Metafisika: Erdi Aroa, Mundu Modernoa eta Ilustrazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,81 KB

Metafisika Erdi Aroan

Sarrera

Erdi Aroa hasten da K.o. V. mendean, Erromako mendebaldeko inperioaren desagerpenarekin, eta bukatzen da K.o. XV. mendean, Erromako ekialdeko inperioaren desagerpenarekin.

Kulturaren erdigunea erlijioa da. Erlijioak erabiltzen du filosofia, batez ere kristau doktrina argitzeko eta arrazoimenaren bitartez ulertzeko.

Erdi Aroko filosofo kristau nagusiak

  • San Agustín: IV. mendean; kristautasunaren dogma eta teologia garatu zituen.
  • Santo Tomás Akinokoa: XIII. mendean; Jainkoaren existentzia frogatzeko arrazoimena erabiltzearen alde agertu zen.

Errealitatearen sorkuntza

Kristautasunak proposatu zuen modu berri bat errealitatearen sorkuntza azaltzeko: sorkuntza ex nihilo, hau da, Jainkoak dena sortzen du ezerezatik. Orduan, Jainkoaren aurretik ez dago ezer: Jainkoak dena sortzen du. Hori dela eta, beharrezkoena den izakia Jainkoa da; beste izaki guztiak kontingenteak dira, hau da, ez dira beharrezkoak eta ez dute iraupen finkorik.

Jainkoaren existentzia frogatzeko argudioak

Kristautasunak proposatu zuen arrazoimena eta fedea lotzea erlijioa argitzeko eta ulertzeko. Hori da Jainkoaren existentzia frogatzeko argudioen oinarria.

Argudio garrantzitsuenak

  • Kausaren argudioa: Gauza guztiek kausa bat dute; arrazoimenez lehenengo kausa bilatzen da, baina ezin da infinitura jo. Beraz, egon behar du lehenengo gauza batek guztien kausa izatea, kausa honek ez duela kausarik—horixe da Jainkoa, lehenengo kausa eta kausarik ez duena.
  • Mugimenduaren jatorria (motorra): Gauza guztiek mugitzeko eragile bat behar dute, motor bat. Arrazoimenez lehenengo motorra bilatzen da, baina ezin da infinitura iritsi; hortaz, egon behar du mugimenduaren lehenengo eragilea edo motorra. Motor hori ez da kanpoko indar baten menpe mugitzen; Jainkoa da mugitzen ez den lehenengo motorra.
  • Ideien eredugarritasuna: Zentzumenetatik jasotzen dugun informazioa aldakorra da; hala ere, gure barnean daude ideia perfektuen arrastoak. Horixe azal daiteke Jainkoak eman dizkigulako ideien oinarriak edo eredua.

Metafisika Mundu Modernoan

XVI. eta XVII. mendeetan bi korronte filosofiko nagusi azaldu ziren ezagutzaren prozesua azaltzeko:

  • Arrazionalismoa: Ezagutzaren prozesua azaltzeko oinarria jaiotzatik dakartzagun ideiak direla dio. Ordezkaria: Descartes.
  • Enpirismoa: Ezagutzaren oinarria zentzumenetatik jasotzen ditugun datuak direla defendatzen du. Ordezkaria: Hume.

Descartes: eszeptizismo metodikoa

Descartesen garaian Zientzia Iraultza garatu zen; aitzineko ideiak unibertsoa ulertzeko baztertzen hasi ziren, eta mendebaldeko kultura oinarriak eta teoria filosofikoak zalantzan jarri ziren.

Ezagutza tradizionalak baztertzean, Descartesek zientzia berriaren oinarri teorikoa aurkitu nahi zuen. Bere proiektu filosofikoaren helburua zalantzagabea den egi bat lortzea da.

Hortik dator eszeptizismo metodikoa: dena jartzen du zalantzan, zalantzagabea den egia topatu arte. Adibidez, zalantzan jar dezakegu mahaia, gure gorputza edo mundu fisikoa; baina zalantzan dagoen bitartean badago zerbait zalantzarik gabe dagoena: pentsamendua, zalantzak planteatzen dituen jarduera. Hortik dator Descartesen ezagunena: "Pentsatzen dut; beraz, banaiz" ("Cogito, ergo sum"). Pentsamendua da existentzian zalantzarik ez duen bakarra.

Descartes: solipsismoaren arriskua eta hiru substantziak

Descartesi solipsismoa bururatzen zaio: mundu fisikoaren existentzia ezin badugu frogatu, pentsamendutik irteteko aukera gal dezakegu. Horri aurre egiteko, hiru substantzia desberdin proposatzen ditu:

  • Res cogitans: pentsamendua edo arima irudikatzen du.
  • Res extensa: mundu fisikoa, espazioa eta hedapena duten gauzak.
  • Res infinita: Jainkoa.

Gizakiok Jainkoaren ideia dugula dio Descartesek; ideia horrek guztiz perfektua den izaki baten irudia ematen digu, eta ezinezkoa da ideia hori geuk sortzea, gure ez perfekzioagatik. Beraz, Jainkoa perfektua izanik jarri zela gure barnean ondorioztatzen du. Gainera, Jainkoa guztiz ona bada, ez gaitu engainatuko; horrela ziurtatzen du mundu fisikoaren existentzia.

Metafisika Ilustrazioan

Kant izan zen Ilustrazioaren garaiko filosofo garrantzitsuenetako bat.

Bere proiektuan arrazionalismoaren eta enpirismoaren ekarpen baliotsuak uztartzen ditu; korronte horien batuketa egiten du.

Kanten ustez, gizakiok amankomunean ditugun egiturak erabiltzen ditugu ezagutzeko; egitura hauek ez dira ikasten, jatorrizkoak baitira eta subjektu tradizionala osatzen dute. Baina ezagutza lortzeko zentzumenetatik jasotzen dugun informazioa ere behar dugu.

Metafisika zientzia izan daiteke?

Kanten galdera hauxe da: Posible al da metafisika zientzia bezala? Kontuan hartu behar da kategoriak (egiturak) datu sensiblekin batera erabiltzen direla; kategoriarik gabe datu sensibleak hutsalak lirateke, eta kategoriak gabe datu sensibleak zentzurik gabeak lirateke.

Metafisika ez du datu sensibleak erabiltzen ezagutzeko, beraz Kantengatik metafisika ezin da zientzia bat izan.

Orokortasun handiko egiturak: ideiak

Estruktura hauek erabiltzen ditugu errealitate osoa antolatzeko. Hiru dira nagusiak:

  • Nia: fenomeno psikiko guztiak antolatzen ditu.
  • Mundua: fenomeno fisiko guztiak antolatzen ditu.
  • Jainkoa: nia eta munduaren oinarria eta kausa bezala ulertzen da.

Baina ideia hauek ezin ditugu ezagutu metafisika sortu arren; besterik gabe, errealitatea sailkatzeko eta antolatzeko tresna moduan erabiltzen ditugu.

Metafisika osteko aroa

Kantek egindako kritika izan zen bide ematen zuena eta, hortik aurrera, kritikak sortu ziren; pixkanaka-pixkanaka metafisikaren garrantzia mugatuko zuten.

Kritika garrantzitsuenak

  • Positibismoa: Auguste Comte-ren ustez, bakarrik hartu behar dira kontuan neurri daitezkeen eta esperimentuz baieztatu daitezkeen datuak; beraz, metafisika kanpoan gelditzen da.
  • Vitalismoa eta Nietzsche: Nietzschek uste zuen ideal guztiek gure bizitza mugatzen dutela; metafisikaren ideiak idealetan bihurtzen dira eta, hortaz, baztertu egin beharko liratekeela planteatzen du.
  • Vienako Zirkulua: Wittgenstein eta beste filosofoek metafisikaren proposizioak logikaren bidez aztertu zituzten, eta ondorioztatu zuten askotan metafisikaren baieztapenek zentzurik ez dutela edo zentzuzko frogapenik ez dutela eskaintzen.

Entradas relacionadas: