Metafisika: Zientzia bezala ahal da?

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,48 KB

METAZIENTZIA ETA ZIENTZIA

Zientzia ezagutza unibertsal eta beharrezkoa da;

- Matematikak ez du esperientziarik, gure arrazoimenaren bidez atera eta bere judizioak analitikoak eta sintetikoak dira. Espazioa eta denbora esperientzia agertzen da.

- Fisikak fenomenoei buruzko zientzia da. Hauek isolatuak edo osotasunean hartu daitezke.

Lehengoei fisika esperimentala deitzen zaie eta bigarrenei fisika hutsa. Fisika hutsa a priorizko eta sintetiko printzipioak ditu eta guk naturan atxikitzen dizkiegu kategorien bidez.

Kant dio; metafisika ezin da zientzia bezala hartu. Honen judizioak ez dira unibertsalak ez beharrezkoak.

Neumenoaren inguruan pentsatzen du baina ezin du ezer baieztatu. Zientzia ziurra da eta metafisika ez.

TESTUINGURU HISTORIKOA

XVIII. mendea, ilustrazioaren garaia izan zen eta Kant filosofo ilustratutzat hartzen da.

Pentsamendu ilustratuen ezaugarriak:

a) Arrazoimena: arrazoimenarengan konfidantza zabaldu zen eta honi esker aurrerapen zientifikoak, ekonomikoak, politikoak eta moralak emango dira. Arrazoimenak muga zituela onartu zen

b) Erlijio naturala: Jainkoa munduaren sortzailea izaten jarraituko da baina gertakarietan ez du parte hartzen, hauek arrazoimenaren pean daude.

c) Ezagutza zabaltzeko asmoa: Garai honetan Entziklopedia agertu (Diderot / D’Alambert), jakituria zabaltzeko.

Ere pedagogia agertu zen, heziketa bultzatzeko.

d) Gizartean berdintasun eta askatasuna bultzatzeko ideiak: monarkiaren kontrako altxamendu burgesak eman ziren eta emakumea gizartean indartu.

e) Baikortasun kulturala: Etengabeko progresuan sinesten zuten. Arrazoiari esker teknikan eta zientzian aurrerapenak egon eta gizakia zoriontsuago biziko da.

f) Filosofia: orientazio praktikoa hartuko du; kritika soziala eta politikoa bideratuz. Gizakiek dogmak alde batera utzi eta pentsatzera ausartu.

EEBBen, konstituzioa eta Frantziako iraultza eman zen; giza eskubideen lehen aldarrikapenak eman ziren.

Kant askatasunaren defendatzailea zen, Frantziako iraultzaren eta EEBB independentziaren aldekoa zen.

Hala ere, Federiko Handiaren despotismo ilustratua goraipatu zuen. Bere ustez, legeak herriaren esku egon behar ziren baina konstituzioa erregearen esku soilik. Erregea legea bete behar zuen eta herria ezin zuen bere aurka egin.

Entradas relacionadas: