Mendizabalen Desamortizazioa: Analisia eta Testuingurua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,39 KB
1. Mendizabalen desamortizazioaren kokapena eta sailkapena
Aztertuko dugun testua Mendizabalek, Ogasun ministro progresistak, Maria Cristinaren erreginaordetzan Madrilgo Gazetan (garai hartako erresumako aldizkari ofizialean) 1836ko otsailaren 21ean prestatutako desamortizazio legearen sarrerako pasarte batzuk dira. Beraz, egilea indibiduala da.
Lehen mailako testu politiko honek edukiera juridiko-ekonomikoa du eta Maria Kristina erreginaordeari eta Espainiako nazioari zuzenduta dago, desamortizatutako ondasunen salmenta gauzatzeko eta honen berri emateko modu subjektibo batean.
2. Analisia: Arrazoiak eta helburuak
Mendizabalen arrazoiak elizaren ondasunen desamortizazioa gauzatzeko argiak dira. Ondasun hauek 1835etik aurrera Elizari kendu zitzaizkion (Jesuitei, Inkisizioari, monastegi txikiei...) eta Estatuarenak izatera pasatu ziren. Mendizabalen asmoa ondasun horiek enkante publikoan saltzea zen.
Salmenta horrekin lortu nahi ziren ondorio nagusiak:
- Zor nazionalari berme positiboa ematea.
- Gerra karlistarekin lotutako gastuak murriztea.
- Ekonomia modernizatzea (industria eta merkataritza).
- Isabel II.aren tronua sendotzea, erregimena babestuko zuen jabe-familia berri bat sortuz.
3. Testuinguru historikoa
Maria Cristina Borboikoa erreginaordeak Isabel alaba adin nagusikoa izan arte gobernatu zuen, Fernando VII.ak Lege Salikoa deuseztatu ondoren. Erabaki horrek gerra zibila ekarri zuen isabelinoen eta karlisten artean. Mendizabalek, ministro liberal progresista gisa, Martinez de la Rosa ordezkatu zuen.
4. Desamortizazioaren bilakaera eta ondorioak
Desamortizazioaren prozesua hainbat fasetan eman zen:
- Aurrekarriak: Godoy (1798) eta Hirurteko Liberala.
- Mendizabalen desamortizazioa (1836-1851): Kleroaren ondasunak saldu ziren.
- Madozen desamortizazioa (1855): Udaletxeen ondasunak (propioak eta komunalak) saldu ziren, trenbidegintzan inbertitzeko.
Ondorioak: Desamortizazioak ez zuen nekazari txikien egoera hobetu; aitzitik, burgesia eta noblezia indartu ziren, latifundioak sortuz. Gainera, galera kultural handiak eragin zituen eta Elizaren oposizioa piztu zuen. Azkenik, nekazal erreforma baten beharra XX. mendera arte luzatu zen, Gerra Zibilaren aurrekarietako bat bilakatuz.