Morala: Bizitzaren ukatzaile ala gizartearen euskarri?

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en con un tamaño de 2,52 KB

Morala eta bizitzaren ukazioa

Orain arteko tradizio filosofikoek ezagutzara iristeko arrazoimena erabiltzen zuten, eta bizitzari uko egin zioten, sentimenduetatik eta bulkadetatik urrunduz. Ondorioz, modu inkonziente batean gaixotu egiten gaituzte, izaki dekadente eta alienatu bihurtuz. Hala ere, bi ikuspuntu hain desberdin ikusita, galdera bat etortzen zaigu burura: morala, morala izateagatik kaltegarria da?

Nietzsche eta moralaren kritika

Alde batetik, Nietzsche filosofoak tradiziozko pentsamendua hautsi zuen, morala kaltegarria dela esanez. Gure morala historian zehar bulkadak eta sentimenduak urruntzera eta bizitzari uko egitera kondenatua egon da. Gure naturaren kontra joateak gaixotu eta alienatu egiten gaitu. Horregatik, gure gorputzak agintzen diguna egin behar dugula defendatzen du Nietzschek, zoriontsu izateko.

Historian zehar adibide asko eman dira:

  • Frankismoan: homosexual batek bere nahiaren kontra joan behar zuen, homosexual ez izanez.
  • Bigarren Mundu Gerran: gizonak gerran zeuden bitartean, emakumeak lantegietan lan egiten hasi ziren, baina hau amaitzean, etxeko lanetara itzuli ziren.

Kasu hauetan, bakoitzaren nahiei ez jarraitzeak gizakiak gaixo bihurtzen ditu.

Tradizio filosofikoaren defentsa

Beste aldetik, historian zehar zenbait filosofok —Platon, Tomas Akinokoa edo Kant— morala kaltegarria ez dela diote:

  • Platon: Bere ustetan, beharrezkoa zen moralak instintuak zokoratzea egi absolutua ezagutzeko, egi gorenena ongia izanez.
  • Tomas Akinokoa: Ezagutzara iristeko moralak fedean eta arrazoimenean oinarritu behar zuela zioen.
  • Kant: Ezagutza absolutua aurrerapenean azaltzen zuen, zientzia edo arrazoian oinarrituz.

Esan dezakegu kaosa ekiditeko ematen diotela arrazoia moralari, sentimenduak kontrolatu behar direlako; morala tresna moduan erabiltzen dute.

Habermas eta elkarrizketaren bidezko morala

Ondorioz, arazo honi konponbide bat aurkitzeko, Habermas-en metodoa iruditzen zaigu egokiena: arrazoimena akordioetara iristeko erabiltzea. Berak biziki kritikatu zuen nazien arrazoiaren erabilera instrumentala. Gizartean hiritarrek erabakiko balute zer dagoen ondo eta gaizki, ez ginateke alienatuta egongo kanpoko ongi, jainko edo aurrerapen batez. Denok egin beharko genituzke arauak eta hauek errespetatu, mugak jartzeko eta kaosa ekiditeko.

Entradas relacionadas: