Michelangeloren Moises: Historia, Analisia eta Sinbologia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,14 KB

Moises: Michelangeloren Maisulana

Michelangelo Buonarrotiren Moises eskultura Julio II.a Aita Santuaren hilobirako proiektuaren barruan sortu zen. Aita Santuaren asmoa bere boterea indartzea eta Erroma munduaren erdigune bilakatzea zen, Erroma inperiala eredutzat hartuz.

Hasierako proiektua izugarri monumentala zen, 40 eskultura baino gehiago baitzituen. Material nobleenak erabili behar ziren, Vatikanoko nabe nagusian kokatu behar zelako, baina azkenean San Pietro in Vincoli elizan kokatu zuten.

Michelangelorentzat bere proiektu kuttunena eta obsesioa izan zen. Eskultura hau 1515-1516 urteetan egin zuen, erretaula itxura duen hilobi monumentu gisa.

Formen Azterketa

  • Materiala: Carrarako marmol txuria erabili zuen.
  • Teknika: Michelangelo oso zorrotza zen; aurretik zirriborroak eta concetto-ak egiten zituen. Tendoiak eta zainak zehaztasun handiz landu zituen. Gazte garaian eskuko zulagailua erabili zuen (Moisesen bizarrean ikus daiteke), eta heldutasunean, zizelaketa zuzenean egiten zuen. Bukaera leunduak eta non finito teknika ere erabili zituen.
  • Gaia: Itun Zaharreko profeta bat da, Jainkoak hautatua eta 10 aginduak jaso zituena. Moises indar fisiko eta moral handiko gizona da, errespetua eta mirespena sortzen duena.
  • Monumentalismoa: 2,35 metroko garaiera du. Bere giharrak titanikoak dira, irudi heroikoa osatuz.
  • Konposizioa: Itxia baina dinamikoa da. Eserita egonda ere, kontrapostoa atzeman daiteke.
  • Modelaketa: Sakona, adierazkorra eta erakargarria. Giharrak tentsioan daude, Michelangelok anatomia menperatzen zuela erakutsiz. Begirada sakona eta terribilità adierazpena ageri dira. Bizarrean manierismoaren eragina ikus daiteke, argi-iluna sorraraziz.

Esanahia, Sinbologia eta Balorazioa

Julio II.a Aita Santuaren hilobi monumentuaren irudi nagusia da. Moises haserrearen irudia dela uste izan da, baina Panofskyren arabera, Jainkoaren presentziapean dagoenaren adierazpena da (neoplatonismoa).

Entradas relacionadas: