Metafisika, Jainkoa aztertzeko bide

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,31 KB

Metafisika, Jainkoa aztertzeko bide: Hilobien aztarna arkeologiko zaharrenek agerian uzten dute erlijio kontzientzia izan bazutela..Azken batean, hilobiratze ohitura guztiak berdin berdinak ez badira ere, funtsa oraindik ere berbera da:gogoan eduki nahi izatea eta hilezkortasun nahia.Hori da errealitate transzendente baten ideiaren abiapuntua eta mundu honetatik haragoko goi mailako izaki baten edo izaki batzuen ideiarena.
Erlijio formen eboluzioa: Gizon emakumeon historia gainbegiratu besterik ez dago,ohartzeko jainkortasun ideia eboluzionatu egin dela, forma sinple eta oinarrizkoetatik beste forma konplexuago eta garbiago batzuetara; baina, hala ere, gaur egun denak aldi berean diraute.-Animismoa:lehendabiziko erlijio forma da.Naturako elementuek botere ukiezina baina handia zutelako kontzientzia garbi ageri da.Tylor antropologoaren arabera, erlijio adierazpen minimoa da.-Fetitxismoa:Jainkotasunarekin zerikusia duelako sakratutzat hartzen den objektua da fetitxea eta beraz, ahalmen magikoak dituen objektutzat.-Politeismoa: Erlijioaren eboluzioan beste urrats bat da.Jainko jainkosa antropomorfoak edo balentriak zein ekintza gogoangarriak direla eta mundu honetako mugak gainditu dituzten gizakiak gurtzen dituzte.-Monoteismoa: Erlijioaren eboluzioaren azken maila da. Hainbat indar politeistaren arteko liskarraren eta aurkakotasunaren ondorioz sortu da jainko bakarraren ideia, bai eta  hiru erlijio monoteista nagusiak ere: judaismoa,kristautasuna eta islama.
Ba al da Jainkorik? Hainbat jarrera.5 jarrera bereizten dira:-Ateismoa:Jainkoaren izana ukatzen du. Oro har, bereiz ditzakegu ateismo teorikoa(jainkoa badela pentsatzea zentzugabekeria dela arrazoitzen saiatzen da)eta ateismo praktikoa(jainkotasunarekin zerikusia duen orotik aldenduta bizitzea da,Jainkorik baden edo ez den pentsatu gabe).-Agnostizismoa: Ez du,ez ukatzen,ez baieztatzen Jainkoaren izana.Jarrera honen arabera, ez arrazoimenak, ez esperientziak ezin dezake frogatu Jainkorik baden ala ez.Etikaren ikuspegitik, Jainkoaren hutsunea jarrera humanistarekin eta humanitarioarekin betetzen da.-Panteismoa:Jainkozko errealitate bat badela sinesten du, baina errealitate hori ez dago mundu honetatik haragoko munduren batean. Errealitate fisikoa bera du jainkotzat. -Teismoa: Jainko bat badela sinesten du,munduaren sortzailea,ahalduna,infinituaeta gizakien patuaz arduratzen dena.-Deismoa: Teismoan bezala,jainkozko errealitate transzendentea badago, munduaren sorburua, arrazoimenaren bidez soilik ezagungarria eta gizakien auzietatik kanpo dagoena.

Entradas relacionadas: