Mugimendu ameboidea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,72 KB

MUGIMENDUA

Zer da? Mugimendua, hitza agertu aurretik inguruarekin komunikatzeko Gaitasuna duten keinuak dira, bizitza psikikoaren froga eta jardueraren Euskarria da eta espazioan lekualdatzean datza.
Mugimendua ez du soilik garapen Psikikoan eta gainerako harremanetan eragiten, baizik eta, ohiko jokabidean Ere. Umearen izaeraren funtsezko faktorea da.

Formak: hiru mugimendu forma hauek elkar lotura egoten dira eta batak Besteabaldintzatzen du.

  • Pasibo/exogeno: Kanpo indarren menpeko mugimenduak dira (garrantzitsuena grabitatea). Konpentsatzeko edo orekatzeko bigarren mailako erreakzioak dira.

  • Aktibo/autogeno: Gorputza bera ingurunean mugitu edo kanpoko inguruneko objektuak mugiarazi (lokomozioa edo oratzea)

  • Propiozeptibo/posturala: Gorputz atalak bereiztean datza

MUSKULATURA ILDASKATUA

Zer da? Mugimendu guztien organoa da

Funtzioak:

  • Funtzio klonikoa/zinetikoa/esterozeptiboa: muskulua luzatzea edo uzkurtzearen bitartez Gorputz atalen lekualdatzea dakar. Jarduera zinetikoa kanpoko munduaren Gainerako mugimenduaren oinarria da. (ekintza: muskulua luzatzea/laburtzea; Organoa: miozuntzexkak; inerbazioa: zerebroespinal sistemaren mielina zuntzak; Metabolismoa: errekuntza/karbohidratoen oxidazioa; energia: bero gastu Garrantzitsua)

  • Funtzio Tonikoa/jarrerazko/propiozeptiboa: mugimendu baten aurrean muskuluaren tentsio Maila mantentzea, subjektuaren baldintza fisiologiko eta mugimendu horren Zailtasunaren arabera. Mugimendurik ez dagoenean ere, muskuluari emandako forma Mantentzen duena da. (ekintza: muskuluaren forma mantentzea; organoa: Sarkloplasma; inerbazioa: nerbio sistema begetatibo eta autonomoaren mielina Zuntzak; metabolismoa: albuminoide, kreatina, kreatinina.

TONU USKULARRA

Zer da? Muskuluaren tentsio maila da.

Funtzioak:

  • Mugimenduari Laguntzea, aktibatutako erresistentzien araberako ahaleginari eusteko.

  • Mugimendutikbereiztea eta jarrera egonkorra edo Gelditasuna bihurtzea.

TONUA ETA JARRERA

Zer da? Tonua jarrerak osatzen duen bilbea da eta Moldatzeari/hautemate Itxaroteari eta bizitza afektiboari daude lotuta.

JAIO BERRIAREN MUGIMENDUA

Jaiotzeko unean funtzio tonikoa eta klonikoa ez dira abian jarri, beraz, Jaioberrien mugimenduek muskulu-energiaren deskarga ez eraginkor hutsak dira. Mugimendu horietan egoki konbinatu gabe nahasten dira erreakzio tonikoa eta Klonikoa, espasmoak eta koordinaziorik gabeko etenak. Halere, umeen premiek, Ongizate- edo nahiez-egoerek eragiten dituzte astintze hori guztia. Mugimendu Horien umearen egoeraren seinaleak dira eta umearen eskakizunean eta Inguruabarren arabera, geroz eta lotura zehatzagoa ezarriko da. Beraz, umearen Lehen adierazpen erabilgarria adierazpen keinuak izango dira.

EMOZIOAK:

Zer dakar? Giza espeziearen beraren nolabaiteko sentsibilitatea, ekintza Edo ezagutza mota.

Zer ematen du aditzera? Emozioen automatismoez arduratzen diren Nerbio-zentroen kokapenak eta eredu eta zeremonia primitiboen ospakizuna.

Zein joera du emozioak? Adierazpenerako joera, jokoan jartzen dituen planta Eta jarrerengatik.

MUGIMENDUA ALDI SENTSORIOMOTORREAN:

Orientaziozko eta ikerketako erreflexuetan (Pavlov) du sorburu.

Zer da jarduera sentsoriomotorra? Sentsibilitatea, mugimendua eta kanpoko Munduan gaineko jarduera.

Aldiak:
aldi subjektiboa eta aldi objektiboa/proiektiboa.

Mekanismoa: jarduera zirkularraren bitartez, hau da, umea nahigabeko Mugimendu batez ohartirik, errepikatzea.

Dimentsioak: - egiaztatzea mugimenduaren eta eraginen arteko harremanak – Elkarren arteko aldaketak.

Funtzioak: ingurune fisikoa objektibatzea mugimendua eta bere ondorio Sentsibleen artean, umeak ezartzen dituen loturatik abiatuta.

IMITAZIOA:

Imitazioa eredu bat sortzeko jarduera da. Umearen garapeneko une zehatz Batzuetan agertzen diren hiru mailatan sailkatzen da:

  • Oinarrizko imitazioa:
    (sei hilabetetatik aurrera) norbaitek umeak egindako keinu bat errepikatzean, Umea keinu hori imitatzean datza.

  • Bigarren Mailako imitazioa

  • Bigarren Mailako imitazio aurreratua

HITZ EGITEA:

Bi urtetik aurrera sortzen da, ibiltzeko Gaitasunarekin batera. Lehenik eta behin entzun-kinestesiaren alderdia bigarren Mailara igarotzen da, nahiz eta oraindik funtsezkoa izan. Aurrerantzean, Hizkuntzaren alderdiak ezinbesteko garrantzia izango du garapen psikikoan.

Entradas relacionadas: