neurri hauen ondorioz, Barne Produktu Gordina oso azkar errekuperatzen hasi zen Bigarren Mundu Gerraren ostean, Lehen Mundu Gerran ez bezala.

Kapitalismoaren eta Enpresa Gerentzial Handiaren Urrezko Aroa

1950-1970 bitartean, sistema ekonomikoa egonkor handitu zen arrazoi hauengatik:

  1. Gerra eta Teknologiaren Arteko Harremanak

    II. Mundu Gerraren ostean, Gerra Hotzak ikerketaren eta garapenaren finantzaketa bultzatu zuen. Britainia Handia, Alemania eta, batez ere, Estatu Batuak gai berrien fabrikazioan inbertitzen hasi ziren: energia atomikoa, espazioko nabigazioa, sateliteak, merkataritza abiazioa eta ordenagailuak garatu ziren.

  2. Estatu-Eskari Harremana

    Gobernuak enplegu osoko egoera mantendu nahi zuen kontsumoa berraktibatzeko. Bestalde, enpresariek eduki teknologiko handiko makinerian inbertitu nahi zuten, baldin eta gobernuak gastu maila handi bat mantentzen bazuen. Helburu horiek lortzeko, estatuak ekonomian zuen parte-hartzea handitu zuen (Keynes). Estatuak politika fiskalaren bidez hartu zuen parte, eta horrela sortu zen Ongizatearen Estatua.

Entradas relacionadas: