Metodoaren diskurtsoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,28 KB

3. EGITASMO FILOSOFIKOA

Descartesen asmoa gizakion zoriontasuna da. Baina horretarako nola jokatu behar dugun jakiteari nahitaezko deritzo. Honek ezagutza ziurra izatea exijitzen du zeren eta errealitate batean jokatu behar dugu eta errealitate hori zertan datzan jakin behar dugu, hau da egia. Horregatik bere lehen urratsak ezagutza ziurra lortzeko asmoarekin emango ditu. Hau izan zen bere Metodo ospetsua proposatzeko arrazoia.
Metodo horrekin zer existitzen den eta nolakoa den azaltzeari ekingo dio. Bertan Jainkoa, Mundua eta Arima agertuko dira eta baita gizakion errealitatea ere. Orain izango da une egokia bere portaera planteatzeko, hau da, zoriontsua izateko nola jokatu behar den proposatzeko.

4. EZAGUTZA

Arrazionalismoa

• Arazorik inportanteena ezagutza da, hots zer eta nola ezagutzen dugun eta nola ezagut dezakegun errealitatera hurbiltzeko.

• Ezagutzea, Arrazionalismoaren ustez, ideiak ezagutzea da, horien batzuk jatorrizkoak direlarik.

• Arrazoia baliozko ezagutzaren iturri bakartzat hartzen da.

• Arrazionaltasunaren ezaugarriak dira: objektibotasuna, nabaritasuna, doitasun deduktiboa, beharrezkotasuna eta unibertsaltasuna.

• Matematika jakintza arrazionalaren eredutzat jotzen da.

• Erabateko ziurtasuna jakintzaren arlo guztietan nahi du. Horretarako matematikak duen bezalako ebidentzia metodoa bilatzen du, intuitiboki ezagunak diren printzipio arrazionaletatik abiatzen den dedukzioan oinarrituta.

• Esperientziaren balioaren gutxipena ezagutza zientifikoa lortzeari begira, zentzumenen datuekiko duen mesfidantzarengatik.

• Jakintzaren batasunaren bilaketa: zientzia, moral eta politika filosofia orokor batean sartuak dira, beti ere, arrazoimen autonomoak gidatuta.

• Aurreko guztiaren arrazoia, gizabanakoen bizitza modu ziur bat bideratzeko nahia da.

Metodoa

Descartesek uste zuen denok arrazoi komun bat dugula eta, beraz, egia ere komun izan beharko zela. Honetarako Matematikak erabiltzen zuena hartu zuen ardatz. Metodo eraikitzeko abiapuntua gizakiok ezagutzeko ditugun bi moduak izan ziren. Bi modu hauek intuizioa eta dedukzioa dira.
Intuizioa sinple, zuzena, bitartekaritzarik gabekoa eta ziurra da. Bere hitzetan: “arrazoi berberetik jatorrizko kontzeptuak (izaera sinpleak) hartzen dituen sen naturala” litzateke. Kontzeptu hauek erabat egiazkoak eta errua onartzen ez dutenak lirateke. Haietatik abiatuta ezagutza osoa garatuko da.
Dedukzioa, aldiz, intuizioen arteko loturak aurkitzen dituen gaitasuna litzateke. Matematikan bezala, egia ez da gauzetan aurkitzen Arrazoian baizik. Hau frogaezinak diren axioma batzuetatik abiatzen da beste edozer ezagutza garatzeko.

Laburbilduz: Descartesen pentsamenduak hiru pausu hauei darraie:

• Metodoaren arauak adierazi.

• Metodoaren balioa metafisikoki oinarritu.

• Metodoaren emankortasuna frogatu jakintza arlo ezberdinetan.

Metodoaren arauak

Lau dira:

1.
Ebidentzia araua. Ez hartu egiatzat gure intuizioarentzat erabat nabaria eta ziurra ez dena. Hau da, onartu bakarrik ideia argiak (zuzen aurrean daudenak) eta bereiziak (erabat ongi mugatuak direnak), berez inposatzen direnak eta zalantza izateko posibilitaterik ez dutenak.

2. Analisi araua. Arazoa mugatu zailtasun bakoitza ebazteko behar diren bere elementu sinpleenetan zatituz

3. Sintesi araua. Pentsamenduak antolatu sinpleenetatik hasiz konplexuenetara, pixkanaka, ailegatzeko orden bat mantentzen delarik.

4. Egin zenbaketak (analisia egiaztatzeko) eta berrikuspenak (sintesia egiaztatzeko) horren osoak ezen ezer ahaztu ez zaigula baitakigu.


Entradas relacionadas: