Mitosia eta meiosia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,34 KB


KARIOZINESIA
Prozesu honetan bikoiztutako material genetikoa banatu egiten da
Ez da era berdinean gertatzen zelula mota desberdinetan:

MITOSIA:


Sortzen diren bi zelulen nukleoak zelula amaren kromosoma kopuru bera eta informazio genetiko bera izaten dute. Izaki zelulanitzen zelula somatikoak, hainbat mitosiaren bidez, genetikoki berdinak dira. Giza espeziean, zelula bakoitzak
46 kromosoma ditu, eta, zatitu ondoren, zelula bakoitzak 46 kromosoma izaten jarraitzen du, zelula amaren kromosomen berdin-berdinak.
Faseak: Profasea: Faserik luzeena da. Kromatinak pixkanaka-pixkanaka kondentsatzen jarraitzen du, kromosomak ikusi ahal izan arte. Kromosoma bakoitza bikoiztuta dago, bi erdiz osatuta: KROMATIDAK Zentromero izeneko puntu batetik lotuta daude. Zentromeroaren inguruan dagoen disko proteikoari zinetokoroa deritzo.
Kromatida bakoitza kromosoma normala da. Material genetikoa bi zati berdinetan banatzeko, zelulek aldi baterako sortutako egiturak dira. Bien bitartean, G 2 fasean bikoiztutako zentriolo bikoteak banandu eta polo banatara joaten dira. Aldi berean, hanibat mikrotubulu mota agertzen dira eta zentrioloekin eta kromosomekin lotutako konplexuak sortzen dira: Asterra Ardatza: bertan bi motatako mikrotubuluak daude: Zinetokorikoak: zinetokoroei lotuta daudenak Polarrak: zinetokoroei lotuta ez daudenak Une horretarako nukleoa eta mintz nuklearra desagertuta daude. Metafasea: Fase nahiko laburra da.
Kromosomak mugitu egiten dira zentromeroak ardatzren erdian jarri arte, hau da, zentrioloetatik distantzia berera egon arte. Kromosomak ikusteko unerik egokiena da, kondentsaziorik handieneko unea baita.

Anafasea

Faserik laburrena da. Zentromeroak bitan banatzen dira, eta kromatida bakoitza polo batera joaten da, kromosoma independientea banatuta. Azkenean, polo bakoitzetik hurbil, kromosoma biki talde bat geratzen da. Telofasea: Kromosomak deskondentsatu egiten dira, eta ez dira aurrerantzean ergi ikusiko. Mikrotubuluak desagertuz joaten dira.
Mintz nuklearra kromosoma talde bakoitzaren inguruan berreraikitzen da. Nukleoak berriro agertzen dira. Azkenean, benetako bi nukleo interfasiko berdinak ditugu. Horietako bakoitzak zelula amak G 1 fasean zituen kromosoma
ONDORIOAK: Egonkortasun genetikoa: Zelula berriek amaren kromosoma kopuru bera eta osaera genetiko bera dituztenez, zelula beretik sortutako zelula guztien egonkortasun genetiko handia dago. Hazkuntza: Organismo zelulanitzetan, hazkuntza, nagusiki, behin eta berriro egiten diren mitosien bidez zelulak ugaritzearen ondorioa dira. Ugalketa asexuala eta birsorkuntza: Organismo zelulanitz asko mitosian oinarritutako prozesu asexualen bidez ugaltzen dira. Erabat edo partzialki galduta dauden organoen birsokuntza ere mitosian oinarritzen da

