Mitosiaren faseak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,19 KB

INTERFASEA. Zelula ez da zatitzen. Material genetikoa bikoiztu egiten da.Hazkunde zelularra gertatzen da. 3 aldi ditu:

A) G1 FASEA→ Ez dago ADN sintesirik. Zelula hazi egiten da, organuluen nahiz egitura zitoplasmatikoen kopurua biderkatuz. Kromosomak erreplikaziorako prestatzen dira. Zelula asko G1 fasean blokeaturik daude, hau da, ez dira zatitzen. Horrelako zelulak G0 fasean edo geldialdi fasean daudela esaten da. Zelula espezializatu batzuk, neuronak eta muskuluetako zelula eskeletikoak kasu, geldialdi- edo kiszentzia-egoeran daudela esaten da.S fasera igarotzeko erabakia hartzen den ziklo zelularrari R puntua edo itzulerarik gabeko puntua esaten zaio.

S FASEA edo sintetikoa→ Material genetiko bikoiztu egiten da. Prozesu oso erregulatua eta zehatza da. Mutaziorikgehienak ADNaren erreplikazioan gertatzen dira. Material genetikoa konpontzeko sistemek jarduera garrantzitsua dute fase honetan.

G2 FASEA→ Mitosia prestatzeko etapa: Zelulak tamaina egokia du. Kromosomak bikoiztuta daude (bi kromatida). Zentrioloak bikoiztu eta zentrosoma eratzen dute; mintz zelularretik gertu daude.

MITOSIA:Mitosian nukleoaren zatiketa (kariozinesia
) eta zitoplasmaren eta organuluen banaketa eta zatiketa (zitozinesia
) gertatzen dira. Mitosiaren esangura biologikoaOrganismoak zelula kopurua handitzean hazten dira eta ez zelularen tamaina handitzean.Mitosiaren funtzioa zelula banatzeko prozesuan material hereditarioa kontserbatzea da: Zatiketan sortzen diren bi zelulak berdin-berdinak dira euren artean eta amarekin. Organismo batzuetan mitosiak lotura estua du organismoaren ugalketarekin; hain zuzen ere ugalketa begetatibo edo asexualarekin.


Entradas relacionadas: