Mendizabalen desamortizazio dekretua testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,48 KB

PERTSIARREN MANIFESTUA(1814-04-12):


Aztergai Dugun testu hau, testu publikoa da, manifestu baten inguruan, Pertsiarren manifestua hain zuzen. Iturria historikoa da, informazio Zuzena eskaintzen baitigu, hau da, testua eta gertaera historikoa Garai berekoak dira.

//

Egileari Dagokionez, Gorteko diputatu absolutistek sinatutako testu da honako Hau. Espainian Fernando VII.A tronura itzultzean Cadizen izandako Hainbat absolutistak idatzitako testua hain zuzen ere. Beraie Eginkizuna erregearengana Joan eta konstituzioa gogoz kontra onartu Beharrean izan zirela eta, berriz ere absolutismoa ezartzeko eskatuz.

//

Honako Testu hau, 1814ko apirilaren 12an dago idatzita Madrilen, diputatuek Beraien gutuna erregeari, (beraz testu pribatua da) bidali zioten Egunean.

//

Aztertzen Ai garen testu honetan hiru ideia nagusi agertzen dira batetik, Idazleak, hau da, Cadizen izandako hainbat absolutista, pozik zeuden Fernando VII.Aren itzulerarekin. Bestetik, monarkia absolutoaren Defensa egiten dute, herritar guztientzat dituen abantailak Azpimarratuz. Monarkia absolutua arrazoiaren eta adimenaren lana dela Diote, jainkoaren legearen, justiziaren eta estatuko legeen menpe Dagoela esanez. Horregatik, subirano absolutuak ez luke arrazoirik Gabe aginduko eta horregatik zen beharrezkoa botere subiranoa Absolutua izatea. Azkenik antzinako legeen eta Monarkiaren araberako Gobernua eskatzen dute, Cadizeko konstituzioari uko eginez.

//

Independentzia Gerraren ondorioz konstituzioa idatze zen, Erregimen zaharra Deuseztatu ahal izateko. Frantziaren kontrako gerra bete vetean, 1810.

Urtean

Batzorde Zentral Gorenak Gorteak biltzeko deia egin zuen Eta Cadizen bildu zituzten gorteak.

//

1812.Urtean Beraz, Cadizko konstituzioa idatzi zen, nagusitu ziren oinarrietako Batzuk hauek izan zirelarik: nazioaren burujabetasuna, aginte Betearazlea, legegilea eta judiziala, izaera konfesionala, batasun Administrativo zentralizatua, etab. Momentu horretan Cadizeko Gorteetan liberalismoa zen nagusi. Dena den, gerran ari ziren Herritar gehienek monarkiko jarraitzen zuten (batzuk absolutistak, Erreformistak besteak) eta guztiek babesten zuten, sutsuki gainera, Katolikotasuna, antikleralismoa eta laikotasun kontrairaultzailea Baztertuta. Herritar gutxi zeuden printzipio liberal iraultzaileen Alde, eta barne kontraesan hori nabarmen ikusi zen XIX.Mendearen zati Handi batean zehar. Aztertzen ari garen testua horren eredu da Adibidez.

//

Valencaiko Itunaren ondoren , 1813an, Napoleonek Espainiako erregetza aitortu Zion Fernando VII.Ari, bere anaiak zeukan erregetza. Berarekin Espainiak hainbat fase igaro zituen 1814 eta 1820 bitartean Esaterako, absolutismoa berriro indarrean jarri zen eta Europako Gainerako herrialdeetan Errestaurazioa absolutista nagusitu zen.

//

Etapa Honen hasieran, 1814ean, Gorteetako diputatuen herenek, joera Absolutistakoek, Pertsiarren manifestua deritzona sinatu zuten , Bertan gobernu absolutua aldarrikatzen zuten.

//

Azkenik , Napoleonek abdikatu Egin zuela jakitean, Fernando VIIak estatu kolpea eman zuen, Konstituzioa eta Cadizko Gorteak prestatutako lege liberal guztiak Indargabetuz eta erregimen absolutista ezarriz.

//

Benetan garrantzitsua izan zen Garai hartan testu hau, beste hainbat arrazoiren artean , Fernando VIIa absolutismoa ezartzera bultzatzen baitzuen . Honetan datza bere garrantzia, ordura Arteko konstituzio liberal bakarra alde batera utzi zuen agiria izan Baitzen.

MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIOA:


Aztergai Daukagun testua mendizabalen desamortizazio dekretua da, juan de Alvarez de Mendizabalek M kristina erreginaordeari bidalitako Dekretua hain zuzen ere. Forma aldetik, testu juridikoa dela esan Dezakegu, dekretu bat baita agerian duguna. Eduki aldetik, Ekonomiko-politikoa dela esan dezakegu batetik diru zorra kitatzeko Eta bestetik politika pizkunderako osagarria da eta. Idazleari Dagokionez,Juan Alvarez de Mendizabal liberal progresista izan zen, Ondoren 1836ko otsailak 21an gaceta de madrilen argitaratutako Dekretua, isabel II.Aren erregealdian hain zuzen ere, bere ama M Cristinaren erregeordetzan. Honako dekretu hau 1836an idatzi zuen Lehen esan bezalaxe eta gertaera historikoa eta testua garai berekoak Direnez, testu historikoa litzateke.Azkenik autorearen helburuari Dagokionez, desamortizazioak ekarriko dituen onurak azaltzea eta Erreginaordearen zalantzak gainditzea zen.

//

Aztertzen Ari garen testuan mendizabalek desamortizazioaren helburu nagusiak Azaltzen dira ; hasiera batean, nazionalizatutako lurrak saltzea Proposatzen da beraz, desamortizazioaren bigarren Fasean gaude. Dagoegenko Estatuak bereganatu ditu Elizaren lurrak eta Lurren deslotzea (desbinkulazioa) ere eman da. Lur hauek saltzea Besterik ez da falta.

//

Helburu Ekonomikoari erreparatuz, Nazioarenzorra Ordaintzea izango litzateke. Hau zen helburu nagusia. Estatuaren Zorra oso handia zen, eta dirua behar zuen lehen karlistadak Sortutako gastuei aurre egiteko. Baina zorrak ez bazituzten Ordaintzen ezingo zuten mailegurik lortu eta hauek funtsezkoak ziren Ejertzito liberala ondo hornitzeko.

//

Bigarren Helburua elizaren boterea murriztea: Elizaren lurrak (“hildako Aberastasunak”) saltzeak lur horien errendimenduak handituko zituen Eta, beraz, nazioaren aberastasuna handituko zen.

//

Helburu Politikoa: Liberalismoa Sendotu. Nekazari jabeen kopurua handituko zen, eta erregimen Liberalaren eta Isabel II.Aren tronuaren euskarria izango ziren, Haiei esker lortuko baitzituzten lurrak.

//

Azkenik; Helburu ekonomiko-soziala: Lurjabe Ertainen klase bat sortzea. Horrekin batera, Lur jabegoaren egitura aldatuko zen eta lurraren errendimendua Handitu.

//

1833. Urtean Fernando VII hil egin zen, hori dela eta arazo larria sortu Zen koroaren ondorengotzan zere, felipe V ak emandako lege salikoaren Arabera emakumeak ezin zuten erregearen ondorengo izan. Fernando VII.Ak zuzeneko ondorengorik ez zuenez, karlos maria isidro infantea Zen erregetzaren legezko ondorengoa. Baina egoera guztiz aldatu zen Fernando VII.A maria kristinarekin ezkondu eta alaba bat izan zuen. Ondorioz, erregeak lege salikoa eman zuen eta emakumeei erregina Izateko eskubidea aitortu zitzaien.

//

Honek Elkarren aurrez aurreko bi talde sorrarazi zituen: karlistak, Absotutismo monarkikoaren aldekoak eta liberalak Isabelen alde jarri Zirenak, adin nagusi ez zenez eukera ematen zielako bere ama maria Kristinarerreginaordearen agintaldian esku hartzeko. Azkenenean fernando
VII hil zenean karlistak 5matxinatu egin ziren, lehen Karlistaldia deritzona. Gerra honek 1840. Urtera arte iraun zuen eta Hego euskal herrian izan zen gordinen.

//

Gerra Zibil hartan karlos maria infantearen jarraitzaileak eta isaber II, Aren jarraitzaileak aritu ziren aurrez aurre lehen esan bezala. Karlistak absolutismo monarkikoa eta foru tradizionalak aldezten Zituzten. Isabeldar edo kristianoak bestalde, liberalismoa Ezartzearen, legeak bateratzearen eta zentralizazioaren alde zeuden. Ondorioz, ohiko bizimodu tradizionalen arteko oreka desegin egin zen. Elizaren desamortizazioak ere izan zuen zerikusirik gatazkan.

//

Garai Honetan neurri garrantzitsuenak honako hauen izan ziren; 1837ko Konstituzioa eta Mendizabalen desamortizazioa izan ziren. Zor Publikoa ezabatu beharrak eta gerra karlista irabazteko beharrak Eraman zuen Mendizabal Elizaren ondasunak nazionalizatzera eta Saltzera.
Desamortizazioa hau 1836-37 bitartean egin zen eta egin Ziren guztietatik garrantzitsuena izan zen.

//

Orden Erlijioso gehienak ezabatu ondoren, klero erregularraren ondasun Guztiak estatuak konfiskatu eta saldu zituen 1836. Urtean. Hurrengo Urtean, klero sekularraren ondasunen nazionalizazioa agindu zen, Nahiz eta hauen Esparteroren erregeordetza arte ez saldu.

//

Desamortizazio Honetan hiru pauso eman ziren; lehenengo elizaren lurren merkatuaren Libreralizazioa, ondoren, elizaren lurrak ondasun nazional bihurtzea Eta azkenik enkantean saldu.

//

Fase Hauek gorabehera eta testuan azaltzen zaizkigun helburuak guztiz Beteko ez diren arren, gerra amaitu zen, maroto jeneral karlistak eta Espartero jeneral liberalak bergarako ituna sinatu zuten non IsabelII. Ari erregina izateko eskubidea aitortu zitzaion eta Esparterok foruak babesteko hitza eman zuen


Entradas relacionadas: