Mendizabalen Desamortizazioa: Testuingurua eta Ondorioak
Mendizabalen Desamortizazio Dekretuaren Sarrera
Testu hau Mendizabalek idatzitako lege baten sarrera da. Maria Kristinaren erreginordetzaldiaren garaian eta Mendizabal gobernu-buru zenean argitaratu zen dekretu hau. Izaera juridikoa eta eduki ekonomiko-sozialeko dokumentua da. Dokumentu publikoa dugu, Madrileko Gazetan argitaratu zelako. Iturri zuzena eta lehen mailakoa da, espainiar iraultza burgesa ezagutzeko: eliza-jabegoaren eskualdatzea edo pribatizatzea. Legea gerra zibilean edo karlistadaren erdian argitaratu zen. Salmentan jarriko zituen klero erregeladunaren ondasun guztiak; Estatuaren eskuetan geratu ziren eta enkantean saldu zituzten.
Helburu Ekonomikoak eta Sozialak
Ekonomiari dagokionez, estatua indartu nahi dute, herri-zorra murriztuz eta merkataritza bultzatuz. Herri-zorraren arloan zenbait arazo zeuden: karlistadaren barruan kreditua lortzea ezinbestekoa zen gerra irabazteko eta horretarako bermeak behar ziren; desamortizazioarekin lortutako diru likidoa zen, hain zuzen, epe laburreko helburua. Merkataritzan epe ertaineko kontua dugu: garapen ekonomikoa eta esku hileko ondasunak askatzea lur-sailen merkatua eraikitzeko. Gizarte berri bat ere egin nahi dute; horren oinarria lurjabeen erdiko klasea litzateke. Erdiko eta goi-burgesiak eta aurreko nobleek ondasunak erosi zituzten.
Politika eta Ideologia Liberalaren Garapena
Politikan, estatu liberala garapenarekin identifikatuko lukete salmentetan erosle izango zirenek. Erosle hauen artean egoera berezia ere sortuko litzateke, patriotak izango baitziren aurrerantzean. Printzipio burgesak ere aipatzen dira monarkia horiekin identifikatzea proposatzen denean: ordena eta askatasuna (politikan eta ekonomian).
Desamortizazio Prozesua eta Bere Ondorioak
Desamortizazioa prozesu luzea izan zen eta horren bidez Estatuak esku pribatura pasatu zituen eliza eta udalerrien lur-sailak eta hirietako eraikinak. Helburua jabetza pribatua burutzea zen, errendimenduak hobetzeko eta kapitalismoa erabat sartzeko landa-munduan. Bi pausotan egin zuten:
- 1) Estatuak ondasunak konfiskatzea.
- 2) Ondasunak saltzea jendaurreko enkantean.
Horren bidez, Estatuak sinesgarritasuna lortu zuen jaulkipen gehiago egin ahal izateko; burgesia diruduna izan zen onuradun nagusia; jabego-egitura aldatu zen; eta Estatuak apaizak eta elizkizunak mantentzeko dirulaguntza emateko konpromisoa hartu zuen. Desamortizazio-prozesu osoan laborantza-lur guztien %50 saldu zen. Kultiboen errendimenduak oso baxuak izan ziren XX. mendera arte. Nekazari proletarioak agertu ziren: jornalariak. Hauek, lurrik gabeko laborariak, miseria gorrian bizi ziren eta eskulan merkea izan ziren latifundioetan eta hirietan.
vasco con un tamaño de 2,86 KB