Mugikorrak eta gazteak: Erabileraren arriskuak eta mugak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,55 KB

Jakin badakigu azken urteotan gero eta ohikoagoa dela mugikorren erabilera gazteen artean. Izan ere, edozein egunetan kalera ateratzea besterik ez dago horretaz konturatzeko. Gainera, pandemiaren ondorioz, gailu hauek gero eta gehiago erabiltzen dituzte. Gauzak horrela, horren inguruko eztabaida hitzetik hortzera dabil jendearen artean: batzuek uste dute erabilera mugatzea beharrezkoa litzatekeela; besteen ustez, ordea, arazoa ez da hainbesterako eta erabilera ez da kezka-iturri nagusia.

Hala ere, nik zalantza izpirik ez daukat: mugikorra gaztetxoek erabiltzeari gaizki deritzot; izan ere, haien garapenerako kaltegarria da. Horregatik guztiagatik, gaur horren inguruan hitz egitera nator eskolako aldizkarian.

Zergatik gaude kezkatuta mugikorrekin?

Arrazoiak ugariak izan daitezkeen arren, garrantzitsuenak aipatuko ditut jarraian:

  • Datuen gorakada: Orain dela gutxi aldizkari batean irakurri nuen mugikorren erabilera izugarri hazi dela azken urteotan, eta aurtengo datuekin alderatuta, joerak gorantz jarraitzen du.
  • Heziketaren muga: Gurasoak kezkatuta daude euren seme-alabek jasotzen duten heziketa, sakelakoen ondorioz, mugatua izaten ari delako.

Ondorio nagusiak eta arriskuak

Hori dena kontuan hartuta, ondorioak nabarmentzekoak dira. Ildo beretik, argi dagoena da premiazkoa dela sakelakoaren erabilera mugatzea. Hori egin ezean, ondorioak latzak izango dira, hala nola:

  • Arreta-arazoak eta kontzentrazio falta.
  • Errendimendu akademikoa jaistea.
  • Ziberbullinga edo jazarpen birtuala jasateko arriskua.

Gurasoen papera eta erabilera arautzea

Hala eta guztiz ere, gurasoen lana da erabilera hori arautzea. Alegia, mugikorraren aurrean egoten diren orduak kontrolatzea, gailuak zein ordutan itzali behar diren zehaztea edota gauean logelatik kanpo uztea. Ni neu, behintzat, muga horiek jartzea egokia delakoan nago.

Edonola ere, egia da hori egiteak arazo sozialak ere ekar ditzakeela. Demagun taldeko batek ez duela mugikorrik: nola sentituko litzateke? Era berean, muga egokiekin, garunaren garapena osasuntsuagoa izango litzateke eta mugikorrarekiko mendekotasuna prebenituko genuke.

Ondorioak eta etorkizuneko erronkak

Amaitzeko, argi dagoena da funtsezkoa dela gazteei mugikorra adin batetik aurrera ematea, 15 urtetik gora, hain zuzen ere. Has gaitezen ahalik eta lasterren neurriak hartzen. Hala ere, nire aburuz, oraindik ez dugu behar adina egiten erabilera arduratsua sustatzeko.

Entradas relacionadas: