Metafisikaren kritika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,06 KB

INDUSTRIALIZAZIOAREN ZERGAITIAK

Nekazaritza iraultza. Nekazaritzako eraldaketen ondorioz, elikagai ekoizpena handitu zen. Gainera, berrikuntzak egin ziren adibidez, Norfolk Sistema zabaldu zen, tresna berriak sortu ziren, goldea, eta jabetza egitura aldatu zen.

Demografia iraultza. XVIII.Mendean biztaleria hasi zen. Heriotza-tasa jaitzi zen, elikadura hobea zegoelako, osasun eta higiene aurrerapenak egon eta goseteak desagertu zirelako.

Jaiotza-tasa igo zen, gendea lehenago ezkondu eta egoera ekonomikoa zegoelako. Honek industria prosezua bultzatu zuen.

Energia iturri berriak. Hauen erabilerak, manufakturatik industriara igarotzea errasago bihurrarazi eta hauen egiazko iraultza lurrun makina zen.

Merkatuaren bultzada. Merkatuaren ekonomia finkatu zen eta barne merkatuak salerosketak orokortu zituen.

Garraioen iraultza. BHn, bideak hobetu ziren, lehengaiak eta salgaiak garraiatzeko. Gainera tresnak egin ziren aurrerapenak lortu ahal izateko eta trukeak areagotu ziren.


ZER DA LUDISMOA?

Ludismoa, XIX. Lehen hamarkadan sortu zen langile-mugimendu bat zen. Ludistak, ekoizpen-prosezuan makineria modernoa saltzearen aurka zeuden eta makinak suntzituz erantzun zuten.

ZER DA KAPITALISMOA?

Kapitalismoa, kapitaletik dator eta jabetza pribatuan eta ekimen askean oinarritzen zen ekonomia-
sistema bat zen. Sistema hau, lotuta zegoen liberalismo ekonomikoen ideiekin eta hauek oinarri gisa jarri ziren. Honetaz gain, baku erakundeak sortu eta aurrezpen pribatua ekarri zuen. Hauek dira sistema honen pentsalari batzuk: Smith, Ricardo eta Malthus

HIRIAK+GIZARTEA

Industrializazioa zabaltzeagatik, gizartea finkatu zen. Hiriak asko handitu zirenez, gizarte-segregazioa sortu zen,  burgesak alde zaharretik alde egin zuten, egoitza-auzoak sortu ziren eta langile-auzoetan finkatu zen gizartea. Honetaz gain, klase-gizrte berri bat ekarri zen, burgesian eta proletalgoan oinarrituta.

Burgesia, gizarte elite berria zen eta kapitalen eta ondasunen jabeek osatzen zuten. Proletalgoak berriz, lan indarra osatzen zuten makinak mugitzeko eta lan baldintza txarrak zeuzkaten, adibidez soldata apalak edota lanaldi luzeak.


MARXISMOA

Sozialismoaren kolonia bat zen, iragana, klase borroka gisa ulertzen zuena. Marxistak, oinarri kritika egiten zuten eta gizarte komunista berri bat ezarriu nahi zuten proletarioen diktadura eta jabetza pribatua ezartzeko.

ANARKISMOA

Anarkismoak, autoritaterik ezan oinarritutako eredu alternatibo bat proposatzen zuen. Jabetza-pribatua kritikatzen zuten, estatuaren aurka zeuden, apolitikoak ziren eta elkarte komunal askeen alde zeuden. Hauek dira anarkista batzuk: Proudhon eta Bakunin

INDUSTRIA MOTAK

LEHEN SEKTOREA→KOTONGINTZA

Kotoia, klima subtropikaletako landare bat da, Ingelesak Europatik zabaldu zutena.

Ekoizpenak handitzeak ehunak egiteko proposamena berritu zuen eta npresaburuek, lehengai merkeak zituzten.

BIGARREN SEKTOREA→BURDINGINTZA + METALURGIA

Burdingintza sustatu zen makinak, zubiak eta armak egiteko. Ekoizpenak gora jo zuen, burdinaren kalitatea hobetu zen eta prezioak apaldu ziren. Gainera, burdingintza garatzeak, metalurgiaren garapena sustatu zuen.


LEHEN INTERNAZIONALA

1850tik aurrera, pentsalari asko etstuaren mugez gaindiko erakunde bat sortu nahi zuten. Horretarako, LNE-a sortu zen Londresen, non, Europako herrialde batzuetako ordezkariak bildu ziren.

LNE-a, nazioetan antolatua zegoen, Marx zegoen buru eta kontseilu nagusi bat zuten.

Biltzarrak egin ziren langileen manifestazioak bultzatzeko eta aldarrikapen batzuk esan zituzten: Lanaldia laburtzea, haurren lana kentzea eta grebak erabiltzea.

Desadostasunak egon ziren Marx eta Bakuninen artean eta liskarrak gertatu ostean, 1872. Urtean bukatu egin zen.

BIGARREN INTERNAZIONALA

1889. Urtean sortu zen eta era sozialista batean egin zen

Biltzarrak egin ziren eta alderdiek eskaera hauek eskatu zituzten: langileak babesteko legeak egitea, haurren lana desagertzea, demokrazia zabaltzea eta sexu araberako diskriminazioa amaiaraztea.

Internazional honetan, ikur batzuk sortu ziren, adibidez, internazionalaren ereserkia eta Maiatzak 1a.

Entradas relacionadas: