Meteorizazioa eta Kanpoko Prozesu Geologikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,64 KB

Kanpoko Prozesu Geologikoak eta Meteorizazioa

Meteorizazioa: Ingurumen-agenteen eraginez, harriak disgregatu egiten dira; hau da, harriak hautsi eta beren mineralak aldatu egiten dira.

  • Higadura: Agente geologikoek materialak higatzen dituzte. Prozesu horren ondorioz, erliebeak higatu egiten dira eta paisaiak, berriz, modelatu.
  • Garraioa: Agente geologikoek materialak eramaten dituzte. Prozesu horretan, materialak zatitzen jarraitzen dute eta zatiak aldatzen.
  • Sedimentazioa: Materialak metatu egiten dira Lurraren gainazaleko eremu beheratuetan. Arro sedimentario deritze eremu horiei.

Meteorizazio Mekanikoa

Hainbat prozesuren bidez sortzen diren tentsioen eraginez hausten dira harriak:

  • Gelifrakzioa: Urak ziri batek bezala jokatzen du, harrien pitzaduren barruan izoztu eta bolumena handitzean.
  • Termoklastia: Intsolazio handia jasaten duten harriak apurtu egiten dira, kanpotik barrutik baino gehiago berotzen eta dilatatzen baitira.
  • Haloklastia: Olatuek kostaldea indarrez jotzen dutenean, kresala sakabanatzen dute aire zabalean. Ur hori itsas mailaren gaineko harrietako poroetan sartzen da. Ura lurruntzean, utzitako gatza kristalizatu eta hedatu egiten da. Horrela, harriaren azalean taffoni izeneko zulo biribilak sortzen dira.
  • Deskonprezioa: Sakonera handian osatu diren harriak hedatu eta pitzatu egiten dira gainazalera ateratzean, gainazalean presioa askoz txikiagoa baita.

Meteorizazio Kimikoa

Harriak disgregatu egiten dira, harriaren mineralek aldaketa kimikoak izaten baitituzte:

  • Oxidazioa: Aireko oxigenoak edo uretan disolbatuta dagoen oxigenoak erreakzionatu egiten du zenbait mineralekin; ondorioz, oxidatu egiten dira.
  • Karbonatazioa: Zenbait mineralek CO2 disolbatuta daraman ura ukitzean gertatzen da. Karbonatazioaren ondorioz, mineral horiek disolbagarri bihurtu eta erraz disgregatzen dira.
  • Hidrolisia: Mineralek aldaketak izaten dituzte uraren H+ eta OH- ioiekin erreakzionatzean.
  • Disoluzioa: Uretan disolbatzen diren mineralei eragiten die, besteak beste, zenbait karbonato, sulfato eta klorurori.

Meteorizazio Biologikoa

Harriak hautsi egiten dira edo aldaketa kimikoa izaten dute izaki bizidunen eraginez. Mineralen propietateak aldatzen dituzten substantzia kimikoak sortzen dituzte organismo askok.

Entradas relacionadas: