Metal erreminten oinarrizko kontzeptuak eta erabilerak
Tresna eta material nagusiak
Pieza metalikoa zuzentzeko erabiltzen dena: gramila, punta marratzailea.
Puntuak egiteko edo markatzeko erabiltzen dena: granetea.
Arkuak markatzeko: marratzeko konpasa.
Paraleloen marraketan erabiltzen den tresna marratzailea: gramila.
Azalera laua duena, sostengu bezala erabiltzen dena: marmola.
Marmol azaleraren gainean kokatzen dira: eskuaira eta kubua.
V formako artekak dituzte: V irudiko altxagarria.
Ezarpenak eta oinarrizko ezaugarriak
Erremintak egiteko materialetan beharrezko oinarrizko ezaugarriak:
- Gogortasuna: ebaketa ahalmena mantentzeko higadura txikiena.
- Zailtasuna: ebaketa ahalmena eta hauskortasuna txikiena.
Erlazioak eta definizio nagusiak
Irudiko atal eta angelu nagusiak:
- Eraso aurpegia: mekanizatu nahi den azalari erasotzen dion aurpegia.
- Jaulkitze aurpegia: piezari kendutako materiala jasotzen eta aldi berean harrotzen duen azala.
- Sorbatza: materialean txirbila harrutzen duen ertza.
- Eraso angelua: mekanizatu nahi den azalerarekin osatzen duena.
- Jaulkitze angelua: mekanizatu nahi den azalerarekiko elkartzutarekin osatzen duena.
- Sorbatzaren angelua: eraso eta jaulkitze aurpegiak osatzen duena.
Karraskak: ezaugarriak eta sailkapena
Karraska baten ezaugarriak:
- Forma: zeharkako ebakiduraren formaren arabera.
- Materiala: erremintan karbono altzairuzkoak egiten dira ohikoen.
- Neurria: karraskaren neurria merkatal luzerak ematen dizkigu.
- Koskadura: karraskek beren lan aurpegietan duten zimurtasunari deitzen zaio.
- Ebaketa gradua: karraskak kaskaduran duen ozka tarteak ematen du ebaketa gradua.
Karrasken erabilerak
Hurrengo karrasken erabilera azaldu:
- Karraska karratua: mataderok, barne karratuak.
- Kainabera erdia: azal leunak karraskatzeko.
- Triangeluarra: ertzak txukuntzeko.
- Haiztoa: angelu oso zorrotza osatzen duten azal lauentzat.
Unitateak eta zerrak
Pulgada bat: 25,4 mm.
Ebaketa graduaren funtzioan dauden karraska motak: zakarra, erdifizina, fina, extrafina.
Zerraketaren helburua eta ezaugarriak
Zerraketaren helburua: zerra-orriaren bidez txirbila harrotzea da zerraketa, eta materiala partzialki edo erabat ebakitzea.
Zerraren ezaugarriak:
- Neurria: zerra-orriko zuloen arteko distantzia.
- Hortzen jarrera: hortzak uhin formakoak edo aldebanatuak izan daitezke, zerra-orriak ez ditzan ebakitzean egindako artekaren hormak igortzi.
- Ebaketa gradua: zerra-orriak zentimetroko luzeran hartzen duen hortz kopuruari deitzen zaio.
- Materiala: tenplatutako erreminten karbono altzairuzkoak izaten dira ohikoak.
Zinta zerrak ekoizteko materialak
Zinta zerrak ekoizteko erabiltzen diren hiru material motak:
- Erreminten karbono altz. (karbono altzairuzkoak).
- Bimetala.
- Metal gogorrezko plakatxoekin.
Zerraren materialaren arabera mozten diren materialak:
- Erreminten karbono altz: materialen artean metaliko burdin produktuak ez direnak: plastikoak, egurra...
- Bimetala: materialen artean metalikoak orokorrean: karbono altzairuak, altzairu aleatuak, beste metalak.
- Metal gogorrezko plakatxoekin: materialen artean metaliko bereziak: aleazioak, titanioa...
Makinen mugimenduak eta parametroak
1. Ebaketa higidura / 2. Aurrerapen higidura
Ebaketa abiadura: VC (m/min). Aurrerapen (aitzinapen) av: (mm/min) edo (mm/rep) — adibideak: amin mm/min.
Zulatzeko makina motak eta ezaugarriak
Zulatzeko makina motak eta erabilera: motak: mahai gainekoa, zutabeduna, radiala, eskuzkoa eta bereziak.
Transmisioa (engranaiak, polea, uhala), zutabe mota (zilindrikoa edo prismatikoa), motorraren potentzia, zulatze ahalmena, ardatzetik mahairaino distantzia, ardatzaren abiadura aukerak, ardatzaren higidura.
Zulatzeko makinetan ohiko bi ezaugarri: ebaketa higidura eta aurrerapen higidura.
Ebaketa parametroak: (fletxa bera) N bira/min, (fletxa gora) VC m/min.
Barautsen muntaketa
Barautsaren muntaia zuzena noiz den azaldu: barautsaren girtena konikoa eta egokia bada zuzenean ardatz nagusian muntatzen da.
Barautsaren muntaia noiz eta nola: barautsaren girtena zilindrikoa denean erabiltzen da. Barautsa etxea zuzenean ardatz nagusian muntatzen da eta gorputza biratuz, hiru atzapar bidez estutuko da barautsa.
Morse konikoak zertarako erabiltzen diren azaldu: barautsaren girtena zulora egokitzeko.
Piezen loturak eta finkapenak
Piezen loturak egiteko elementuak adierazi:
- Mordaza: aurpegi laun eta paraleloak dituzten piezak lortzeko.
- Besarkadera: piezaren forma edo tamainagatik mordazan lotu ezin denean erabiltzen diren bridak.
- V irudiko altxagarria: pieza zilindrikoak lotzeko erabiltzen da.
- Hiru atzaparreko platera: pieza zilindrikoak lotzeko erabiltzen da.
- Zatigailua: biribil batean angelu zehatzetan zuloak banatzeko.
Zuloak biribil batean angelu zehatzetan banatzea: zatigailua erabiltzen da.
Piezak lotzeko orduan noiz erabiltzen dira besarkaderak mordazak beharrean: piezaren forma edo tamainagatik mordazan lotu ezin dienean bridak erabiltzen dira.
Oxibuketa, harizketa eta beste eragiketak
Otxabuketa eragiketan lortzen diren hiru helburuak: zuloa, azalera eta neurria.
Otxabuketa eskuz egiten denean manipulatzeko erabiltzen den instrumentua: tira-matxo.
Bane haria egiteko erabiltzen diren eskuzko erremintak: hariztatzeko ardatza.
Kanpo haria egiteko erabiltzen diren eskuzko erremintak: terraila.
Zergatik ez da etenik gabe hariztatu behar: txirbila puzkatzeko saihesteko.