Metalezko Materialak: Burdinurtua, Altzairua eta Aleazioak
Burdinurtua eta Altzairua
Karbono edukia (%C): Altzairuek %0,03 eta %1,76 bitarteko karbono kopurua duten bitartean, burdinurtuena %1,76 eta %6,67 bitartekoa da.
Burdinurtuaren erabilerak
Tamaina handiko piezak egiteko erabiltzen da; adibidez, makineriaren bankadak egiteko.
Siderurgia Prozesua
- Burdin minerala atera.
- Mea (Fe duen materiala) gangatik (mineraletatik) banatu.
- Minerala kaltzinatu eta koke-ikatzez murriztu egiten da labe garaian, arrabioa lortzeko.
- Arrabioa burdin gozo, burdinurtu edo altzairu bihurtu.
Galdaketarako, arrabioa gogortzen utzi eta gero berriro urtzen da kubilote-labean. Altzairua lortzeko, arrabio likidoa txatarrarekin eta Fe mineralarekin nahasi eta finkatzeko labeetara bidaltzen da.
Kobrearen Ezaugarriak eta Erabilerak
Kolore gorri distiratsua duen metala da. Beroaren eta elektrizitatearen eroale ona da. Harikorra eta xaflakorra denez, erraza da lantzeko.
Erabilerak: Eraikuntzan erabiltzen da, xaflan nahiz kanalizazio forman. Eroankortasun ona duenez, galdarak, bero-trukagailuak, alanbikeak, sukaldeko tresnak eta apaintzeko elementuak egiteko erabiltzen da.
Kobrearen aleazioak: Brontzea eta Letoia
- Brontzea: Kobrearen eta eztainuaren arteko aleazioa da. Pieza moldatuak, bonbillen zorroak eta kanpaiak egiteko erabiltzen da.
- Letoia: Kobrearen eta zinkaren arteko aleazioa da. Gas nahiz ur-giltzak, balbulak, kanalizazioak eta bandak egiteko erabiltzen da.
Beste Metal Batzuk
Eztainuaren erabilerak
Urtzeko nahiz lantzeko erraza da. Brontzea bezalako aleazioak egiteko erabiltzen da, baita burdinaren eta kobrearen estalki gisa ere.
Berunaren ezaugarriak eta erabilerak
Kolore zuri-urdinska duen metala da; dentsitate handia, urtze-puntu baxua, biguna eta oso erraza lantzeko. Soldatze-aleazioak egiteko, substantzia erradioaktiboen aurkako edukionziak eta babesak egiteko, pisuak eta pinturak egiteko erabiltzen da.
Aluminioaren ezaugarriak
Zilar kolore argia du eta ondo eusten dio herdoiltzeari. Arina da, eta beroaren nahiz elektrizitatearen eroale ona. Beste elementu batzuekin aleaturik erabiltzen da, eta industrian aplikazio asko ditu: latetan, sendagaietan, pinturetan, etab.
Zinkaren erabilerak
Ontziak, teilatu-hodiak eta teilatuak estaltzeko xaflak egiteko erabiltzen da.