Mugimendu nazionalista

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,79 KB

1.- LANGILEEN MUGIMENDUAK

ANARKISMOA:Anarkismoaren ezaugarri ideologikoak dira: barne diziplinarik ez izatea, hauteskundeetan parte hartzeari uko egitea, estatua eta honen instituzioak abolitzeko nahia, jabetza pribatua kentzea, indarkeriaren defentsa eta greba orokorraren baliabidea. Euskal Herrian CNT (Lanaren Konfederakuntza Nazionala) erakundeko anarkismoak Gasteizen, Bilboko itsasadarrean eta Errenteria–Donostia inguruan izan zituen hedapen gune nagusiak. Gobernuak gogor zapaldu zituen mugimenduak SOZIALISMOA:1879an Pablo Iglesias eta Jaime Verak , Alderdi Sozialista Langile Espainiarra sortu zuten (P.S.O.E.). Alderdi honen sindikatua, UGT, 1888.Urtean sortu zen. 1925. Urte arte, Pablo Iglesias izan zen alderdi eta sindikatuko buru. Aldizkari ofiziala El socialista zelarik.PSOE-k Hirugarren Internazionalarekin bat ez egitean, alderdiko kide batzuk partidua utzi eta PCE, Alderdi Komunista sortu zuten. Euskal Herrian, Indalecio Prieto eta Dolores Ibárruri nabarmendu behar dira.

SINDIKALISMO KRISTAUA:1911n izaera katolikoa zuen sindikatu nazionalista euskalduna eratu zen: Solidaridad  de Obreros Vascos (SOV) gerora ELA izango dena.

2. NAZIONALISMOA:XIX. Mendearen erdialdetik, mugimendu iraultzaile liberalez gain, izaera nazionalista izango duten beste mugimendu batzuk sortuko dira.Nazionalistak, Herder eta Fichte pentsalarien Erromantizismoan oinarritu ziren euren aldarrikapenetarako. Herri bat  identifikatzen eta elkartzen zuten ezaugarriak ziren: hizkuntza, kultura, ohiturak, legeak, eremu geografiko komuna, iragan berezia, arraza bera … Frantziako iraultzaileek eta erromantikoek zuten norberaren gauzen aldeko sentimendu horrek, fanatismo bihurtu eta, askotan, beste herri eta kultura batzuk behe mailakoak kontsideratzea eraman zuen. Espainian, nazionalismoa, Katalunian, Galizian, Valentzian eta Euskal Herrian garatu zen 2 fasetan: 1.Etapa kultural bat eman zen; berpizkunde literarioa, linguistikoa eta historikoarekin. 2. Etapak eduki politikoa izan zuen, independentzia aldarrikatuz estatuaren antolamendu zentralistari aurre eginez.

EUSKAL NAZIONALISMOA:Proiektu nazionalista, Industri iraultzak sortutako aldaketa sozial, ideologiko eta ekonomikoei aurre egiteko sortu zen. Behe eta erdi mailako burgesiak zuzendu zuen eta nekazaritza ere erakarri zuen. Hasieran, nazionalismoa Bizkaira mugatu zen eta 1920. Urtetik aurrera gainerako probintzietara.


Entradas relacionadas: