Motor Elektrikoen Funtzionamendua eta Motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,19 KB

Korronte zuzeneko motor elektrikoa

Motorra elikatze-iturriarekin konektatzen dugunean, korronte elektrikoak haril induzitzaileetatik zirkulatzen du, elektroiman bat sortuz eta behar dugun eremu magnetikoa ezarriz.

Korronte zuzen honek haril induzituetatik ere zirkulatzen du, eskuiletan eta kolektorean barrena.

Behin eremu magnetikoa ezarrita, haril induzituen gainean eragiten duten indar-pareek haril horiek biraraziko dituzte; harilekin batera errotore osoa ere biratuko da.

Horrela, motorrari emandako energia elektrikoa errotazio-energia mekaniko bihurtzen da.

Indar elektromagnetikoa

Motor elektrikoen funtzionamendu-printzipioa hau da:

Eroale batetik eta espira (eroale itxi) batetik korronte elektrikoa igarotzean, eta hauek eremu magnetiko baten barruan egotean, beren gainean indar elektromagnetikoa sortzen da; eta, ardatz baten inguruan lotuta daudenez, ardatz hori mugiarazten da.

Hari elektriko bat korronte batek zeharkatzen badu eta eremu magnetiko baten barruan sartzen bada, hari horrek indar elektromagnetikoa jasango du.

Estatorea

Motorraren atal finkoa (karkasa) da. Eremu magnetikoa sortzeko poloak bertan daude; elektroiman bat sortzeko, haril induzitzaileak inguruan bilduta ditu.

Errotorea

Motorraren atal mugikorra da (ardatzari lotua). Induzitu izeneko burdinazko nukleoaren inguruan haril induzitua biltzen da; bertatik korrontea pasatzean eta eremu magnetiko baten barruan egoteagatik, indar elektromagnetikoa sortzen da.

Eskuilek (escobillas) korrontea haril induzitura pasatzeko kolektorea (haril induzituaren muturrak) etengabe ukitzen dute.

Korronte alternoko motorra

Korronte jarraituko motorren berbera da (indar elektromagnetikoaren sorrera korronte elektrikoa eroale elektriko baten barruan eremu magnetiko baten barruan sartzean gertatzen da), baina desberdintasun batzuekin:

  • Motorrari konektatzen zaion korronte alterno trifasikoa estatorrari bakarrik konektatzen zaio, eta eremu magnetiko birakari bat sortzen da.
  • Errotoreko eroaleetan eremu magnetiko birakariak korronte elektrikoa induzitzen du; beraz, errotorera ez da sare elektrikotik korronterik pasatzen.

Entradas relacionadas: