Merkataritza blokeak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,81 KB

MERKATARITZA ETA GARRAIOA

1.MERKATARITZA-JARDUERA. BARNE-MERKATARITZA

Merkataritza jarduera zabala eta konplexua da. Jardueraren arabera bi mota daude:

  • Barne merkataritza


    estatu baten barruan egindako salerosketa.
  • Kanpo merkataritza: Inportazio eta esportazioen bidez estatuen arteko salerosketak.

  1. BARNE MERKATARITZA

Bi arlotan nabaritzen da garrantzia:
gizartean
eguneroko bizitzarako produktuak eros ditzakegulako eta ekonomian aberastasuna eta lanpostuak sortzen dituelako (munduko %10).

  • Handizkako merkataritza


    : salgai kopuru oso handiak erosten dituzte merkatariei saltzeko, artekari jokatzen dute. Hainbat artekari ekoizle eta txikizkako merkatarien artean, produktuaren salneurria garestitzen da.
  • Txikizkako merkataritza: txikizkariek kopuru txikian saltzen diete kontsumitzaileei eta hainbat handizkariri erosita. Saltokiak mota askotakoak dira: espezializatuak, janari-merkatuak eta hipermerkatuak.

  1. GAUR EGUNGO JOERAK

Merkataritza-jarduera etengabe aldatzen da, egokitu egin behar da kontsumo-ohituretara, publizitatearen eraginez. Joera nagusiak:

  • Produktuak aurkezteko era berriak: produktu paketatuak eta etiketatuak alekako produktuak ordezkatu dituzte. Zuzenean har ditzakete salgaiak autozerbitzuaren bidez.

  • Aurrerapen teknikoak: aurrerapen ugari erabiltzen dira: izoztea, barra-kodeak, teleerosketa, internet edo telefono bidez…

  • Saltzeko estrategiak: denda askok merkealdiak eta sustapen-kanpainak egiten dituzte, gasolina edo oparietan beherapenak, ordaintzeko erraztasun handiagoak eskaini: epeka, kreditu txartelak…

  • Enpresa mota berriak: Frankiziak: enpresa sendoen lizentziarekin azpiegitura eta markak baliatzen dituzte. Kooperatibak, outletak…

  • Saltokien dibertsifikazioa: ohiko saltokiak murriztu dira baina saltoki mota berriak agertu dira merkatuan: hipermerkatuak eta saltoki-guneak.

OUTLETAK: produktu mota hauekin aurreko denboraldiko jantzia, ekoizleen soberakinak edo estatuko zein nazioarteko enpresen prototipoak jarduten dute.  Fabrikako denda txikiak ziren, baina gaur egun merkataritza-gune handietan daude gehienak. Moda dendak dira ugarienak baina etxerako tresnen, kiroleko gaiena… ere badaude.


Entradas relacionadas: