Metafisikaren kritika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,53 KB


 (9) “Elkarren antzekoa zen han bizi zen jendea ere: ordua beretan sartu eta irteten ziren...”


Ch.Dickensek idatzi zuen esaldi hau“Garai zailak” deitzen zen nobelan. 1854ean argitaratu zen eleberri eta kritika sozial hau. Garai hartako ikuspuntua bi ikuspegi ezberdinetatik ematen zaigu: bata proletariotzaren ikuspuntua da, honek lana bizimodu eredu bakarra dela uste du, eta goi klasearen ikuspuntua, honek lantegiak kontrolatu eta langileak baldintza kaxkarretan mantentzen ditu. Beste bizimodu bat ere erakusten zaigu: zirkuko jendearena, hauen bizimodua aurretik aipatutako bi taldeetatik at dago. Dickensek guzti hau ironiarekin erakustarazten digu, bere idazlanaren azken orrialdeetara iritsi arteraino ez du gizartearen kritika garbirik aipatzen.


10. “Gizarte-historia osoa, gaur arte, klase-borrokaren historia da

Manifestu komunista kolonian argitaratu zen 1848ko ekainaren 1etik 1849ko maiatzaren 19ra. Marx izan zen erredakzio burua. Zapaltzaileen eta zapalduen etengabeko borroka-ahaleginean, ezkutukoa zenbaitetan, nabarmena eta irekia beste batzuetan. Burgesiak nahi gabe eta era pasiboan eragiten dituen industriaren aurrerabideek ez dute baina lehiaren bidez langileak isolatzerik lortu; aitzitik, erakundeen bidezko horien batasun iraultzailea eragin dute. Beraz, industria handiaren garapena dela medio, burgesiak oinpean balantzaka dakuski bere oinarriak, ekoizteko eta ekoitziaz jabetzeko beharrezkoak. Saiheztezinak dira biak ala biak, burgesiaren erortzea eta proletariotzaren garaipena.


11. “Marx komunista autoritario eta zentralista da…”


Mikhail Bakuninek (anarkista)
esan zuen esaldi hau. Haren hitzetan, Marx ere berdintasun ekonomiko eta sozialaren alde dago, baina estatuan eta haren indarra erabiliz. Gobernuaren diktadurak askatasuna ukatzen du. Marxen ideal ekonomikoa Estatua jabe bakar egitea da, lurrarena eta kapitalarena. Bakuninek berdintasun soziala eta ekonomikoa bilatzen du ere, baina gobernurik gabe. Gobernuak giza eskubideen etengabeko ukaketa baitira. Gizartea berriz eratu nahi du, behetik gora antolatuz. Estatutik emantzipatutako mota guztietako langile-erakun


12.“Despotismo ororen etsaia, anarkismoak ez du inolako Estaturik onartzen”

M. Bakuninek esandako esaldi bat da. M. Bakunin anarkismoari buruz zekien errusiarra zen. Anrkismoa langileen ekintza iraultzaileen alde egiten zuen ideologia bat zen. Zapaldu guztiak hartzen zituen kontuan. Herritarren matxinada eta indarkeria leherketen berehalako ondorioa zela uste zuen Mikhailek. Gizarte komunista lortuko zuten, gizabanakoak askatasunez elkartuko baitziren kolektibitateetan eta federazioetan. Anarkismoak sistema kapitalista suntzitzerakoan, berdina egingo luke estatuarekin, gizakion askatasuna zapaltzen zuelako. Burgesen moralaren aurka zegoen ere. Talde anarkista batzuk antentatu terroristetara jo zuten. Baina anarkisten eragin eremu handiena sindikatuak izan ziren.

deen federazio askearen bidez.


13. ..Langileari pentsatzeko beharra urritzea eta bere mugimenduak minimoetara murrizea…

Lana antolatzeko modu berria,Taylorismoa. Produkizioa handitzeko eta kostuak murizteko, enpresek seriean egingo dute produkzioa muntaketa-kate baten bidez; katean langile bakoitzak lan bakar bat egingo du, produktua bera zinta garraiatzaile baten bidez mekanikoki lekualdatzen den bitartean; zintak erritmoa markatzen du. (H.Ford : Nire bizitza eta nire obra.1925)


14. XIX mendea europatik Amerikarako emigrazioaren aldia da,

Emigrante oldeak abikatu ziren Europatik, eta horri esker 75 milioi biztanle izaera heldu ziren 1900ean. Hainbat astetako bidaiaren ondoren, etorkinak Ellis uhartera arribatzen ziren, eta han Askatasunaren Estatuak harrera egiten zen, gero galdeketa amaigabeaa egin zieten eta azkenik mediku azterketak.


(15)”XV.Mendetik XVIII.Mendearen erdialdera arte, europarrek Afrikako kostaldeko eremu batzuk baino ez zituzten okupatu.”

Esploratzaile, militar, misiolari eta abenturazale bakar batzuk barenratu ziren Afrikako basamortuetan,ohianetan eta sabanetan.Frédéric Cailliaud Egipton, Nubian eta Etiopian ibili zen. Verney Cameronek Indiako ozeanotik Atlantikora zeharjatu zuen eta Serpa Pintok eta Hemenegildo Capelok Angola eta Mozambique exploratu zuten. Hala ere, famatuena David Livingstone misiolaria izan zen(Viktoria ur-jauziak aurkitu zituen, Niger arroa, Aintzira Handien eskualdea…)


17. “Kolonizazioak badu bere alderdi ona eta bere alderdi txarra”

Esaldi hau Leopold Séderrek esan zuen 1960tik 1980ra bitartean. Kolonizazioari esker, mendez mende zibilizazioa sortuz joan zela esan zuen. Beste alde batetik, ekintza kolonialak berekin dakarren esplotazioak fenomeno neurgarria bihurtzen du: kolonizazioa. Mendearen erdirarte, arabiarrek eta uroparrek gizakiak salerosteko merkatu bat antolatu zuten “beltzen salerosketa” esaten zitzaion. Kolonizazioak mesedegarriak diren gauzak ere ekarri zituen, adibidez, Afrikako herrioi bidea zabaltzea eta gainera ekarpen kulturalak egin dizkigu kolon

izazioak.


Entradas relacionadas: