Meteorizazio biologikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,8 KB

Meteorizazioa


agente edo eragile atmosferikoeek eragindako prozesu multzoa da, eta harriak apurtu, hautsi eta zatikatu egiten ditu garraiorik gabe; apurketa-prozesua ez da inoiz izaten harrien desplazamenduaren ondorioa.

Meteorizazio mekanikoa

Harria indarraren edo presioaren ondorioz apurtzen denean gertatzen da. Ohikoa da tenperatura aldaketa handiak dituzten lekuetan, esate baterako, basamortuetan.

Meteorizazio kimikoa


Harriak osatzen dituzten mineralak zenbait erreakzio kimikoren eraginez aldatzen dira, eta horren eraginez,  harriak zatikatu egiten dira.Ohikoa da leku hezeetan, adibidez, oihanetan.

Meteorizazio biologikoa

Izaki bizidunek eragindakoa, adibidez, sustraiak harrien artean sartzen dira eta harriak zatikatu egiten dituzte.Zer da higadura (erosioa)?Harrien edo materialen desplazamenduaren ondorioko apurketa, suntsiketa edo zatiketa, higadura deitzen da.Zertan bereizten dira meteorizazioa eta higadura?Euren arteko ezberdintasuna da meteorizazioan ez dagoela materialen desplazamendua, lekuan bertan gertatzen den prozesua da.Higaduraren kasuan aldiz, harriak apurtzerakoan askatutako materialen desplazamendua gertatzen da.

Zer da materialen garraioa?

-Garraioa. Higaduraren ondorioz beren jatorrizko lekutik kendutako klastoak lekualdatzea da. Bi garraio mota bereizten dira:-Hondoan zeharreko garraioa eta esekidurako garraioa.

Zer da sedimentazioa

Sedimentazioa:
Klastoak leku batean behin betiko uztean gertatzen da.
Sedimentazioa agente geologiko garraiatzaileak energia galtzerakoan gertatzen da. Normalean abiadura galtzeagatik. Orduan garraiatutako materialak ibai/itsaso hondoan gelditzen dira edo haizeak esekita eramandako materialak lurrera erori.Zer dira agente geologikoak? Agente geologikoek erliebea aldatu eta modelatzen duten faktoreak dira. Euren energia Eguzki-energiatik eta grabitate-indarretik dator. Hauek dira:Haizea, Glaziarrak, Ur biziak, Lurpeko urak, Ibaia, Itsasoa









Entradas relacionadas: