Mendizabalen Desamortizazioa eta Burdinbideen Lege Orokorra: XIX. mendeko Espainia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,18 KB

Mendizabalen Desamortizazio Dekretua (1836-02-21)

1. Dokumentuaren identifikazioa

Testu juridiko publikoa da, Mendizabalek idatzia, beraz, historikoa da. Fernando VII.a 1833an hil zenean, Maria Kristina izan zen erreginaordea, bere alaba Isabelek ez zuelako gobernatzeko adinik. Liberal moderatuekin elkartu zen, haien laguntza behar zuelako absolutisten aurka egiteko. Absolutistak altxatu egin ziren, eta Lehen Karlistaldia hasi zen. Espainiako gizartean ezinegon handia zegoen, eta aurrerakoiek neurri erradikalagoak eskatzeko altxamenduak bultzatu zituzten. Liberalismoa gero eta erradikalagoa ageri zen eta erreginak Mendizabal izendatu behar izan zuen gobernuburu. Honek desamortizazio prozesua hasi zuen.

2. Ideiak

2.1. Ideia nagusiak

Nire ustez, hauek dira ideia nagusiak:

Dekretua: nazioaren jabe bihurtu diren ondasunak saltzea.

Arrazoiak:

  1. Ekonomikoak:
    • Zor publiko handiaren kopurua murrizteko onura.
    • Industriako eta zirkulazio-kanaletako oztopoak kentzea.
    • Hildako abertzaletasuna berpiztea.
  2. Sozialak:
    • Zorion publikoaren iturri oparoa.
    • Aberria zabaltzea eta lotura berri eta sendoak sortzea.
    • Jabe-familia oparoa sortzea.

2.2. Ideien azalpena

  • Estatua zorretan dago eta gerra baten aurrean dago; dirua behar du.
  • Merkatutik kanpo dauden lurrak elizarenak dira, ezin dira saldu, hildako aberastasuna da. Hori galera publiko bat da.
  • Hasierako liberalen helburua zoriona zabaltzea zen.
  • Pentsatzen zen lurrak saltzean nekazariek parte bat erosiko zutela, eta esker onekoak izango zirela, eta emandako erregimen politikoari lagunduko ziotela.

Burdinbideen Lege Orokorra (1855-06-06)

1. Testuaren identifikazioa

Testu hau juridikoa da. Publikoa, espainiar guztiei bideratua dago. Biurteko Progresistako gobernuak idatzitako artikuluak dira, beraz, historikoa da.

1854-1856 bitartean gobernu progresista bat izan zen indarrean Espainian. Gobernu honek era askotako neurri ekonomikoak aplikatu zituen, eta hau izan zen horietako bat. Penintsulako orografia oztopo handi bat zen, eta trenbiderik gabe ezingo zen industriarik garatu. Progresistek trenbideen eraikuntza azkartuko zuen arau batzuk egin zituzten.

2. Ideiak

2.1. Ideia nagusiak

  1. Gobernuak eraikuntza egiaztatuko die emakida lortu duten konpainiei (4. eta 6. art.).
  2. Funts publikoen laguntza jaso daiteke obra jakin batzuetarako, eta kapitalaren zati bat eta interesak bermatuz (8. art.).
  3. Atzerriko kapitalak edo maileguak estatuaren babespean geratuko dira (19. art.).
  4. Enpresei ondorengo eskubideak onartuko zaizkie: lan publikoak, baliabideak, ordainketak zerbitzuengatik (20. art.).
  5. Trenbideen zabalera 1,80 metrokoa izango da (30. art.).

2.2. Ideien azalpena

  • Lehen eta bigarren ideietan estatuaren bermea ikusten da. Garantia bat da.
  • Estatua benetan konprometitzen da.
  • Enpresei erraztasunak ematen zaizkie eraikuntzan sartzeko.
  • Trenbideek eduki behar zituzten neurriak. Defentsa kontuengatik.

Entradas relacionadas: