Moral unibertsala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,9 KB

RAZIO ETA E KANTENGAN

Kantek ezagutzaren teorian arrazionalismotik eta enpirismotik abiatuta bi galdera erantzuten ditu, zer ezagut dezaket? Metafisika zientzia al da? Ezagutza hau lortzeko esperientziatik datozen elementu batzuk existitu behar dira, hau da, subjektutik datozen elementuak. Baina, aldi berean, guztiz beharrezkoak diren esperientziatik datozen elementuak ere, objektu sentikorrak.

Baldintzatua dena soilik ezagut dezakegu eta fenomenoa den hori arrazoimenaren bitartez ezagut dezakegu. Kantengan arrazoimenak funtzio ezberdinak ditu: sentsibilitatea, ulermena eta arrazoimena bera. Esperientziak objektu sentikorrak ematen dizkigu eta ondoren sentsibilitateak espazio eta denbora kokatzen ditu, segidan ulermenak objektu horiek kategorietan sailkatzen ditu. Baldintzatu gabea berriz, arrazoimenaren bitartez lortzen dugu honeek sintesiak egiten ditu. Baldintzatuak ez diren horiek arima, Jainkoa eta askatasuna dira, metafisikako objektuak nahimenak. Nahimenak, arrazoimenaren postulatuak, ezin ditugu ezagutu baina bai pentsatu, arrazoimenaren ezaugarri baita ideien sintesiak egiten baitituzte.

Arrazonalismotik eta enpirismotik ideia batzuk onartu ditu, baina beste aldetik kritikatu ere arrazionalismoa kritikatzen du, gure ezagutza objektu sentikorretan, esperientzian mugatzen delako, arrazoimenak baldintzatzen baitu, horri egiten dio kritika. Azkenik, ezagutzaren eremuan ez dagoela askatasunik kritikatzen du.

Arrazoi praktikoaren kritika

  Kantek dioen bezala, “Caesar non est supra grammaticos”, hau da, erregeak ez du pentsatu behar besteen fede eta zoriontasun kontuetan besteak baino jakinsuagoa denik. Norberak daki hori ondoen. Subjektu bakoitza da ezeren inposiziorik gabe, bere buruari agindu morala ezarri behar diona. Etikaren oinarrien askatasuna dago eta agindu morala ez da heteronomoa.

Gizakiok arrazoimena dugun heinean moralak gara. Bi moralitate mota bereizten ditu:

  1. Moralitate materiala. Hainbat eragozpen jarri zizkion Kantek. Enpirikoak dira, a posteriorikoak. Hipotetikoak dira, egoera partikularrei egokitzen dena. Heteronomoa, arrazoimenaren autonomiaren kontra doaz.

  2. Moralitate formala. A priorizkoa dena, unibertsala eta beharrezkoa izateagaitik guztiontzat balioduna. Kategorikoa da, aginduak baldintzatu gabeak dira eta betebeharrean oinarrituta daude. Autonomoa da, ez du bere arrazoimenetik kanpo inposaketarik onartuko.

Etika formala honela laburbiltzen du Kantek : “Joka ezazu ekintzatara bultzatzen, zaituen printzipioa lege orokor bihutzea nahi bazenu bezala”, Horri inperatibo kategorikoa deitu zion.

Zoriontasunaren bila ibiltzeak ez du bertutea bermatzen, ez du pertsona hori moralki ona denik ziurtatzen. Bestalde, ona izateak ez Dakar zoriontasuna nahitaez. Horrenbestez, postulatu batzuk onartzera behartuta ikusi zen Kant.

Jainkoa. Jainkoaren existentzia ontzat eman beharra dago, izatea eta izan beharra batzen dituen ideala da.

Arima. Ona izatea borondatearen legea etengabe betetzean datza. Hori ezin da bizitza honetan amaitu. Beraz, norberak bizitza honetatik kanpo lortuko du “Ideala” betetzea.

Askatasuna. Moral autonomoa berma dezakeen bakarra. Askatasunik ez balego ezin izango genituzke jarduerak epaitu, izan ere, ezin izango genuen beste ezer egin.

Berpizkundea eta zientzia iraultza

Berpizkunde aroa XV. Eta XVI. Mendeetan kokatzen da. Garai honetan, hirietan biztanleak ugaritu ziren eta merkataritza kapitalismo hasiberria garatu zen. Horrela, burgesia sortu zen. Italian hasi zen Berpizkundea Erdi Aroko pentsamoldearen aurkako mugimendu gisa. Alemanian, Frantzian, Herbeeretan eta Inglaterran beranduago sortu eta garatu zen Berpizkundea.

Elizari nahiz feudalari aurre eginez, gizakiaren aldeko aldarria egin zen eta gizakia bere buruaz duen ikustera aldatu zen. Ordena Teozentrikotik antropozentrikora pasatu zen. Ikuskera berri honetarako, Erdi Aroaren aurretiko gariari begiratu zioten eta Grezia et Erromako kultura klasikoan arakatu zuten.

Gertakari garrantsitzuak egon ziren: inprentaren sorrerak Berpizkundeko ideien zabalkundean lagundu zuen; lurralde berrien aurkikuntzak, ekonomian, politikan eta kulturan aldaketak eragin zituen, beste kultura batzuk ezagutu eta eztabaidak sortu baitziren bereziki moralaren esparruan; Kopernikoren heliozentrismoaren iraultza zientifikoa gertatu zen.

Humanismoa XIV. Eta XV. Mendeetan Italian sortu zen mugimendua da. Humanistek, antzinako kultura berpiztu nahi zuten eta latinez edo grekoz idatzitako filosofo klasioken testuak erreferentzia nagusi bilakatu ziren. Florentzian Makiavelok filosofia politikoa, zientifikoa eta enpirikoa azaldu zuen, esperientzian oinarritutakoa. Italiatik kanpo Erasmo Erdi Aroko eskolastikaren eta elizaren aurka jo zuena eta Moro idealismo politikoaren ordezkari gorena.

Erreforma Lutherrek sortu zuen eta Italiaren eta aita santuaren aginte intelektual eta erlijiosoaren aurkako erlijio mugimendua da.

Zientzia berriaren etorrera XVI. Eta XVII. Mendeetan gauzatu zen. Helburu berria du, naturaren funtzionamendua azaltzea, baita metodo berria ere: naturaren zuzeneko azterketa egitea. Zientzia ez zegoen aurreiritzi filosofiko teknologikoen menpe; zientziaren autonomia aldarrikatu zen.

Zer ezagut dezaket?

Gizakia eta gizadiaren aurrebidea eta hobekuntza dira Kanten azken helburuak: printzipio arrazional eta naturaletan oinarrituta, gizabankoak eta gizartea garai ilustratura iritsaraztea. Bide horretan Aurrera jotzeko ezinbestekoa da kritika-askatasuna; alegia, norbera bere adimenaz baliatuz, gizartearen hobekuntza iraunkorra bultzatzen duen askatasuna.

Kantek hiru galdera planteatu zituen:

Zer ezagut dezaket? Metafisika da erantzunaren arduraduna. Zientzia formalaz gain, hau da logika eta matematika, oinarri enpirikoa duenaz soilik lor daiteke ezagutza unibertsala eta ziurra. Beraz, oinarri enpirikorik ez duena, metafisika eta etika ezin daiteke ezagutza zientifikoaren aztergai izan. Ildo horretako ahalegin guztien emaitzak, arrazoimenaren erabilera desegokiaren ondorio dira.

Zientzia torikorik egin ezin bada ere, ez dira baztertu behar. Gizakiaren jokabide morala oinarri duen zientzia praktikoaren eta unibertsalaren beharra aldarrikatu zuen Arrazoimen praktikoaren kritikan eta “Zer egin behar dut?” galderari erantzun zion. Morala arituko da honetaz. Gizakia ez da ezagutzen duen  izakia soilik, jardun ere egiten du.

“Zer itxaron dezaket?”:Zoriona itxaroten dugu beti. Berez, gure betebeharra bete badugu soilik sori zaigu zoriontsu izatea itxarotea. Zoriontasuna eta  ongia gorena da galdera honetan nagusitzen dena eta erlijioaren eremukoa da.

Hiru galderak laburbildu zituen Kantek bakar batean:”Zer da gizakia?”

Razionalismoaren ezaugarri orokorrak

Arrazionalismo modernoa XVII. Mendearen lehen erdian sortutako korronte filosofikoa da. Ezagutza ez dator esperientziatik, ez pertzepziotik, ez zentzumenetatik, haatik, arrazoimenean dago. Hauek izan ziren ezaugarri nagusiak:

Giza arrazoimenaren erabateko konfiantza: Arrazoimena gizakiak egia aurkitzeko duen fakultate bakarra da. Hori da ezagutza berri fidagarriak lortzeko eta lortutako baieztatzeko erabili behar den bidea. Erdi Aroan, hainbesteko garrantzia izan zuen fedearen eta arrazoimenaren arteko posizioari arrazoimenaren balioa nagusitu zitzaion.

Jatorrizko ideien existentzia: egiaren oinarri diren edukiak edo ideiak ditu giza adimenak. Adimenaren jatorrizko izaera duen ideia horietatik abiatuta, eta metodo deduktiboak erabiliz, zalantzarik gabeko egietara iritsiko da arrazoimena.

Izaera matematikoa duen metodoa: Matematikaren metodo axiomatiko-deduktiboa bereganatzearen helburuan akatsak saihestea eta zientzia guztiak eredu eta hizkuntza sinboliko bakarrera eramatea ziren.

Gizakiaren ikuspegi dualista: Arima nigandik bereizezina da guztiz. Bera da nire pentsatze kontzientea. Gorputza, aldiz, gizakiaren parte da bizirik dirauen bitartean. Bere kasa funtzionatzen du, automata gisa, mundu fisikoaren legeek zuzenduta. Bi horien artean dagoen harremana oso txikia da.

Mekanizismoa: Errealitate fisiko guzita inolako helbururik ez duen tresna mekaniko baten moduan ulertzen da. Mundua menderatu dezakegu.

Leibniz, Spinoza izan ziren razionalista batzuk, baina garrantzitsuena Descartes izan zen. Descartes XVI. Mendeko filosfoak inola ere zalantzan jar zitekeen zerbait bazegoen galdetu zion bere buruari. Aurkituz gero, hori litzateke jakinduriaren abiapuntu ziurra. Egia agerikoa honetan aurkitu zuen: “pentsatzen dut; beraz banaiz”. Horrek ematen dit ni zer naizen ezagutzeko abiapuntua. Ondoren, Jainkoaren eta mundu fisikoaren existentziak deduzitu zituen. Substantzia horiek erabat autonomoak zirela zioten eta beraz, ez zegoen beste substantziaren interbentziorik. Hiru substantzia horiek ezagutzeko matematika “ziurra” erabili zuen.


Entradas relacionadas: