Mendizabalen desamortizazio dekretua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,59 KB

MENDIZABAL DESAMORTIZAZIOA

1. Testuaren sailkapena

Iturria

1. Mailakoa da Mendizabalen desamortizazio dekretua delako.

Gaia

Juridikoa da dekretu bat delako.

Egilea

Mendizabal merkataritzan aritzen zen familia bateko semea zen. Aurrekari hauek ondasunak eskuratzeko eta esperientzia politikoa lortzeko aukera eman zion. Seiurteko absolutistan zirkulu liberal klandestinoetan ibili zen eta geroago, Riegoren altxamenduan parte hartu zuen. Absolutismo berrezarri zenean 1823an, Ingalaterrara erbesteratu zen. Espainiara itzuli zenean, 1835an, Ogasun eta Lehen ministro karguak eskuratu zituen. Ogasuna sendozeko Desamortizazo legea aurrera eraman zuen.
Subjektibotasuna nabari daiteke hasierako azalpenean, gehienbat honako termino hauetan: Zorion nazionala bermatzea, industriarako oztopoak kentzea, aberria zabaltzea, Isabel II.Aren tronuarekin identifikatzea.

Jasotzailea

Hasieran erregina da, baina dekretu bat denez, beste jasotzaileak espainiarrak dira (desamortizatuak eta erosleak).

Testuaren helburua:

Desamortizazioen helburua adieraztea.

Jatorria

Publikoa lege bat delako.

Kokatze kronologikoa

1836an, I. Gerra Karlistaren garaian eta Kokatze espaziala (Madrid). Liberalismoa gobernuan egon zen hasierako momentuak.

2.Analisia: Desamortizazioa justifikatzeko azalpenak ematen dira, dekretuaren elementu positiboak. -Zor nazionala, gutxitzeko baliagarria da.-Hildako aberastasuna berpiztuko da. -Industria eta zirkulaziorako positiboa izango da. -Ondasunak esku pribatuetara pasatzean, estatu liberalarekiko lotura berri eta sendoak sortzeko baliagarria. -Isabel ll.Aren alde jarriko dira. -Positiboa izango da Espainiako ekonomiaren garapenerako. - Erosleak, lurrak erosiko dituztenak, liberalismoarekin identifikatuko dira.-Estatua indartzeko balioko du. Mendizabalen ustez, desamortizazioa beharrezkoa da ekonomia berpizteko, estatua modernizatzeko eta isabel
II.Aren tronua indartzeko.

3.Testuniguru: Estatua dirurik gabe zegoen. Karlos IVaren garaian gobernuak zor publikoak, diru hori erosleei bueltatzeko konpromisoarekin. Independentzia gerrarekin zorra areagotu. Fernando VII.A hil eta I gerra karlista piztu. Zor publikoaren arrazoari gerrarena gehitu. Egoera larria 1836an Mendizabalek egitasmo handi bat jarri martxan arazoa konpontzeko: desamortizazioa. Horrekin, elizaren ondasunak, eraikinak, lurrak eta ondare artistikoa estatuaren jabetzara pasatu eta estatuak salgai jarri. Liberalek, uste zuten elizak bere lurrak partikularren eskuetara pasatuz etekin handiagoa aterako. Aurretik ere egin desamortizazio batzuk, konbentzio gerraren gastuak ordaintzeko. Testua lege bat denez, biztanleriari zuzenduta (dirudunei). Burgesek lurren jabetza lortu nahi. Nobleek beren latifundioak handitu. Jabetza mota berria sortu: jabetza burgesa. Lur berriengatik zergak ordainduko ziren aurrerantzean. Erosleek ahal egin handiak lur etekin ekonomikoa ateratzeko. Jabe berriak isabel
II.Arekin identifikatu eta liberalismoaren defendatzaile bihurtu. Prozesuaren kontrako aldea nekazari xeheak. Horien egoera kaskartu ezin izan zuten lurrik erosi garestiegiak. Desamortizatutako lurren erosleek oligarkia bat osatu. Politikan eragin handia. Elizak protestatu baina lortu apaizen soldat
ak eta kultura finkatzeko. Erosle gehienen asmoa lurra lortzea.

Desamortizazioen bidez liberalek nahi zuten merkatutik kanpo zeuden ondasunak ateratzea. Hala ere, prozesu hau 1767an Karlos III.Arekin hasi zen Jesusen Lagundiko ondasunak saldu zituenean. Prozedura hau beste agintariekin errepikatu zen ere (Karlos IV, Godoy, Jose I, Cadizeko Gorteak, Hirurteko Liberala, Mendizábal, Madoz, e.A., honela Calvo Sotelorekin 1924arte. Mendizabalen dekretu hau praktikan jartzean, Erromako erlazio diplomatikoak apurtu ziren.
Desamortizazio honen helburua zen Isabel II.A tronuan mantentzea Espainian estatu liberala ezartzeko. Horretarako beharrezkoa zen Gerra karlista irabaztea. Elizaren ondasunen salmentekin Ogasun Publikoa sendatu nahi zuen kanpoko kredituak lortzeko. Proposatutako helburu batzuk lortu ziren: Gerra Karlista bukatzea, mailegu berriak lortzea, liberalismoaren aldeko jabeen klase berri bat sortzea.

4.Garrantzia: Desamortizazioek harremanak diplomatikoak Vatikanoarekin hautsi bazituzten ere, helburu nagusia lortu zen, hau da, I. Gerra karlista bukatzea. Bide batez, lurjabeen klase liberal bat sortarazi zuen. Lehenengoa lortu zen Bergarako Itunari esker, baina lurjabe berriei zegokionez, landa egitura ez zen aldatu, minifundioak eta latifundioak iraun zutelako. Honetaz gain, lurjabe hauek ez zuten ezarri erositako eremuetan garai hartan modan zegoen teoria fisiokratikoa, Espainiak ekonomia garatu zezakeenarekin. Hala ere, Isabel II.Ak ezin izan zion tronuari eutsi 1868ko iraultzaren ondorioz atzerriratu egin behar izan zuen eta.

Entradas relacionadas: