Metafisikaren kritika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,1 KB

* Historiaurrea: Lehen gizakia agertu zenetik (k.A. 5 milioi urte) idazkera asmatu zen arte (k.A. 3000 urte) zabaltzen den aroa da.


* Antzinaroa:  Idazkera asmatu zenetik (k.A. 3000 urte) Mendebaldeko erromatar inperioa erori zen arte (476.Urtea) zabaltzen den historia-aroa da.

* Erdi Aroa:

Mendebaldeko erromatar inperioa erori zenetik (476.Urtea) Amerikaren aurkikuntza gertatu zen arte (1492.Urtea)  zabaltzen den aroa da.

* Aro  Modernoa:  Amerikaren aurkikuntza gertatu zenetik (1492.Urtea) Frantziako Iraultzara arte (1789.Urtea) zabaltzen den historia-aroa da.

* Aro Garaikidea: Frantziako Iraultzatik (1789.Urtea) gaur egunera arte zabaltzen den aroa da.


* Burgesia: XV. Eta XVI. Mendeetan botere ekonomiko handia lortzen duten herri xeheko partaideak diren artisauak eta merkatariak dira.

* Monarkia: Estatuburutzat errege-erregina dituen estatua da.

* Humanismoa:  XIV mendean sortu, eta XV mendearen amaieran eta XVI mendearen hasieraren artean une gorena izan zuen filosofia- eta kultura- korrontea da.

*Errenazimentua:

Antzinaro Klasikoaren ( Grezia eta Erroma ) berreskurapena  suposatzen duen XV eta XVI mendeetako Europako mugimendu kulturala, politikoa eta artistikoa da.

* Geozentrismoa: Lurra unibertsoaren erdigunea dela bultzatzen duen teoria da.

* Heliozentrismoa:

Eguzkia unibertsoaren erdigunea dela eta gainontzeko planetak bere inguruan biratzen dutela bultzatzen duen teoria da.

* Antropozentrismoa: Gizakiari garrantzia ematen zion humanisten pentsamoldea da.

* Teozentrismoa: Jainkoa erdigunea zela eta Erdi Aroko pertsonak sortu zuten pentsamoldea da.

* Mezenasa:

Artisten babesleak eta haien lanak finantzatzen zituzten pertsona aberatsa da.


* Gutenberg: 1440 urtearen inguruan inprenta mugikorra asmatu zuen asmatzailea da.

*Akademia: Errenazimentuan jakitunek elkarri ideiak trukatzeko biltzen ziren eskolak dira.

* Koperniko:  XVI mendean teoria heliozentrikoa garatu zuen pertsona (astronomoa) da.

* Quattrocentoa:  XV mendean eman zen eta kulturaren erdigune bezala Florentzia zuen arte estilo errenazentistaren lehenengo aldia da.

* Cinquecentoa:

 XVI mendean eman zen eta kulturaren erdigune bezala Erroma zuen arte estilo errenazentistaren bigarren aldia da.

* Kupula: Estalki semiesferikoa da.

* Eskortzoa: Irudiak ikuslearekiko perpendikularrean irudikatze (ko pinturazko teknika)

-a da.

*Perspektiba: Objektuen erliebea eta ikuslearekiko distantzia handia edo txikia adierazteko teknika da.

* Argi-iluna: pinturan erabiltzen den argi eta itzalen kontrastea da.

* Erreforma protestanteak: XVI mendean kristautasuna hobetzeko sortu ziren erlijio mugimenduak dira eliza protestanteak sortu zituztenak.

* Erreforma (erlijio erreforma): Erdi Aroaren amaieran Eliza Katolikoaren zenbait ohitura eta sortutako kritikak zirela eta eman ziren ahotz kritikoak dira.

* Kontraerreforma (erlijioari dagokionez):

Erreforma protestantea geldiarazteko eta elizaren funtzionamendua hobetzeko sortu zen Eliza Katolikoaren barne mugimendu erreformatzailea da.


* Biblia:

Kristautasunaren liburu sakratuak dira.

* Kontzilioa:

Kontraerreformaren erabaki nagusiak hartzeko elizako goi karguen bilera da.

* Trentoko Kontzilioa: 1545 eta 1563 urteen artean katolikoak eta protestanteak baketzeko bildu zen goi karguen bilera da.

* Erlijio-dogma: Ukaezina den printzipioa da.

*Anglikanismoa:  Henrike VIII.A erregeak 1534an Ingalaterran eliza katolikotik banatuz  sortu zuen erreforma-mugimendua da.


* Kalbisnismoa:

Joan Kalbin-ek Genevan (Suitza) eliza katolikotik banatuz sortu zuen eta Suitzan, Frantzian, Ingalaterran eta Eskozian hedatu zen erreforma-mugimendua da.                


* Induljentziak: Diruaren truke pekatuak parkatzeko saltzen ziren dokumentuak dira.


* Iñigo Loiolakoa (Ignazio Loiolakoa): Erreformari aurre egiteko eta Aita Santuak defendatzeko jesuitak sortuzuen pertsona da.

* Inkisizioa: Elizaren kontra zihoazen ideiak epaitzeko eta zigortzeko eliza katolikoaren epaitegiak dira.

* Eskumikatzea: Eliza katolikotik pertsona bat kanporatzea da, sakramentuak hartzeko eskubidea kenduz.

* Zelibatua: Ezkontzeko debekua da.


* Martin Lüther:

Eliza katolikoari kritika gogorrak egin zizkion eta 1517an eliza Luteranoa sortu zuen fraide alemaniarra da.

Entradas relacionadas: