Mendizabalen desamortizazioa testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,25 KB

Testu hau izaera politiko, ekonomiko eta juridikoa duen dokumentu historiko bat da, aztertzen ari garen gaian agertzen delako. Isabel II.A adinez gutxikoa zenez, bere ama jarri zen erreginordea bezala. Garai horretan, Mendizabal gobernu buru bezala jarri zen altxamendu militar baten ondorioz. Hasiera batean, dekretu hau pribatua izango zen, Mendizabal, liberal progresista, Maria Kristinari bidali ziolako. Baina Maria Kristina Desamortizazioa dekretua ezartzean publikoa egin zen. Beraz, nazionala dela esan dezakegu, Espainia osoan ezartzen delako eta herriari zuzenduta dagoelako. Dekretu hau 1836ko otsailaren 21an argitaratu egin zen, Maria Kristinaren erreginaordearen garaian. Desamortizazioaren helburua elizak zituen jabetza guztiak kendu eta azkar saltzea zen. Bertatik ateratako diruarekin, gobernuak zituen zor publikoak ordaintzeko eta etekinak ateratzeko erabiltzea zuten helburu  moduan. Testu honen bidez, Medizabalek Maria Kristinari desamortizazioaren zergaitiak azaltzen dizkio.

TESTU INGURUAMaria Kristinaren erregeordetzaren erreforma liberalaren garaian gertatzen da, Isabel II.Aren garaian_ LA PRIMERA PAGINA_Gerra hau Karlistek galdu egin zuten. Hoene ondorioz, Espartero jeneral progresista jarri zuten erregeorde.- XIX. Mendean, nekazaritza, ekonomia-jarduera nagusia zen. Nekazaritza atzeratuta zegoen eta kalitate gutxikoa zen eta beraz, produktibitate txikikoa. Nekazaritza-errendimenduak oso baxuak ziren, gendeak lurrak asko landu egiten zituztelako baina ahala ere etekin gutxi ateratzen zituztelako. Egoera hori baliabide teknikoen (akinak, objetuak,..) ezen ondorioa zen. Autokontsumorako nekazaritza zen, zereala zen nagusi eta lurrak amortizatuta zeuden (elizarenak ziren), hau da, ezin zituzten ez saldu ez alokatu. Lur jabetza nagusia latifundioak ziren (azalera handiko lurrak eta jabe bakarrekoak). Espainiako latifundioak nobleziaren eta kleroaren esku zeuden. Egoera honi aurre egiteko eta nekazaritza jarduerak ekonomia kapitalista bihurtzeko erreforma batzuk egin ziren. Sistema liberalak erreforma horiel bultzatu egin zituen, jaunen jabetza deuuzestatzeko, merkataritza-harreman berriak sortzeko eta jabetza pribatuaren eta lurraren erabilgarritasun askearen printzipioak ezartzeko.-Jauntasunak abolitu egin ziren eta orduan, lurrak antzinako jaunen eskuetan jarri ziren jabetza pribatu bezala. Horrela, lehenengo jaunak lur-
Jabe berri bihurtu ziren, nekazari asko, berriz, errentari edo jornalari egin ziren. Mestaren pribilegioak eta eliza-hamarrenak abolitu egin ziren industria askatasuna indartzeko. Barne-aduanak kendu ziren barne merkataritza aurrera eramateko.-
Ahala ere neurri erreformatzailerik garrantzitsuenetarikoak desamortizazioa izan zen. Lur bat desamortizatzea merkatura bidaltzea da, hau da, salgadu edo alokatu ahal izatea. Garai horretan klero eta elizaren urrak) desamortizatu ziren. Armada liberala hornitzeko baliabideak lortzeko, Ogasunaren egoera hobetzeko, karlistaldia finantzatzeko, erregimen liberala hobetzeko eta lur-jabeen klase bat osatzeko. Estatuak lurrak hartzen zituen indemnizazio baten truke eta gero subasta publikoan saltzen zituen.




Entradas relacionadas: