Merkataritza triangelua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,49 KB

Euskal lurraldeetako ekonomia

ARO MODERNOKO MERKATARITZA→ ESPLORAZIOEN ONDORIOAK

XVI. Mendetik aurrera, Europako herrialdeek gustuko zituzten elikagai tropikalak (azukrea, besteak beste) landatu zituzten Amerikan, hango klima oso aproposa zelako. Gero, Amerikako hainbat produktu Europako goi-mailakoen gogoko bihurtu ziren (kakaoa, kafea...) eta horiek ere gero eta gehiago landatu ziren. Gai horien eremu handiak esklaboen bidez lantzen hasi ziren, eta produktuen eskaera handitu zenez, esklaboen beharra ere handitu egin zen.

ESKLABOAK: beste pertsona baten menpe zeuden pertsonak ziren, askatasunik gabe.

XVII. Mendearen ezaugarriak


  • Gerrek eragin nabarmena izan zuten Europako biztanleriarengan; Hogeita    Hamar Urteetako gerraren ondorioz, adibidez, % 30 jaitsi zen, toki batzuetan, biztanle kopurua

  • Europar askok Amerikara emigratu zuen, gerratik, izurriteetatik eta gosetik ihesi.

  • Gerren eta demografi a-beherakadaren ondorioz, merkataritza geldirik zegoen.

  • XVII. Mendean klima hoztean, uzta txar ugari izan zen, eta asko igo zen zerealen prezioa.

  • Gutxiengoak kanporatzearen ondorioz (Espainian moriskoak, adibidez), hainbat gune jenderik gabe geratu zen

  • Monarkien gastu handiei aurre egiteko, behin eta berriz igo zituzten zergak.

  • EGIN ESKEMA KONTZEPTUAK ERLAZIONATUZ


    Azpisektoreak:


    Merkataritza, Burdinolak, Arrantza, Nekazaritza, Ontziolak.

    Ezaugarriak:


    Armak, Ternua, Bakailaoa eta balea, Lanabesak, Ozeanoan zeharreko merkataritza, Urrutiko arrantza, Gerra, Bilbotik Europa iparraldera, Burdina, Artilea, Amerikara arma oihal eta esklaboak eraman, Ameriketatik lehengaiak ekarri (tabakoa, azukrea…)

Entradas relacionadas: