Motor Elektrikoen Gida: Zuzena, Asinkrono Trifasikoa eta Monofasikoa

Tecnología Industrial2,51 KB

Motor elektrikoak: motak eta funtzionamendua

1. Korronte zuzeneko motorrak

Energia elektrikoa korronte zuzen moduan hartu eta, biraketaren ondorioz, energia mekaniko bihurtzen dute. Korronte elektrikoak eremu magnetikoa sortzen du motorraren harilak zeharkatzen dituenean. Motorra bi atal nagusiz osatzen da:

  • Estatorea: Atal finkoa da eta eremu magnetikoa eratzen du. Horretarako, poloen inguruan harilak (induzitzaileak) behar ditu.
  • Errotorea: Atal mugikorra da. Haril induzituz osatzen da. Haril hauek kolektorea osatzen dute eta delgak (kobrezko orriak) bertan soldatzen dira, ardatzean kokatuz.

Gainera, eskuilak ditu, etxetan muntatuta. Kolektorearekiko kontaktuan daude eta haril induzituak korronte elektrikoz hornitzen dituzte.

Funtzionamendua

Motorra korronte zuzenarekin konektatzen da eta korronte elektrikoa haril induzitzailetik zirkulatzen da, elektroimana eta beharrezko eremu magnetikoa sortuz. Korronte zuzena haril induzituetatik zirkulatzen da eskuilei eta kolektoreei esker. Eremu magnetikoek elkarri eragiten diote, errotorea biraraziz. Horrela, jasotako energia elektrikoa errotazio mekaniko bihurtzen da.

2. Motor asinkrono trifasikoak

Makina industrialetan erabiltzen dira. Energia elektrikoa hiru faseko korronte alterno moduan hartu eta energia mekaniko bihurtzen dute. Osaera motor zuzenen antzekoa da (estatorea eta errotorea):

  • Estatorea: Atal finkoa da. Altzairuzko orriz eginiko koroek karkasa osatzen dute. Koroan hiru haril induzitzaile sartzen dira, borne-plakara konektatzen direnak. Korronte trifasikoak 120º-ko desfasea du.
  • Errotorea: Atal higikorra da, urtxintxa-kaiola izeneko metalezko eroalez osatua.

Funtzionamendua

Korronte zuzeneko motorren antzera funtzionatzen du, harilen gaineko indar elektromagnetikoen eraginari esker.

3. Motor asinkrono monofasikoak

Energia elektrikoa korronte alterno monofasiko moduan hartu eta energia mekaniko bihurtzen dute. Potentzia txikiko makinetan erabiltzen dira. Errotoreaz (urtxintxa-kaiola) eta estatoreaz osatuta daude.

Funtzionamendua

Eremu magnetiko baten barruan dagoen eta induzitutako korronte elektrikoak zeharkatzen duen eroale induzituari indar elektromagnetikoak ezartzen zaizkio. Motorrak abiatzeko laguntza behar du (haril laguntzailea, zirkuitu laburtuko espira edo kondentsadorea), berez ez baitu birarazteko eremu magnetiko nahikorik sortzen.

Descargar

PDF Word HTML