Migrazioaren ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,73 KB

GERRAREN ONDORIOAK. II. M. G.Ak ondorio demografiko, material eta moral suntsitzaileak eragin zituen. 
1. Giza galerak. -II. M.G. Inoiz izandako hondamendirik handiena izan zen, izan ere, arma berriek suntsiketa ikaragarriak eragiteko boterea zuten. -Gutxi gora behera 60 milioi hildako, biktimen erdiak baino gehiago zibilak izan ziren. SESBek izan zuen biktima gehien, ondoren, Alemaniak, Poloniak eta Txinak. -Gerrak biztanleriaren lekualdaketa handiak ere eragin zuen. -1945 maiatza, Europan 40 milioi deserrotuta, etxerik gabe
.
2. Ondorio moralak. -Gerrak Mendebaldeko zibilizazioko balio etiko guztiak zalantzan jarri zituen. -Gerrako krudeltasun eta indarkerien adibideak ugariak dira: aliatuen bonbardaketak
Alemaniako hirietan, eta Hiroshiman eta Nagasakin jaurtitako bonba atomikoak
. Dena den, Ardatzeko kideen basakeriak nabarmendu ziren batez ere: ((heriotza-esparruetako))  genozidioa edo Japoniarren sarraskiak Txinan. Basakeria horiek epaitzeko nazioarteko epaitegi bat eratu zen. Gainera, epaitegiak kontzeptu berri bat definitu zuen nazioarteko zuzenbidean: gizadiaren aurkako krimenak. -1945-1946, Nurenbergeko epaiketa egin zen: 21 buruzagi nazi epaitu zituzten hartan.

Entradas relacionadas: