Mitoaren ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,6 KB

Mitotik logosera eragileak

K.A VII. Mendean Jonian eta Atenasen oso garai aberatsa izan zen, orduan aristokrazia indarra galtzen joan zen, hiritarrak aberats bihurtzen ari ziren, azkenean polisaren zati handia erabakiak hartzeko eskubidea zeukaten, orduan demokrazia sortu zen. Herritarrak plazan elkartzen ziren eta edo zeinek parte hartzen zuen eta konpontzeko edo hobetzeko ideiak ematen ziren, gero zerbait erabakitzen zen eta polis osoa onartu eta egin behar zuten legedi bat.

Esklaboak eta emakumeak lanak egiten zituztenek, gizonak aisiarako denbora zuten eta ez zuten erabiltzen teknika berriak asmatzeko lanak errazagoak izateko. Beraiek pentsatzen hasi ziren eta gai desberdinetaz kezkatzen. Erlijoa egon eta guztiz ere filosofiari ez zion ezer aurre egin. Merkataritza-harremanak zabaltzeak immigrazio handia sorrarazi zuen zenbait polisetan. Atenas bihurtu zen inguruko gune ekonomiko eta kulturala, eta kanpotarren portzentajea herena izatera iritsi zen. Hainbeste kulturatako giroak lagundu egin zuen erlatibizatzeko eta kritikatzeko bidea irekitzen. Txanpona ere inportatu berria zuten, eta, trukea utzi eta dirua erabiltzen hasteak abstrakziorako ahalegin handia eskatzen zuenez, pentsamolde- aldaketaren eragilea ere izan zen. K.A IX. Mendean idazkera etorri zen eta aukera asko eskaini zituen: idatzirik utzitakoa behin eta berriz irakurri ahal izango zen, eta horrek errebisatu, kritikatu, finkatu, aldatu eta zuzentzeko aukera ekarri zuen. Arrazoi nagusi horiek, eta aipatu gabeko beste batzuek, egoera aproposa utzi zioten filosofiaren sorrerari.

MITOAREN EZAUGARRIAK:

  1. Mitoak azalpenak dira. Gizakiarekin zerikusia duen guztiari esplikazioak ematen saiatzen dira.

  2. Dogmatikoak dira. Azalpenak ez dira zalantzan jartzen; ziurrak dira, berezko oinarri arrazionalik edo naturalik gabeak. Alegoriaz beterik daude.

  3. Sinbolikoak dira, asmatutako sinboloen bidez adierzten dituzte gauzak eta gertaerak.

  4. Antropomorfikoak dira, hilezkorrak eta ikusezinak dira, eta horrek bereizten ditu gizakiengandik. Arbitrariotasuna da oinarri.

  5. Pentsamendu mitikoak: gauzak ez ziren gertatzen berezko eraren batekin, baino bai naturaz-gaindiko moduan, horregatik egiten zaigu zaila hauek ulertzea.

  6. Patua. Patuaren indarra erabatekoa da, jainkoak berak ere mende daudela. Patua da indar iraunkor bakarra.

  7. Balioen hedapen-funtzioa betetzen zuten. Eguneroko bizitzan pertsona batek nolakoa izan behar zuen jainkoak pozik edukitzeko.

Zertarako balio du filosofia?

  • Giza helburuak aztertzeko: ezagutzaren perfekzio logikoaz harren ezagutza giza arrazoiaren funtsezko helburuekin harremanetan jartzen da.

  • Dimentsio unibertsala: filosofiak ez da bakarrik geratzen ikuspegi batekin, edozein pertsonak izan dezakeen ikuspegia jakinda,errealitate bat ikuspegi unibertsal batetik ikusi behar du.

  • Dogmak desegiteko: arrazoizko kritika egiteko lagungarriak diren irizpideak ematen dizkigu.

  • Hausnarketa bultzatu: filosofia hausnarketa da, gertareak lasaitasunez eta urrunetik aztertzea ditu, giza bizitza hobeto bideratzeko.

  • Argudiatu: kritikatzean arrazoiak ematen ditu.

  • Sistematizatu: argudiatzean egitura bat dute ulergarria izan dezan.

  • Integratzeko: jakintza integratzeko balio du, bai teorikoki eta praktikoki.


Filosofia zergatik Grezian eta ez beste inon? Arrazoiak:


1. Merkatal hedakundea: Honek Greziarrei aberastasuna, mentalitate irekia eta, bidaietan segurtasuna aurkitzeko, ikerketaren bultzada eta teknologiaren aurrerapenak ekarri zizkien.


2. Ekialde hurbilekiko kontaktua: Ekonomikoki, militarki eta kulturalki Pertsia eta Egipto herririk garatuenak ziren. Greziarrek asko ikasi zuten haiengandik.

Adibidez

: Egiptotik geometria eta Pertsiatik aritmetika eta astronomia.

3. Liburu sakratu eta apez-kasta indartsuaren gabezia: Apez-kastek liburu sakratuen beharra zuten, eta daude erlijioak bete nahi duen paper ideologikoa aurrera eramateko. Liburu horiek apezen eskuetan bakarrik zeuden, `egiaren´ jabeak ziren eta horrela herriaren kontrol politiko eta ideologikoa lortzen zuten. Greziarrek ordea liburu horiek ez zituztenez apez-kasta indartsurik ez zen sortu eta zentzurarik ez zegoenez pentsatzeko eta adierazteko askatasun handia izan zuten.


Entradas relacionadas: