Metafísika filosofikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,37 KB

6. ERREALITATEAREN TEORIA: SUSTANTZIA Cogitoren existentzitik abiatuta, Descartesek hiru definizio proposatzen dizkigu, errealitatea osatuko liratekeenak. Euklidesek geometrian egin zuen bezala definizio hauek ez dira demostratu behar, aitzitik, beraiek dira beste zerbait justifikatzeko printzipioak.

• Lehen definizioa edo errealitate mota Sustantziarena da. Sustantzia berez existitzen dena da, hots, existitzeko ezeren beharrik ez daukana. Bi sustatzia mota legoke: Infinitua edota sortzailea –Jainkoa- eta finitua edota sortua –arimak eta gorputzak-.

• Bigarren definizioa edo errealitate mota Atributuarena da. Atributua sortutako sustantziek duten nahitaezko ezaugarria litzateke, hau da, bere esentzia edo zerizana. Arimaren atributua pentsamendua da, eta gorputzena zabalera. Hauek lirateke, beraz, ezaugarri objektiboak denontzat berdinak liratekeenak. Bestelako ezaugarriak -kolorea, zaporea, usaina, etab.- subjetiboak, hau da, pertsonen araberakoak lirateke.

• Hirugarren definizioa edo errealitate mota Moduarena. Modua sustantziek -edo, berdin dena, haien atributuek- hartzen dituzten adierazpen ezberdinak dira. Adibidez, gorputzen moduak irudiak -errektangularra, triangeluarra…- eta mugimendua (edo gelditzea) diren bitartean, arimenak juzkatu, arrazoitu, irudikatu…dira.


7. GIZAKIA Descartesek dio Jainkoak sortutako bi errealitate edo sustantziaz osaturikoa da. Bata, arima litzateke , pentsatzeko gaitasuna duena eta hilezkor eta askea dena eta, bestea, gorputza litzateke , munduak dituen ezaugarri berberak dituena. Biak ere, sustantziak izateagatik elkarrekiko independenteak dira baina nolabaiteko haien arteko erlazioa eta eragina dute.

Descartesek guruin pineala erabili zuen. Izan ere, guruin horrek, zerebroan kokatuta dagoenak, bitartekaritzaren lana egiten du arimaren aginduak gorputzari transmitituz eta gorputzak dituen sentsazioak, pasioak eta abar arimari helaraziz. Gorputza eta arimaren arteko erlazioa arazoa bada, askatasunarena ere bai. Jainkoak askeak egin gaituela dio Descartesek baina gure portaera erabat determinatuta dagoen gorputzaren bidez gauzatzen da eta mundu fisiko eta determinatu batean. Askeak garela berresten du Descartesek eta horretarako argudioa zalantzaren existentzia da: zalantzak izateko libreak behar dugu izan eta zalantzak ditugunez libreki erabakitzeko aukera gugan dago aldez aurretik. Baina askatasun hori eta mundu determinatuaren existentzia nola den posible Jainkoaren ahalguztiduntasunean uzten du.


8. ETIKA Descartesek ezagutza bakarrik ez ekintza ere oinarritu nahi zuen. Bere ideala gure portaera bideratzeko printzipio funtsezkoenak aurkitzea zen. Horretarako proposatzen duen lehendabiziko arau praktikoa arrazoiaz gidatzea da, zuhurtasun (prudentzia) bertutearen bidez alegia. Hau pasioen munduko argitasun eta bereizitasun araua litzateke. Kontura gaitezkeenez, bere proposamena gurpil zoroa baino ez da, zeren eta moralak printzipio arrazionalei jarraitu behar die baina morala da, batera, printzipio horiek aurkitzeko gida. Laburbilduz: morala egia bilatzean datza, baina horretaz gain pasioak kontrolatzen dituen bertutea ere nahitaezkoa da. Dena den Descartesek ez zuen lortu bere morala zehaztasunez idatzi, gazte hil baitzen baina behin behineko moral bat utzi zigun, hiru arauetan laburbilduta:

1. Herri bakoitzeko legeak eta ohiturak errespetatu behar dira

2. Hartutako erabakietan tinko mantendu behar da

3. Pasioen aurrean arrazoiari jarraitzen saiatu behar da


ENPIRISMOAREN EZAUGARRIAK • Arrazoia, ezagutzeko unean, pasiboa da ez arrazionalismoan bezala non eragilea edo aktiboa den. • Ezagutza ideien ezagutza da baina arrazionalismoan ez bezala jatorrizko ideiarik ez da. • Esperientzia da ezagutzaren oinarria, hots, ezagutza oro esperientzian hasten da. • Ezagutzen dena fenomenoa da, zera da, gauzen ezaugarriak zeinak subjektiboak diren. • Sustantziari dagokionez enpiristen arteko diferentziak izango dira zeren batzuk (Hobbes, Locke eta Berkeley) sustantzia ezberdinen existentzia defendatzen duten bitartean Humek sustantziarik ez dagoela dio. • Metafisika zientziatzat hartua izatea kolokan jartzen da. • Erabiltzen duten metodoa, gehien bat, indukzioa da. • Fisikak ezin du unibertsala eta beharrezkoa den baliozko ezagutzarik lortu. • Etika, enpirismoaren arabera, elkarrekin bizitzeko sentimenduz edota ohituraz egindako arauak dira, arrazoiak zer ikusirik ez duelarik.


ILUSTRAZIOAREN EZAUGARRI NAGUSIAK Enpirismoa ilustrazio garaian garatzen da eta, ondorioz, bere testuinguru historikoa ezagutzeari nahitaezko deritzot. Hauexek lirateke ilustrazioaren ezaugarririk inportanteenak:

a. Giza arrazoiarekiko konfiantza. Izan ere, XVIII. Mende honetan arrazoia errealitate azaltzeko gai dela uste izaten da. Fedea eta teologiaren papera zokoratua gertatzen da.

b. Erlijioari dagokionez, deismoa edo erlijio naturala deitutakoa da, gehien bat, onartzen dena. Jainkoa, teoria honen arabera, sortzailea da, arrazoiak hau erakusten digulako. Beraz ez dira onartzen jainkoaren gobernua eta probidentzia. Honetaz gain agnostizismoa eta ateismoa ere nahiko hedatuak daude.

c. Materialismoa eta  sentsismoa agertzen dira, hots, ezagutza sentipenezko esperientzian oinarritzen dela defendatzen duen teoria.

d. Diderot-ek eta D’Alambert-ek Entziklopedia sortu zuten garai honetako jakintza guztia biltzeko eta ahalik eta gehien zabaltzeko asmoarekin.

e. Gizarteari begira berdintasunaren aldeko bulkada agertzen da ilustrazioan, honek monarkien kontrako altxamenduak ulertzeko laguntza ematen digularik.

f. Emakumeen papera nabarmena da eta gizarte mailan batzuk lortzen duten ospea aurrekoaren froga da. Haiek ziren oso zabalduta zeuden pentsalarien arteko elkarrizketak antolatzen zituztenak haiek ere protagonismo izanik.

Zientziak izugarrizko garapena izan zuen batez ere Newtonen ekarpenekin. Bere grabitazio legeak eragina izan zuenHume-ren ezagutzaren teorian.


Entradas relacionadas: