Mendikate zentrala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,28 KB

6.3. Iberiar goi lautadaren kanpoaldeko unitateak

Iberiar goi lautadaren kanpoaldeko sakonuneak Ebro eta Guadalquivir ibaienak dira. Biak ere forma triangularreko arro edo fosa prealpetarrak dira, eta Era Tertziarioan ertu ziren mendikate alpetarrekin batera. Gaur egun, ia horizontalak dira erliebe horiek.


*Ebroren sakonunea.
Pirinioekiko paralelo da, Iberiar sistemak eta Kataluniako kostaldeko mendikateak ixten dute. Hasieran sakonunea itsasoak hartu zuen, baina gero itxi egin zen, eta aintzira handi bat bihurtu zen Era Tertziarioaren amaierara arte. Ondorioz, itsasoko eta kontinenteko materialak ditu, gogortasun eta klimaren lehortasunaren arabera.

  • Pirinioen eta Iberiar sistemaren mendi magalak edo hegalak kanpoko mendilerroen eta sakonunearen eta erdigunearen artean dauden makurdura arineko lurrak dira.

*

Guadalquivirren sakonunea

Mendikate Betikoekiko paraleloa da, eta horien, Sierra Morenaren eta Ozeano Atlantikoaren artean dago. Kareharri mantuak sortzen direnean, mahaiak, muino lekukoak edo mendixkak eratzen dira.


6.3.2. Mendikateak

Iberiar goi lautadaren kanpoaldeko mendikateak Pirinioak, horien luzapena Euskal mendiak eta Kataluniako kostaldeko mendikatea eta mendikate betikoak dira.


*Pirinioak Egitura konplexua dute:

  • Ardatza edo eremu axiala: antzinako mendigune hertziniarra dan alpetar orogeniarekin gaztetuta

  • Pirinioaureak. Eremu axialaren hegoaldean daude. Era tertziarioko alpetar orogenian ertu ziren

  • Erdialdeko sakonunea. Luzea eta estua da, eta pirinioarurreko kanpoaldeko eta barnealdeko mendilerroak bereizten ditu.

*Euskal mendiak. Pirinioaurreak luzatzen dituzte gehienbat. Kareharrizko arrokak dira, eta forma leunak eta altitude moderatua dituzte.

*Kataluniako kostaldeko mendikatea. Pirinioetako ekialdeko eremuaren eraldaketa da. Mendikateak bi lerro ditu: bata kostarekiko paraleloa, garaiera txikikoa; bestea, barnealdean, garaiagoa.

*Mendikate betikoak. Sakonunez bereizitako bi mendi sistemak egituratzen dituzte.

  • Mendikate Penibetikoak: Kostarekiko paraleloak dira. Era tertziarioan eratu ziren, antzinako mendigune betiko-rifearra gaztetu zenean. Material paleozoikoak ditu, erliebe horretako Sierra Nevadan daude Iberiar penintsulako gailurrik garaienak.

  • Mendikate subbetikoak.  Barnaldean daude. Era tertziarioan eratu ziren, itsasoak Fosa betikoan jalkitako material sekundarioak tolestu zituenean, Afrikako plaka eta Iberiar plaka hurbiltzearen ondorioz.

  • Sakonune intrabetikoa


    Mendikate penibetikoen eta betikoen artean dago, zenbait sakonune txikitan zatitua. Material tertziarioarekin bete zen, eta klimaren lehortasunagatik, badlans paisaia eratu zen.

Entradas relacionadas: