Mendizabalen desamortizazio dekretua testu iruzkina
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 15,89 KB
MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIO PROZESUA
SARRERA
Aurrean dugun testua Mendizabal ministroak, 1836ko otsailaren 21ean Gaceta de Madrid-en argitaratutako legea da, desamortizazioak egiteko bultzatutakoa. Garai hartakoa denez, 1. Mailako dokumentua da; egitura aldetik da juridikoa, lege bat den ondorioz; eta hartzaile aldetik publikoa, Parlamentuan onartu eta gero gizarte osoari zuzenduta joatearen ondorioz; eta . Sinatzailea MªCristina erregeordea da baina egilea Ministro-kontseilua da.
Lege honen helburua “animazio, bizi eta zorioneko elementua da Espainiarako” da
EDUKIAREN LABURPENA
Hainbat kontzeptu aipatzen dira:
Desamortizazioaren bitartez lehen Gobernuak eskuratutako lurrak nazioaren jabego bihurtuta salmentan ala enkantean jartzea, zor publiko handia murrizteko.
Kapitalismoa bultzatzea eta honek eskatzen zuen “hildako aberastasuna” (esplotatzen ez den lurra) “berpiztea”, lurrak salduz.
Merkatu nazionalaren proiektua bultzatzea. “industriako...Kentzea”, “aberria...Lortzea”
IRUZKINA
Inguru historikoa
Desamortizazioak XIX. Mendearen hasieran ematen dira, Monarkia absolutismoaren aurka sortutako sistema liberalarek, gizartea antolatzeko erabateko sistema berria zekarren momentuan. Sistema hau hiru botereen banaketa, absolutismoaren bukaera eta kapitalismoaren zekarren (arlo ekonomikoan).
Doktrina liberalaren arabera, zoriontsu izateko bi elementu hauek jarri behar zituzten:
Giza banakoen eskubideen askatasuna: inprimatze eta adierazpen askatasuna, alderdi politikoa sortarazteko askatasuna.
Ondasunak edukitzeko askatasuna, jabetza pribatua; izan ere, jabetza edukitzeak bakoitzak lanagatik duen interesa arrazoitzen du.
Ikuspegi ekonomiko liberal eta kapitalista Cadizen egindako Gorteetan (1810-1812) azaldu zitzaigun, gizabanakoen aldarrikapenari esker, askatasun ekonomikoa bermatuz, gremioak eta Jaurerri eskumendunak ezabatuz, zergak kenduz…
Desamortizazio prozesua, lehenengo Elizaren ondasunenea eta gero udal eta herrien ondasunena, beste urrats bat izan zen XIX.-XX. Mendeetan.
Bi urrats egin ziren:
Estatuak ondasun horiek konfiskatzea
Ondasunak saltzea enkantean eta salduz lorturikoa, Estatuak bere eginbeharretarako erabili zuen
Desamortizazio prozesua:
Salmenta-prozesu luze hori ez zen jarraia izan eta desamortizazioetako bat Mendizabalena izan zen (1836-1851)
Harek dekretua gauzatu eta Vatikanoarekiko harreman diplomatikoak apurtu eta iritzi publikoa nahasi egin zen, horregatik hartzen da lehenengo desamortizaziotzat. 1835ean Gobernua burutu zuen Isabel II.Aren tronuaren eta Estatu liberalaren jarraipena bermatzeko. Mendizabalek finantzabide berriak erabili behar zirela erabaki zuen gerra karlista irabazteko.
Zenbait helburu lortu nahi ziren:
I. Gerra karlista (1833-1839) irabaztea, herri-zorra ezabatuz eta ogasun egoera txarrari irteera emanez
Desamortizazioaren onuradun nagusia, burgesia diruduna (nobleak eta absolutistak) , liberalen ideietara erakartzea
Eliz ondasunen egitura aldatzea, amortizatua izatetik askea izatera
Estatuaren sinesgarritasuna irabazi, zor publikoa murriztu
Mendizabalen legearen onuradunak, zor tituluak kapitalistak edo titulu horiek merkatuan eros zitzaketenak izan ziren: goi mailako burgesia eta antzinako noblezia. Burgesek lurrean inbertitu zuten dirua eta irabazi handiak lortu.
Testuaren edukia
Espainiako ekonomiaren modernizazioa bultzatzeko politiko liberalen lege hau jarri zuten martxan, helburu hauekin:
Gerra karlista irabaztea. Horretarako, zor publikoa kaleratu eta handitu zuen, gastuei aurre egiteko. Baina hauek hain handiak ziren non desamortizazioak aprobetxatu zituzten zorrak murriztu ahal izateko. Bi parrafoetan “zor publikoaren murrizketa aipatzen da”.
Kapitalismoaren ikuspegia ala jabetza pribatuan oinarritutako pentsaera zabaltzea. “hildako aberastasuna” (esplotatzen ez zuten lurra) “berpiztea”.
Merkatu nazionala eraikitzea. “industriako eta zirkulazioko kanaletako oztopoak kenduz” eta “aberria zabalduz”
Mendizabalen ardura nagusia Isabel II.Aren eta Estatu Liberalaren jarraipena bermatzea zen, gerra karlista irabaziz. Horretarako dirua behar zen eta finantzabide berriak erabili behar zirela erabaki zuen.
BALORAZIOA
Legearen onuradunak, lur erosleak eta lur honen ordezko zor tituluak merkatuan eros zitzaketenak izan ziren; hau da, goi mailako burgesia eta antzinako noblezia.
Desamortizazio-prozesuaren helburua ez zen lurrak herri xehearen artean banatzea, Estatuaren ogasun sistemarako dirua lortzea baino.
Prozesu horrek nekazaritza-produkzioaren bolumena handitzen lagundu zuen eta Espainiako ekonomiaren modernizazioari bultzada handia eman zion. Madozek 1854.Urtean 2. Desamortizazioa egin zuen. Hau, udal lurretan aplikatu zen gehienbat eta lortutako diruaz tren bidearen eraikuntzari ekin zion gobernuak.
Espainiako XIX. Mendeko aldaketa ekonomiko eta politikoak ulertu ahal izateko ezinbestekoa da testu hau, horrela desamortizazio fenomenoa aztertuz. Karlismoa gailendurik sistema liberalek Espainiako modernizazioari ekin zion.
BURDUNBIDEEN LEGE OROKORRA
SARRERA
Aurrean daukagun testu hau Francisco de Luchana sustapen ministroak idatzitako, eta Isabel II.A erreginak onetsitako legea da, Madrilgo Gazetan 1855eko ekainaren 3an kaleratutakoa. Testua 1. Mailakoa da garai hartakoa delako; egitura aldetik politikotzat hartzen dugu, legea delako; eta hartzailearen aldetik publikoa, espainiol guztiei dagoelako zuzenduta. Ministroak Parlamentuan aurkeztu zuen legea, tren bidearen eraikuntza bultzatzeko asmoarekin.
EDUKIAREN LABURPENA
Legeak trenaren eraikuntza nola bultzatu nahi zen adierazten du:
Trenbideen eraikitzaileak Gobernua edo partikularrak izango dira. (4.Art.)
Partikularrek gobernuaren baimena beharko dutela trenbidea eraikitzeko. (6. Art.)
Eraikitzerako orduan funts publikoaren laguntza izango zutela; hala nola, beraiekin obra batzuk eginez, enpresei kapitalaren zati bat emanez eta kapital horien truke interes finkoa bermatuz. (8.Art.)
Atzerriko kapitalei segurtasuna ematen zaie “konfiskazio edo bahimenduetatik libre” geratuz adib. (19.Art.)
Trenbide enpresei eskainiko zaizkien abantailak azaltzen dira (20.Art.):
Janari publikoko lursaiak
Langileentzako “egur, larre eta gainerakoak”
Harrobiak
Bidesariak
Xerga baxuak pagatu behar izatea material finko eta mugikorrengatik, eraikuntza bitartean eta hurrengo 10 urteetan: lehengaiak, makinak, egurrak… (20. Art.)
Trenbidearen neurriak azaltzen ditu. (30. Art.)
IRUZKINA
Inguru historikoa
Espainiako ekonomiaren modernizazioak bi oinarri izan zituen:
Desamortizazioa, non kapitalismoa eta jabetza pribatuaren aldeko pentalitatea zabaldu zen
Trenbidearen eraikuntza, produkzioak Espainia osoan saltzeko merkatu nazionala sor zitekeena
Aldaketa ekonomikoak liberal aurrerakoiei esker atera ziren
1833-1868 artean, bi unetan ibili ziren liberal aurrerakoiak agintean:
1836ean La Granjako Sargentuen matxinada gertatu zenean, non Mendizabal ministro bihurtu zen eta desamortizazioak aplikatu zituen.
1854ko uztailean, O’Donnel eta Serrano jeneral moderatuek 2 urteko gobernu aurrerakoia ekarri zutenean, Espartero lehen ministro izanik.
Zenbait gertakizun garrantzitsu eman ziren:
Ekonomia modernizatzeko…
Madoz ministroaren desamortizazioa (1855)
Atzerriko kapitalak erakartzeko, bankuen kreditu jarduera suspertzeko eta burdinbidea sustatzeko legeak:
Trenbidearen 1855eko legea
Bankuen 1856ko legea
Espainiako Bankuaren sorrera
Burdinbidearen hedapena, industrializazio mailaren eta herrien hazkunde ekonomikoaren adierazle
XX. Mendean merkantziak garraiatzeko ezinbestekoa izan zen baina Espainian mendearen bigarren erdira arte ez zen iritsi itxura orografiko ezegokiagatik, geldialdi ekonomikoagatik, atzerapen teknikoagatik, inbertitzeko prest zegoen kapital pribaturik ez egoteagatik, diru -
sarrera gutxiengatik, ezegonkortasun politikoagatik eta gerra zibilengatik.
Hala ere, trenbidea bultzarazteko kapitala lortu behar zen Europako beste nazioetatik; beraz, inbertitu behar zutenei zenbait abantaila eskaini zizkieten Burdinbideei buruzko 1855eko Lege Orokorraren bidez adibidez:
Materialen muga zergak ezabatu; hau da, politika ekonomiko librekanbista apkikatu. Aduanak desagertuz, materiala oso erraz sar zitekeen Espainiara.
Lurrak desjabetzeko pribilegioa eman zien tren-konpainia pribatuei
Testuaren edukia
Aztertzen ari garen testua Burdinbideei buruzko 1855eko Legea da, non trenbidearen eraikuntzan parte hartuko duten enpresen abantailak azaltzen diren. Enpresak Belgikatik, Britainia Handitik, Frantziatik etorriko dira euren inbertsioak egitera.
Gainera Gobernuak emandako pribilegio batzuei esker, trena eraikitzeko behar zituzten materialak Frantzia eta Britainia handitik ekarri zituzten.
20. Artikuluan agertzen dira emandako abantailak:
Janari publikoko lursaiak erabiltzeko askatasuna
Langileentzako “egur, larre eta gainerakoak” erabiltzeko askatasuna
Harrobiak ustiatzeko askatasuna
Bidesariak kobratzeko eskubidea
Xerga baxuak pagatu behar izatea material finko eta mugikorrengatik, eraikuntza bitartean eta hurrengo 10 urteetan: lehengaiak, makinak, egurrak…
BALORAZIOA
Trenbide-sarea azkar egin zen, XIX.Mendeko bigarren hamarkadan hasi zen eraikitzen Espainian, Frantziako eta Belgikako kapitalei esker batez ere. Horrek atzerapen nabarmana ekarri zuen Europarekin konparatuz: Espainiako merkatu nazionala eratzeko komunikabide onak behar ziren eta hauen atzerapena produktibitateak eta merkatu-ekonomiak jasan zituen. Garapena eman zen azkenean eta ondorioak izan zituen barne merkataritzaren hedapen eta integrazioan, lan banaketan, produktibitatean eta merkatuko ekonomiaren garapenean.
Lege hau oso garrantzitsua izan da Espainiako ekonomiaren historian. Baina, trenbidearen eraikuntza oso berandu hasi zen eta hedapena oso geldoa izan zen. Honek Espainiako ekonomiaren atzerapena ekarri zuen.