Morroien morala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,95 KB

Disertazioa morala:
Nietzsche bizitzaren aldeko filosfoa zen, ta kristautasuna hil ondorengo bizitzan oinarritzen denez, moral kristaua bizitzarentzat hondamendia izan zela uste zuen.-- Nietzschek bizitza bakarra dugula defendatzen zuen, gure bizitzak ez duela helbururik, bizitza hau ez dela zerura joateko pasabide hutsa uste zuen. Bizitzaren zentzurik eza ulertzea bizitzaren zentzua ulertu eta supergizakia bilakatzeko ezinbesteko baldintza zela zioen. Bizitzan nortasunaren zati arrazioanala eta irrazionala uzatu behar zirela zioen, eta kristautasunak debekatzen dituen pasio, instintu eta bulkada edo sentimenduak haintzat hartu beharrekoak zirela-- Bestalde, Platonek “ideian mundua” deitu zion mundu ideal baten sinisten zuen, eta bizitza mundu horretan okerren bat egitearen ondoriozko zigor bezala ulertzen zuen. Mundu materialean, hainbat berraragitzeren ondoren filosofo bilakatu ostean, hil eta berriz ideien mundura bueltatzea posible zela uste zuen. Platonek zaldi zuri/beltza eta gurdizaina deitu zien Nietzschek geroago dionisiakoa eta apolineoa deituko zienari, eta arrazoiak sentimendu edo bulkadak kontrolatu behar dituela zioen-- Nire ustez kristautasuna bere sorreratik boterean dagoen moral ahul batek sortutako alineazio eta engainu teknika hutsa da, herri zapaldu eta sufritu bat kontrolpean edukitzeko balio izan duena hainbat mendetan zehar. Erlijio honek bizitza hau gozatzeko aukera galarazten du, platonismoaren ideiak erabiliz herria lokartzea lortzerarte. Ez dut uste bere asmoa inondik inora ere hori izango zenik, baina Platonek hurrengo hainbat mendetako gizartea bere kobazulo propioan sartzea lortu zuen.


Disertazioa erlijioa: Egungo gizartean indarrean dauden balore nagusiak Platonismoaren eta kristautasunaren ondorio dira, jaio-berritatik barneratzen dizkigute, ongia eta gaizkiaren arteko aurkaritzak. Oinarri metafisikodun kontzeptu transzendente eta absolutuak jarri dira indarrean. XIX.Mendetik aurrera, “susmoaren filosofia” bultzatu zutenek, kontzientzia kritikoa edukitzearen beharra azpimarratu zuten. Pentsamenduak errealitatea eta pentsamendua bera analizatu eta kritikatu behar zituela zioten. Orain arte egondako balio moralen helburuak zalantzan jarri dira-- Nietzscherentzat, gaur egun indarrean dagoen morala, morroien morala da, ekintza debekatuta duten gizaki koldar eta ahulena. Bizitzaren aurkakoa da, bizitza osatzen duten sen, grin eta sentimenduak, gizakiarengan naturalak direnak, baztertzen baititu. Norbanakoengan ezartzen dituen balioak umiltasuna, sakrifizioa, ahuldadea, laguntasuna… dira. Honi esker, naturala den ezberdintasuna berdintzen saiatzen da. Ahulek beren irizpideak inposatu dituzte. Honela, ausarta dena, botere-nahiak mugitzen duenaren inguruan gaizki esaka ibiltzea eragiten du. Filosofo aleman honek, kulturaren analisi psikologiko bat egiten du gaur egungo egoeraren errudunak bilatu nahian. Berak dioenez, gizakia bizi duen gezurraz ohartzen denean, galduta sentituko da eta balore horiei eusten saiatuko da berriz ere, baina, horiek suntsitu, garaitu eta eraldaketa baten ostean, balio propioak sortuko ditu. Azken hau izango da supergizakia-- Bestalde, Tomas Akinokoa ez zen Nietzscheren pentsaera berekoa. Tomasen esanetan, lege moral naturalak ziren kontzientzia morala osatzen zutenak. Lege hoiek, gizakiaren izaera gidatzen zuten, eta zoriontasuna ezagutzeko izan beharreko jarrera adierazten die. Lau joera aipatzen ditu: biziraupenerako joera, abortua, eutanasia eta suizidioa debekatuz; ugatzeko joera, homosexualitateari uko eginez;  gizartean bizitzeko joera eta egia ezagutzeko joera, zeinek errespetuzko arau batzuk ezartzea eragiten duen, Tomasen aburuz, gizartearen mesederako. Gure kontzientzian berez ditugun lege horiek, hamar manamenduetan dute jatorria. Ondorioa egin


Datu biografikoak eta testuinguru historikoa: Nietzsche 1844an jaio Alemanian. Bere familiaren giro erlijioso estuaren kontra erreakzioan uler daiteke bere filosofiaren ateismoa. 1864an unibertsitatean Teologia ta Filologia klasikoa ikasi zuen bi seihilekoz, baina teologia bertan behera utzi zuen. Filologia ikasiko zuen Leipzigen. Schopenhauerren filosofiak berarengan eragin handia izango duena. Leipzigeko Ritschl maisuak Basileako Unibertsitateko filologia katedrarako gomendatu zuen Nietzsche, ta honela katedra lortu ta Greziako literatura ta filologia irakatsi zituen. 1870n gaixotu eta Basileara itzuli zen gudatik. 45 urterekin eskizofreniak lur jota utzi zuen betirako. 1900 hil. Lanak: Nietzscheren pentsamenduak lau garai ditu 1) Aldi erromantikoan edo gauaren filosofian:
Schopenhauer eta Wagneren eragina. Natura apoliniarra eta dionisiakoaren antitesia azaltzen digu 2) Aldi positiboan edo ilustratuan, goizaren filosofian: frantses ilustratuen eragina. Metodo genealogikoa erabiltzen du metafisikaren ta kultur tradizionalaren faltsutasuna agerian uzteko 3) Zaratustraren mezuaren aldian, eguerdiko filosofian: bere ideia garrantzitsuenak azaldu, supergizakia deskribatu ta jainkoaren heriotza, botere nahia, etengabeko itzulera ta kristautasunak eragindako balioen alderanzketa tratatu 4) Garai kritikoan edo ilunabarraren filosofian: kultura osoa kritikatu, azken gizakia suntsitzearen ta balio berrien beharra aurkeztu.

Entradas relacionadas: