Motorren Zikloak eta Makinen Osagaiak
Motorren Lau Denborako Zikloa
Motor baten birabarkiaren biraketaren ondorioz, honako lau faseak gertatzen dira:
1. Sarrera (Admisioa)
SARRERA: Birabarkiaren biraketaren ondorioz, beherantz doan pistoia zurgatu egiten du nahastea sarrera-hoditik zilindro barnerantz, hodi horretako balbula irekia dagoelarik. Nahastea karburadorean prestatzen da, hauts bihurturiko gasolina eta airea nahastuz.
2. Konpresioa
KONPRESIOA: Pistoia behealdera iristean, sarrera balbula itxi egiten da. Aldi honetan bielak, birabarkia bultzatuta, gorantz bultzatzen du pistoia, eta horrek gogor konprimatzen du nahastea.
3. Eztanda (Lana)
EZTANDA: Balbulak itxirik daudela, eta nahastea ongi konprimaturik, zilindroaren goialdeko bujiak txinparta sortzean, nahasteak eztanda egiten du, eta ondorioz, pistoia beherantz doa ardatzari bira erdia emanaraziz.
4. Ihesa
IHESA: Pistoia berriro ere gorantz joaten hastean, irteera-balbula irekitzen da, eta gasa zilindrotik kanpora doa. Ihes-hodian barrena, gasak isilgailua zeharkatzen du, eta han presioa galtzen duenez, atmosferara irtetean ez du ia zaratarik egiten.
Energia Elektrikoaren Iturriak eta Ezaugarriak
Energia elektrikoa sortzeko hainbat modu daude, bakoitzak bere abantailak eta desabantailak:
- Hidroelektrikoa: Potentzia eta errendimendu handia. Ingurunearen aldaketa (bailara urperatu, ibaia desbideratu, presa eraiki…). Presa hasteko edo gainezka egiteko arriskua. Flora eta fauna desagertzea.
- Termo elektrikoa: Potentzia eta errendimendu handia. Negutegi efektua eragin. Ekosisteman eragin negatiboa. Zaratatsua. Arnas gaixotasunak eragin.
- Termiko nuklearra: Potentzia eta errendimendu handia. Katastrofe arriskua. Hondakin erradiaktiboak. Erradiazio kutsadura.
- Eguzukikoa: Garbia. Autokontsumorako aukera. Ez jarraia. Errendimendu txikia.
- Eolikoa: Garbia. Autokontsumorako aukera. Errendimendu txikia. Ez jarraia. Eragina paisaian. Hegaztientzat arriskutsua.
Makinen Osagai Nagusiak
Makina batek funtzionatzeko beharrezkoak diren elementu nagusiak honako hauek dira:
- Egitura
- Beste elementuak kokatzeko eta babesteko balio du (automobil baten xasisak, garbigailuaren karkasak…).
- Motorra
- Energia mota bat (kimikoa, elektrikoa...) energia mekaniko bihurtzen duen dispositiboa da. Mota askotakoak daude: eztanda motorra, motorelektrikoa, malgukidun motorra, motor pneumatikoak, motor hidraulikoak…
- Mekanismoa
- Indarrak eta mugimenduak transmititzeko eta aldatzeko aukera ematen duen dispositiboa da (palanka, engranajeak, txirrikak).
- Zirkuituak
- Materia, energia edo informazioa makinaren leku batetik bestera transmititzen duten dispositiboak dira. Elektriko eta elektronikoetan kableek eta etengailuek korronte elektrikoa bideratzen dute; hidraulikoetan hodiek eta balbulek ura edo olioa bideratzen dute; eta pneumatikoetan hodiek eta balbulek presiodun airea bideratzen dute.
- Jarduleak
- Mugimendua lan bihurtzen duten elementuak dira (pintzak, aihotza, fresa, barautsa...)
Makina Automatikoen Elementuak
Makina automatikoek badituzte ere ondoko elementuak:
- Automatismoak: Gizakiaren parte-hartze zuzenik gabe dabiltzan mekanismoak dira; adibidez, garbigailu baten programa. Askotan sentsoreak dituzte, inguruko seinaleak (argia, mugimendua, soinua, tenperatura aldaketa…) seinale elektriko bihurtzen dituztenak. Adibidez: sute-alarman, museoen argiztapenean...
- Kontrol sistema: Automatismoen funtzionamendua kontrolatzen duen dispositiboa da. ADB: robot bat kontrolatzen duen ordenadore programa.