MEIOSIA


Sexu zeluletan (gametoetan) gertatzen den nukleoaren zatiketa berezia da. Zelula diploideen nukleoak zatitu egiten dira, gurasoen zelulen kromosomen erdiak dituzten zelula berriak sortuz (zelula haploideak). Bi zatiketa zelular gertatzen dira segidan: Kromosomak behin bakarrik bikoizten dira. Ama diploidetik lau zelula haploide sortzen dira. Aldakortasun genetikoa: Zelula horiek, elkarren artean, genetikoki desberdinak dira. Aldi berean, amaren desberdinak dira. Faseak: I.Zatiketa I.Profasea: Meiosiaren fase luzeena da. Profasearen aurretik kromosomak bikoiztu egin dira eta bi kromatidaz osatuta daude. Bikote bakoitzeko bi kromosoma homologoak (bakoitzak bi kromatida dituztela), paraleloan jartzen dira ( Sinapsia ). Kromosoma homologoen bikote bakoitzak tetrada izena du (lau kromatidaz eratuta dago). Birkonbinazio genetikoa: Kiasma izeneko ukipen puntuetan binaka lotu ondoren, kromatida homologoek kromosoma zatiak trukatzen dituzte: Kiasmetan kromatidak hautsi ondoren, gurutzatuta lotzen dira. Kromosoma zatiak bere homologoan geratzen dira eta alderantziz. Kiasma bakoitzean, lau kromatidetati bik egiten dute trukea. Ondorioz, geneak trukatu egiten dira, eta homologo bakoitzaren bi kromatidakez dira berdin-bedinak izaten. Tetradak bereiziz joaten dira,kiasmak bat eginda geratzen diren tokietan izan ezik. Fase honen amaieran, kromosomak asko kondentsatzen dira. Gainerako gertaerak antz handia dute mitosiaren ohiko profasearekin. I.Metafasea: Tetradak erdian kokatzen dira, kromatidak aurrez aurre jarrita. Erdiko planoa kiasmetatik igarotzen da, kromosoma homologoak banatuz. I.Anafasea: Zentromeroak ez dira zatitzen. Bi kromosoma homologo banatu, kiasmak desagertu eta bakoitza polo banatara joaten da. Ondorioz, kromosoma kopurua erdira murrizten da, bakoitzak bi kromatida dituelarik. I:Telofasea: Mirosiaren telofasearen oso antzekoa da. Zelula bakoitzaren nukleoak amaren kromosomen erdiak bakarrik ditu. Bi nukleoak haploideak dira, beren kromosomak bina kromatida dituztelarik. II.Zatiketa: II.Meiosia: Meiosiaren bigarren zatiketa ohikomitosiaren antzekoa da. Kasu honetanDNA ez da aurretik bikoiztu, bi zelulak haploideak dira. Zatiketa horren amaieran, zitozinesia eginda, lau zelula haploide sortzen dira. Laurek eduki genetiko desberdina dute. Laurak hasierako zelularen desberdinak dira. Meiosiaren esanahia: Kromosoma kopuruari eutsi: Meiosiari esker, belaunaldiz belaunaldi espezie bateko kromosoma kopuru berari eusten zaio. Aldakortasun genetikoa handitu: I.Profasean, kiasmen eraginagatik geneak trukatu egiten dira, gene konbinazio berriak lortuz. I.Anafasean, hasierako zelulatan elkarrekin zeuden geneak banatu egiten dira, hasierako zelulatik ezaugarri desberdineko zelulak sortuz.


Gametogenesia


Giza espeziean, meiosia obarioetan eta testikuluetan gertatzen da, sortutako zelula haploideak gametoak izanik.                                         

Espermatogenesia

Gizonetan gertatzen den meiosia da. Pubertaroan hasten da. Espermatozoide haploideak espermatogonia izeneko zelula diploideetatik sortzen dira. Espermatogoniak testikuluetan egoten dira eta hainbat aldiz zatitzen dira mitosiaren bidez. Ondorioz, Lehen mailako espermatozitoak sortzen dira. 1.Mailako espermatozito bakoitzean I.Meiosia gauzatu eta 2.Mailako espermatozitoak sortzen dira. II.Meiosiaren ondoren, lau espermatida haploide sortzen dira. Azkenik, aldaketa batzuen bidez, espermatozoideak sortzen dira. Espermatozoide ugari ekoizten dira jarraian. 
                 

Oogenesia


Enbrioi fasean hasten dira. Oogoniak ( zelula ama diploideak) lehen mailako oozito bihurtzen dira. Ondoren, I.Meiosia hasten da: prozesua profasean eteten da. Sexu heldutasunera iritsi arte ez da berriro abian jartzen. I.Meiosiari ekiten zaionean, bi zelula sortzen dira: bigarren mailako oozito handi bat (hilabetean behin, bakarra) lehen korpuskulu polar txiki bat Jarraian, II.Meiosia abiatzen da eta II.Metafasea hastean, eten egiten da. Egoera horretan obulazioa gertatzen da: bigarren mailako oozitoa obariotik joaten da II.Meiosia bukatu ahal izateko, ezinbestekoa da ernalketa gertatzea . Orduan sortzen dira obulua eta bigarren gorpuskulu polarra. Gerta liteke oozitoa obuluaren azken fasera ez iristea. 

Entradas relacionadas: