Monero erreinua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,76 KB

NUTRIZIOA:

-autotrofoa; moneroen erreinuko organismoen gutxiengoa dda. Batzuk fotoautotrofoak dira, hala nola, zianobakterioak, bakterio berdeak eta purpura koloreko bakterioak. Beste batzuk berriz kimioautotrofoak dira, hala nola, bakterio nitrifikatzaileak.

-heterotrofoak: moneroen erreinuko organismoen gehiengoa dira. Mota askotakoak daude konposatu organikoak lortzeko moduaren arabera.

1-saprofitoak: beren bizilekua osatzen duten hondakin organikoak deskonposatuz lortzen dituzte

2-sinbiotikoak: beste izaki batzuetatik lortzen dituzte eta izaki horiei onuraren bat ekartzen diete, hala nola, hesteetako bakterioak.

3-parasitoak: beste izaki batzuetatik lortzen dituzte, izakioi aldaketa larriak eraginez; organismo horiek patogenoak dira.

bakterioak anaerobioak edo aerobioak izan daitezke.

ERLAZIOA:

organismo horiek inguruneko aldaketak hautemateko eta zelula-erantzun egokiak emateko gauza dira. Adb: egoera txarrera aldatzen badira, bakterio batzuek erresistentzia-formak sortzen dituzte.

UGALKETA:

moneroak sexurik gabe ugaltzen dira, erdibitze bidez. Kasu batzuetan fenomeno parasexualak izan ditzake. Hala nola, konjugazioa. Horren bidez, organismoek ADN zatiak trukatzen dituzte.

2.2SAILKAPENA

moneroak 2 taldetan banatzen dira.

1)arkeobakterioak: monero primitiboenak dira eta hainbat desberdintasun dituzte besteekin konparatuta. Zelula pareten konposizioa, ARN… 3 talde bereizten dira:

-
arkeobakterio halofiloak: ur hipergatzdunetan bizi dira. (itsaso hilean)

-arkeobakterio metanogenoak: oxigenorik gabeko ingurunetan bizi dira. Ur zingiratsuetan… metanoa sortzen dute CO2ren bitartez

-arkeobakterio termoazidofiloak: ur termaletan bizi dira. Ur horiek, batzuetan oso azidoak dira (geiserrak…)



Entradas relacionadas: