Motor Elektrikoak eta Termikoak: Mota eta Ezaugarriak
Motor asinkrono monofasikoak
Osaera: Asinkrono trifasikoen berdina da, baina estatorean haril induzitzaile bakarra dauka.
Funtzionamendua: Sinkrono trifasikoen berdina da, baina abioan laguntza behar du.
- Haril laguntzailea: Bigarren haril induzitzaile bat jartzen zaio motorrari abioan laguntzen diona; ondoren, gelditu egiten da. Potentzia gutxiko motorretan erabiltzen dira.
- Kondentsadorea: Kondentsadore bat jartzen da haril induzitzailearekin. Kondentsadorearen funtzioa arrenkerako energia gehigarri bat ematea da.
- Zirkuitulaburreko espira: Polo bakoitzean zirkuitulaburreko espira bat hartzen da, eta honek sortutako eremu magnetiko gehigarriak motorraren abioan laguntzen du. Potentzia gutxiko motorretan erabiltzen da.
Korronte zuzeneko motorra
Osaera
- Estatorea: Motorraren atal finkoa da. Eginkizuna eremu magnetiko bat sortzea da; horretarako, hainbat haril induzitzaile ditu. Elektroimanak bezala funtzionatzen dute. Imanekin egina ere egon daiteke.
- Errotorea: Motorraren atal higikorra da. Induzitu izeneko burdinazko nukleo batean kiribildutako hainbat haril induzituz dago osatua. Harilen mutur guztiak kolektorean osatzen duten delgetara daude soldatuta. Multzo osoa ardatz baten gainean dago.
- Eskuilak: Kolektorearekin etengabe daude kontaktuan eta haril induzituei korrontea ematen diete.
Funtzionamendua eta erabilpena
Errotorea argindarrez elikatzen da eta estatoreko elektroimanak aktibatzean eremu magnetiko bat sortzen da, biraketa sortuz. Erabilpena: Lehen asko erabiltzen ziren, orain jostailuetan.
Bi aldiko eztanda-motorra
Lau aldikoarekiko desberdintasunak
- Sarrera eta iheseko balbularik ez; horren ordez, lumbrerak (leihatilak) ditu.
- Karterra eta zilindroa komunikatzen dituen irekiune bat dago: transferentzia-lumbrera.
- Pistoiak zilindroan mugitzean lumbrerak ireki eta itxi egiten ditu.
Funtzionamendua
- Sarrera-Konpresioa: Pistoia gora igotzen da. Erregaia sartzen da eta, aldi berean, lehendik zegoen nahasketa konprimitu egiten da.
- Espantsio-ihesa: Eztandaren ondorioz pistoia behera jaisten da eta errekuntza-gasak irten egiten dira. Aldi berean, mugimenduak erregai berria gora igotzen du karterretik transferentzia-lumbreratik errekuntza-ganbarara.
Diesel motorra
Konpresio bidezko pizketan oinarritzen da. Lau aldiko motorraren berdina da, baina bujiak beharrean injektoreak ditu. Konpresioan injektoreek erregaia botatzen dute presioa handitzeko. Goritasun-bujia ere badu, ganbara hasieran berotzeko.
Parametroak eta magnitude bereizgarriak
Diesel motorrek gasolina-motorrek baino potentzia txikiagoa dute, baina konpresio-erlazioa askoz ere handiagoa da. Errekuntza-ganbara txikiagoa da.
Abantailak:
- Errendimendu termiko handiagoa.
- Kontsumo txikiagoa, erregaia merkeagoa delako.
- Motorrak sendoagoak dira eta gehiago irauten dute.
Desabantailak:
- Motorra astunagoa da.
- Garestiagoa fabrikatzeko.
- Zarata handiagoa sortzen du.