Militarren pronuntziamendua xix.Mendean

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,81 KB

ELA (Eusko Langileen Alkartasuna),1911an nazionalistek sortutako sindikatu zen, langile inmigranteak sozialismoaren jarraitzaileak zirenez, langile euskalduna bereganatzeko. Helburua Euskal etniako langileak ideal nazionalisten eta Elizaren gizarte irakaspenen inguruan biltzea zen. Abertzaleentzat sozialismoa ideologi arrotza zen, kanpotik etorritako langileen artean errotuta zegoela eta Euskal herritarrengandik urrun eduki beharrekoa.


Nazionalismoari dagokionez, XIX. Mendean literatura foruzale-erromantikoa, foru eskubideen galera eta industrializazio prozesuak eragina izan zuten Euskal abertzaletasunaren ideologiaren sorreran.


Euskal abertzaletasuna foruen defentsarako giroan sortu zen eta ez zen burgesia modernotik sortu.Foru historikoak indargabetzeko legeak bi erantzun mota eragin zituen: amore ematea eta kontzertu ekonomikoa euren alde aprobetxatu  edo tradizionalismoari eutsi eta foruak oso osoan berreskuratzea


Nazionalismoa XIX. Mendeko azken urteetan sortu zuen Sabino Aranak. Larrazabalgo hitzaldian publikoki aurkeztu zituen bere ideologiaren oinarriak (antiliberal, antiespainol eta arrazista) eta 1895eko uztailaren 31an, San Inazio egunean, Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) sortu zuen kristautasuna eta foruak babesten zituen alderdia izanik. Euskal ohiturak, tradizioa eta arrazaren alde egiten zuena.


Indarra batez ere Gipuzkoan eta Bizkaian hartu zuen. Oinarria burgesia ertain eta txikia, eta landa eremuan lana egiten zutenak ziren. Burgesia handia, bere interes ekonomikoak espainiar kontestuan ematen zirenez, aldendu egin ziren, eta proletargoa ez zitzaion elkartu.


1903an Arana hil zen eta Ramon de la Sota buru izendatu zuten. II. Errepublikararte, ez ziren aldaketak eman eta EAJ-k alderdiklerikal gisa iraun zuen. 2 talde ezberdin bereizten ziren: Erradikal sabindarrak (independentistak) eta euskalerriakoak (moderatuak). Hasieran independentzia zaleen esku egon zen alderdia baina 1917an Euskalerriakoek hartu zuten boterea.


1919ko hauteskundeetan Comunion Nacionalista Vasca eta erradikalak haserretu egin ziren eta hauek alderdia utzi eta independentziaren aldeko politika bultzatu zuten EAJ berregituratuz.



Entradas relacionadas: