Merkatu

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 26,62 KB

Enpresa Ekoizpen-faktoreak konbinatzen dituen ekoizpeneko unitate ekonomikoa da. Kontsumitzaileen eskura jarriko diren ondasun eta zerbitzuak ekoiztea du helburu, beti ere, enpresaren zuzendaritzak koordinatuta, arriskupean jarduten duelarik beti.Enpresaren elementuak Ondasun eta zerbitzuak ekoizteko hainbat faktore izan behar dituzte enpresek. Giza faktoreak: enpresarekin lotura zuzen duten pertsona fisiko zein juridikoak(langileak,sozietateak, bazkide edo akziodunak…); Faktore materialak eta ukiezinak: Enpresaren ondasun ekonomikoak dira, ekitaldi bat baino gehiago irauten dutenak kapital finkoa edo ez korrontea (makinaria, informatika programak…) eta ekitaldi bat baino gutxiagokoak, Kapital zirkulatzailea edo korrontea deritzonak (lehengaiak,bulego materiala…); Antolakuntza: Enpresaburuak koordinaziorako zehaztu ohi duen egitura da. Ingurunea: Bitan bana daiteke; ingurune orokorra: Enpresa guztiei eragiten diena eta ingurune espezifikoa:
enpresa bati zehazki eragiten diona.


Enpresaren helburuak Enpresaren helburuak, enpresa bakoitzak bere plangintza gauzatzeko urtero zehaztu behar ditu helburu batzuk. Helburu hauek hiru mota ezberdinetan bereiz ditzakegu: Enpresaren xede edo helburu orokorra da lehenengoa. Hauek, epe luzera lortu nahi diren helburuak dira, eta enpresa-jardueraren abiapuntua. Bigarrena, berezko helburuak dira, eta hauek epe batean enpresak lortu nahi dituen helburuak dira; hau da, ingurunea aztertu ondoren aukeratutakoak. Baina ingurunea aldatu egiten denez, berezko helburuak ere aldatu egiten dira haiei egokituz, baina enpresaren xedea ahaztu gabe. Eta azkena, azpihelburuak dira berezko helburuak baino zehatzagoak eta epe laburreragokoak izaten dira.


Enpresaren funtzionamenduaEnpresaren elementu guztiak koordinatzeko eta aurretik zehaztutako helburuak lortzeko, enpresak zenbait funtzio-arlo ditu. Ekoizpen-arloa, lehengaien hornidura kontrolatzen du, baita ondasunen eta zerbitzuen ekoizpena kudeatzen du. Merkaturatze-arloa, kontsumitzaileen premiak aztertzen ditu eta ondoren produktua saltzeko politika komertzial egokiena zehazten du. Inbertsio- eta finantzaketa- arloa, enpresak funtzionatzeko behar dituen funtsak bildu behar ditu, baita inbertsio-politikaren ardura ere badu. Giza baliabideen arloa, langileak aukeratu eta kontratatzea eta hauek prestatzea da bere lana.


Enpresa -

Estrategia

 Enpresa batek enpresa-helburu bat lortzeko egiten duen maniobra, taktika edo ekintza- plana da. Horretarako, erabaki asko hartu behar dira, enpresaren arlo guztietan eragina izan dezaketenak. Estrategia, enpresa batek egin behar dituen ekintzei eta ekintza horietarako erabil ditzakeen baliabideei buruz enpresak har ditzakeen erabakien multzoa da. Honen helburua, arrakastarekin lotutako enpresa- helburu batzuk lortzea da.Estrategia korporatiboa:Enpresaren helburu edo esparru globalarekin lotutako erabakiak hartzeaz arduratzen dira, jabeen edo kudeatzaileen espektatibak betetzeko, eta enpresaren arlo guztien balioa handitzeko. Dibertsifikazioa lortzea da adibide bat.Estrategia operatiboa:Enpresaren baliabideak efizientziaz kudeatzea lortu nahi da. Estrategia korporatiboren bat edo negozio-estrategiaren bat lortzen laguntzea da lortu nahi den helburua.Negozio estrategia:Alderdi jakin batzuekin lotuta dago, esate baterako, enpresaren produktuak bere merkatuan edo merkatu-segmentuan lehiakorra izateko elementuak zehaztea izan daiteke (zer prezio ezarri, zer-nolako eskaintzak egin, zer negozio-lerro sustatu, zer funtzio iturri izan, zer marketin-estrategia garatu).


Balioa sortzea:Enpresaren lehia-posizioa hobetzen eragin dezakeen elementu bat da, hau da, balio erantsia sortzea, lehia estrategia baten barruan arrakasta lortzeko ezinbestekoa izan daitekeen elementua. Enpresa baten produktu eta zerbitzuei balioa eransten dieten hainbat funtzio zehazten dira, eta bakoitzean ahalik eta errentagarritasun handiena lortzen saiatzen da enpresa, beharrezkoa ez den guztia murriztuz. Enpresak helburu hori lortzen badu, bere balio-kateko jarduerak, lehiakideek baino merkeago eta hobeto desberdinduta garatu eta integratuko ditu./Porterren balio-katearen ikuspegian, enpresaren jarduerak bi taldetan sailkatzen dira: lehen mailako jarduerak eta laguntza-jarduerak.Lehia estrategia: Porter ikertzaile ospetsuak egindako sailkapena da eta honen helburua enpresa batek bere merkatuan egoera abantailatsu eta eramangarrian egon ahal izatea da. Hiru motatako lehia estrategiak bereizten dira: Desberdintze estrategia (produktua lehiakideen produktuetatik nabarmen bereiztea), kostuetan liderra izatearen estrategia (kostu baxuenetan ekoiztea da, lehiakideek baino prezio merkeagoan eskaintzeko) eta espezializazio-estrategia (kostuetan liderra izateko estrategia).


Enpresa ingurunea:Ingurune orokorra: Enpresa guzti-guztietan izaten du eragina. Alderdi asko hartzen ditu bere baitan eta alderdi horiek honako hauek dira: faktore ekonomikoa , faktore soziologikoak , lege eta politika-faktoreak , ingurune teknologikoa eta ingurune ekologikoa.Ingurune espezifikoa: Eragin jakin bat izaten du enpresa bakoitzean, eta aldatu egiten da enpresaren arabera.Hornitzaileak,bitartekariak,bezeroak,lehiakideak,finantz bitartek,lan merkatua.


Amia metodoaAMIA azterketa enpresan eragina izan dezaketen faktoreak aztertzeko metodo bat da. Batetik, indarrak eta ahuleziak daude, enpresaren barne-ebaluazioaren bidez jakiten direnak; eta bestetik, aukerak eta mehatxuak, unekoak zein etorkizunekoak, ingurunearen azterketa eginez jakiten direnak./Enpresaren barne-azterketan, enpresaren indarrak eta ahuleziak ebaluatzen dira; hau da, enpresak beste lehiakideekiko dituen indarguneak eta ahuleziak./Kanpo-azterketari dagokionez, ingurunea ebaluatu behar da, bai ingurune orokorra bai espezifikoa, lehiakideekin alderatuta zer mehatxu eta aukera dauden jakiteko.

Barne-faktoreak

:INDARRAK (Ondo prestatutako giza baliabideak,Helburu argi eta garbiak izatea,Puntako teknologia edukitzea,Ekonomia-baliabideak izatea)AHULEZIAK(Motibazio eta prestakuntza gutxiko langileak izatea,Helburuak oso argi ez izatea,Ekonomia-baliabide urriak,Zaharkitutako teknologia)

Kanpo-faktoreak

AUKERAK (Demografia-hazkundea,Merkatua haztek zikloan egotea,Esportatzeko aukera,Teknologia berriak sortzea)MEHATXUAK(Lehiakide berriak agertzea,Ordezko produktuak agertzea,Bankuen interes-tasek gora egitea,Merkatua krisian egotea) Porterren lehia indarra: Enpresek egiten duten beste azterketa garrantzitsu bat da beren negozio-ingurunean dauden lehia-indarren kanpo azterketa. Porterren arabera, enpresa baten lehia bere ingurunean identifikatu daitezkeen bost aldagairen araberakoa da: -Ordezko produktuen mehatxua -lehiakide berrien mehatxuak, -bezeroen negoziazio-ahalmena, -hornitzaileen negoziazio-ahalmena eta  -lehiakideen lehia-maila. Behin enpresak bost       faktore       horiek aztertu ondoren, merkatuan duen posizioa eta bere negozioaren arrakasta-espektatibak egoki planifikatzeko aukera izango du.Honako hauek dira aldagai horiek: ordezko produktuen mehatxuak, lehiakide berrien mehatxuak, bezeroen negoziazio-ahalmena, hornitzaileen negozio-ahalmena eta lehiakideem lehia-maila. Bost indar hauen azterketaren bidez, garatu nahi den negozioaren arrakasta zehaztu daiteke.

HAZKUNDE ESTRATEGIAKEnpresaren kokapena: Enpresak eta enpresaren jarduerak arrakasta izateko, oso erabaki estrategiko garrantzitsua da, enpresa non kokatuko den eta zer dimentsio izan behar duen zehaztea. Enpresa kokatzeko leku egokia aukeratzeko, zenbait kanpo-aldagai hartu behar dira aintzat: Merkatuaren eskaria, lehengaien hornidura, lan-merkatua, komunikabideak eta garraioa, hornidurak, eraikuntza-lanen eta orubearen kostua, legedia, inbertsioak eta finantziazioa eta eskualdearen ekonomia-garapena. Enpresaren barne hazkundea:Bi modu daude enpresek hazkundea izateko: barne-hazkundea eta kanpo-hazkundea. Enpresak hazkunde-estrategiaren alde egiten duenean, lehenbiziko helburua barne-hazkundea izaten da. Horretarako, ekoizpen-ahalmena handitzea erabaki dezake produktu bera ekoizten jarraituz; edo bestela, produktu eta zerbitzu gehiago ekoiztea aukeratu dezake, hau da, ekoizpena dibertsifikatzea, merkatu berriak lortzeko.

Enpresaren kanpo hazkundeaBehin barne-hazkundea betetzeko estrategiak martxan jarrita, hura nahikoa ez denean enpresek kanpo-hazkundera jotzen dute. Hazkunde mota hau lortzeko, bi sozietateen arteko elkartea, partaidetza, enpresa batek beste bat edo batzuk erostea, arlo jakin batean interkonektatuta egotea zein beste estrategia batzuk planteatzen dira, era horretan jatorrizko enpresak botere, zeresan zein irabazi handiagoak izango dituelarik.KlusterraKlusterrak arlo edo ekonomia-sektore jakin batean interesa duten enpresen, erakundeen eta unibertsitateen interkonexioak osatutako kontzentrazioak dira. Hauen helburua enpresa eta erakunde hauek lehiakorragoak izatea da, enpresa-estrategia gisa hartu daitekeelarik. Klusterrak ohikoak dira automobilgintzanKartela: Kartel hitzak enpresen arteko aldi baterako akordioa deritzo. Sektore bereko enpresen arteko hitzarmen informal honetan, helburua merkatu jakin bateko konpetentzia murriztu edo erabat deuseztatzea da, gasolina.Joint-venture: Bi enpresen edo gehiagoren arteko akordioak dira, non biek kapitala edo beste aktiboren bat jartzen duten. Herrialde desberdinetako enpresekin egiten dira, enpresa batek ondo ezagutzen ez duen herrialde batean jardun nahi duenean. Atzerriko enpresa kapitala eta teknologia jartzen du, eta tokiko bazkideak, berriz, tokiko merkatuari eta merkatu horretan sartzeari buruzko jakintza jartzen du, batez ere.Trusta: Trusta enpresa askoren arteko finantza elkartea da. Bi mota daude: -Horizontala: elkartutako enpresek helburu bera dutenean.-Bertikala: helburu osagarriak dituztenean.Trustak monopolioa sortu nahi du merkatuan, hau da,  produkzioa hobeto antolatu, kostuaren prezioa gutxitu eta horrela irabazi handiagoak eskuratu.Holding Enpresaren antolamendu mota bat da, bertan enpresa batek, hau da enpresa nagusienak beste enpresa baten akzioak eta partaideak erosten ditu enpresa horren kontrola beregain hartuz. Kontrol hori, abantaila izan daiteke. Helburuetako bat kapitalaren errentagarritasuna lortzea da, elkarlanean bakarka baino emaitza hobeak lor daitezkelako. Aldi baterako enpresa elkartea Denbora mugatu batean elkartzen diren bi enpresa edo gehiagok osatutako taldea da. Elkarketa hau zerbitzu bat edo obra bat egiteko elkartzen dira, lana elkarbanatuz, zerbitzuak iraun bitartean. Gehienetan proiektu handietarako erabiltzen da enpresen elkarketa mota hau.


MULTINAZIONALAKNazioartekotze multidomestikoa

(Noiz erabili estrategia?)Jarduten duen herrialde guztietan antolaketa deszentralizatzen badu; hau da, enpresak antolaketa egokitzen du filialak kokatuta dauden herrialde bakoitzerako, tokian tokiko premiak kontuan hartuta. Sarritan, bertako langileak kontratatzen dira enpresa kudeatzeko, eta filialeko zuzendariak nolabait independenteak dira egoitza zentraleko zuzendariarekiko. Merkataritza-ikuspegia jarduten den herrialdearen arabera bideratzen da.Nazioartekotze globalaJarduten duen herrialde guztietarako baliabide globalak zentralizatuz saiatzen da empresa lehia-abantaila bat lortzen, eta administrazio osoa enpresaren jatorrizko herrialdetik egiten da. Gehienetan, filialen kudeatzaileak eta zuzendariak enpresa nagusiaren jatorrizko herrialdekoak izaten dira. Nazioartekotze transnazionala Nazioartekotze estrategia mota bat da, honetan geografia hesi guztiak ezabatzeaz gain ekoizpen eta salmenta estrategia guztiak erabiltzen dira. Edozein herrialdeko edozein filialek enpresa nagusia izan gabe ideia berriak proposa ditzake, eta filial bakoitzak eginkizun garrantzitsuak ditu. Merkatuaren ikuspegi globala du eta filial oro bihur daiteke enpresa koordinatzaile une batean edo bestean.Enpresa multinazionala Multinazionalak, bi herrialdetan edo gehiagotan jarduten duten enpresa multzoak dira, jatorri duten herrialdeaz gain beste herrialde batzuetan ere ekoizpen, erosketa edo salmenta jarduerak egiten dituztenak. Gaur egun, botere handia lortu duten erakundeak dira. Inbertitzeko eta leku egokia aukeratzeko, merkatua aztertu eta enpresak lortu nahi dituen etekinen arabera aukeratuko da.Deslokalizazioa.     Deslokalizazioa, ekoizpen-jarduerak herrialde industrializatuetatik garapen bidean dauden herrialdeetara aldatzean datza, herrialde hauetako lan-kostuak merkeagoak izaten baitira. Kostuak minimizatzean, enpresek lehiakideek baino merkeago ekoiztea eta lehiakorragoak izatea lortzen dute, merkeago saldu ahal izango dutelako.


ETEak zer dira?Enpresak sailkatzeko orduan langile kopuruari eta fakturazioari (salmentei) erreparatzen zaio batik bat. Enpresa txikitzat jotzen dira 50 langiletik behera eta urteko 5 milioi eurotik beherako fakturazioa duten enpresak.Enpresa ertainak 50 eta 250 langile artean dauzkatenak eta 5-10 milioi euro arteko salmentak dituztenak dira.ETEen abantaila eta desabantailak: abantailak:-Antolaketa malgua-Langileen integrazioa: -Merkatu interstizialetan garatzea-Enplegu sortzaileakNegatiboak berriz, ondorengoak izan daitezke:-Enpresa prestakuntza urria-
Finantza ahalmen urria
: Finantza-merkatuetara heltzeko zailtasunak izaten dituzte.-Langileen kualifikazioa, prestakuntza eta zaharkitze teknologikoa

Merkatuen segmentazioa:Merkatu-segmentazioa esaten zaio ondasun edo zerbitzu jakin baten aurrean antzeko portaera duten kontsumitzaile taldeak identifikatzeari.  Merkatuak segmentatzeko eta kontsumitzaile-profilak definitzeko, segmentatzeko zer irizpide erabiliko den zehaztu eta eskaini nahi den produktuari ondoen zer ezaugarri egokitzen zaizkion hauteman behar dira. Merkatu-segmentaziorako mota ezberdineko irizpideak daude: irizpide geografikoak, irizpide demografikoak, irizpide psikografikoak, irizpide sozioekonomikoak eta jokabidearen irizpideak.


Produktua:Produktua, funtsezko elementua da marketin-politikaren baitan, enpresak objektu horren bidez eragin baitezake merkatuan. Marketinaren ikuspegitik, erosi nahi den oro da produktua, eta beraz, kontsumitzailearen premia betetzen duen oro. Produktuak ekoizten dituzten enpresak, lehiakideen produktuetatik bereizten saiatu behar dira, eta horretarako, ezaugarri bereizgarriak ematen dizkiete produktuei. Honako hauek izaten dira ezaugarri ohikoenak: kolorea, zaporea eta usaina, diseinua eta forma, kalitatea, ontzia eta etiketa, saldu osteko zerbitzua eta irudia.Marka: enpresak, bere produktua besteengandik bereizteko erabiltzen duen izen, ikur, termino, diseinu edo horien guztien arteko konbinazioa da. Marka bi elementuz osatzen da: izena eta logotipoa. Izena izendapena da, eta logotipoa bezeroak produktua identifikatzeko hartuko duen irudia. Markaren izenak laburra eta gogoratzeko erraza izan behar du. Markari dagokionez, enpresa bakoitzak marka-
Estrategia ezberdinak aplikatu ditzake.
Produktuaren bizitza zikloa: produktuek bizi-zikloa izaten dute, izaki bizidunen antzera. Produktu guztiak jaio, hazi heldu eta hil egiten dira. Produktuaren ezaugarrien arabera, produktu bakoitzak bizi-ziklo laburragoa edo luzeagoa izan ohi du. Produktu baten bizitza honako lau etapa hauetan banatzen da: sarrera- edo merkaturatze-etapa, hazkunde-etapa, heldutasun-etapa eta gainbehera- edo asetasun-etapa.Prezioak ezartzeko metodoa: Prezioak ezartzeko lau metodo daude: lehenengoa, teoria ekonomikoan oinarritutakoa, honen arabera, enpresari komeni zaio prezioak jaistea, eskaria nabarmen igotzen bada, baina beste batzuetan ez, prezioak ez duelako eskarian eragiten; bigarrena, kostuetan oinarritutakoa, produktuaren kostuari irabazi-marjina bat ezartzea dena; hirugarrena, lehian oinarritutakoa, lehiakideenaren antzeko prezioa ezarriz edo lehiakideen prezioaren gainetik edo azpitik dagoen prezioa ezarriz; eta azkenik, beste teknika batzuk, prezio borobilak edo psikologikoak ezarriz.


SUSTAPENA:Enpresak bereproduktua merkatuan ezagutarazteko enpresaren  irudia indartzeko edota salmentak handiktzeko asmoz..Publizitatea: Publizitatea enpresa batek kontsumitzailearen portaeran eragiteko asmoz mezu bat zabaltzea da, ordainduta eta masa-komunikabide bat erabiliz (irratia, telebista, prentsa, publizitate-hesiak, aldizkariak…). Publizitateak oinarrizko bi funtzio ditu.Harreman publikoak: Enpresak, planifikatutako irudi bat sortzeko, hori sustatzeko edota horri eusteko egiten dituen jarduera guztia dira harreman publikoak. Enpresak bitarteko hauek erabil ditzake, adibidez, bere irudia hobetzeko: ongintzazko erakunderen batekin lankidetzan aritu, hitzaldiak edo arte-erakusketak antolatu, kirol-talde bat babestu, kontzer

Merchandasing:Merchandisinga, salmenta puntu batean, produktuak saltzen lagundu dezaketen baliabide multzoak dira. Baliabide hauek batez ere publizitateak oinarritzen ditu. Publizitatea ondorengo modu hauetan aurki daiteke:Kartelak erabiliz: Eskaintza bat adierazteko, informazioa emateko…Produktu baten kokapena: Ahalik eta bezero gehienek ikusiko duten lekua da gomendagarriena.Produktuen kantitatea: Zenbaitetan produktu baten kantitate eskasiak erostera bultza dezake gutxi gelditzearen ideiarekin. Haragia bezalako produktu iraungia denean eta gutxi geratzen denean, kalitate gutxikoa delakoan ez erostera bultza dezake.Produktua multzotan aurkeztea: Produktua multzo ordenatutan aurkezten bada, baliteke ez erostea ez desegiteagatik ordena. Gomendagarriena deseginda aurkeztea da.


BANAKETA bidez lortzen da produktua leku eta une egokian egotea kontsumitzaileak erosi ahal izateko.Banaketa kanala: Ekoizlearengandik kontsumitzaileraino produktua garraiatzen duen banaketa kateari deritzo. Hauek bereiz daitezke:Zuzeneko kanala: Ekoizlea bezerora iristen bada bitartekorik gabe. Aholkuak ematea gomendagarria denean erabiltzen da.Kanpo kanala: Produktua banatzen duena ekoizlea ez den kasuan. Banaketa kanal alternatiboak: Badira beste banaketa-kanal batzuk ere:Frankizia: Salmenta espezializatua egiten da. Frankiziatuak lokala eskaintzen du, eskatutako ezaugarriekin eta tokiko publizitatea egiteaz arduratzen da. Produktua, marka eta publizitate orokorra eskaintzen du.Teledenda: Telebista bidezko salmenta da. Eskaera normalean telefonoz egiten da, kobrantza berriz, kreditu txartelaren edo jasotzean ordaintzeko sistemaren bidez./Ordenagailu bidezko salmenta: Produktua, sarera konektatutako ordenagailu pertsonal baten bidez egiten da eta kobrantza kreditu txartelaren edo jasotzean ordaintzeko sistemaren bidez./Makina automatikoen bidezko salmenta edo vendinga. Produktua saltzeko makinak erabiltzen direnean. Adibidez, tabakoa, freskagarriak, etab.

Entradas relacionadas: