Modelatze karstikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,37 KB

1. Sistema irekia:


sistema deritzo elkarri eragiten dioten elementu edo osagaien multzoari;  beste sistema batzuekin materia eta energia trukatzen dituen sistema, adibidez, hiria, zuhaitza edo zelula.

2. Baliabidea edo baliabide naturala:


Gizakiek une jakin batean naturatik lortu eta erabil ditzaketen materia edo energia motak.

3. Ingurumen-inpaktua:


Giza jardueraren eraginez inguruan gertatzen diren inpaktuak; Lurreko edozein sistematan (geosfera, hidrosfera, atmosfera, biosfera) gizakiaren jarduerak sortutako edozein aldaketari esaten zaio.

4. Ingurumen inpaktuaren adierazpena:


Ingurumenaren arloko erakunde edo agintaritza eskudunak igorritako irizpena. Proiektua onartzen bada, ingurumenaren babesa ziurtatzeko zer baldintza bete behar diren zehaztuko du.

5.Bi ertz ozeanikoren arteko talka:


Bi plaka ozeanikoren edo bi plaka mistoren zati ozeanikoek talka egiten dutenean, bietako bat tolestu eta manturantz hondoratzen da. Hondoratzen ari den gune horri subdukzio-zona edo azpiratze-aldea esaten zaio.

6. Lurrikara:


Lurrazalaren dardara edo astinaldi bortitza da, lur barneko puntu batean gertatutako perturbazio baten ondorioz sortutako uhinak hedatzearen eraginez sortua. Urmael batean harri bat botatzen dugunean sortzen diren uhinen antzera zabaltzen dira dardarak lurrazalean

7. Biostasia:


Modelatze eskasa edo hutsala. Klima ideal baten ondorio izaten da, hau da, landare-estalkia egonkorra eta edafogenesia (lurzoruaren eraketa) dira nagusi. Biostasian dagoen arro batean, geruzatan antolatutako landaretza-estalkia prezipitazioen zuzeneko erasoaren kontrako babes fisikoa da. Ezkorrentia oso txikia.

8. Meteorizazioa


: Atmosferaren ekintzaren ondorioz harriak puskatzea edo kimikoki aldatzea “in situ”, hau da, garraiorik gabe. Bi eratakoa izan daiteke: mekanikoa edo kimikoa.

9. Sistema karstikoa:


Urak kareharrian eragiten duen modelatua da.Kareharria harri trinkoa da, baina oso zurruna denez, arrakala ugari izaten ditu, eta horietatik ura sartzen da. Modelatu horren oinarri den prozesu kimikoari karbonatazio esaten zaio. Kareharriak berez ez dira uretan disolbatzen, baina erreakzio kimiko honen ondoren disolbagarri bihurtzen dira: CO2+H2O>< H2CO3+CACO3><CA(HCO3)2

10. Petrolioa:
Gehien erabiltzen den energia-iturria da. Erregai moduan erabiltzen da eta baita ere produktu asko lortzeko. Plastikoak, margoak, ongarriak.



Entradas relacionadas: