Mendigune zaharra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,92 KB

1-Geografia: Geografia Lurreko espazioa eta gizakiaren eta ingurunearen arteko harremanak aztertzen dituen zientzia da.


2-Mapa: Lurraren gainazal esferikoa plano batean irudikatzea da, neurri murriztuan eta modu sinplifikatuan. Normalean bi dimentsioko plano batean irudikatzen da 


3-Paisaia: Lurraldearen edozein zati, biztanleriak hautematen duen moduan, zeinaren izaera baita faktore naturalen eta edota giza faktoreen ekintzaren eta haien arteko erlazioen emaitza. 


4-Erromako Ituna: Erromako Ituna 1957ko martxoaren 25ean sinatu zuten Alemaniako Errepublika Federalak, Frantziak, Herbehereek, Luxenburgok, Belgikak eta Italiak. Itun hau Europako Batasuna eraikitzeko prozesuan aurrerapauso garrantzitsua izan zen; bertatik sortu zen Europako Ekonomia Erkidegoa, 1958ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zena.


5-Europar Batasuna: Europako ekonomia Erkidegoaren oinordekoaren ordez 1993an ezarritako komunitate ekonomiko eta politikoa. 28 estatu europarrez integratuta dago. Bere organo erabakitzaile nagusiak Parlamentua, EBaren Ministro-kontseilua eta Komisioa dira. 


6-Autonomia-erkidegoa: mugako probintziek, uharteko lurraldeak edo eskualde-entitate historikoa duten probintziek osatzen dute. Legegintza autonomia eta autogobernu-gaitasuna dute beren eskumeneko gaietan.


7-Unitate morfoestrukturala:  Erliebea duen forma eta egitura da. Forma kanpoko inderrak (ura, izotza, haizea, izaki bizidunak) egindako jardueraren emaitza da, erliebeak higatu eta materialak higatu eta jalkitzen baitituzte. Bestetik, egitura lurraren barruko mugimendu tektonikoen emaitza da eta lurrazalean altxamenduak, hondoratzeak eta desplazamenduak eragiten dituzte, erliebearen oinarrizko kokapena sortuz.


8-
Mendigune zaharra/Mazizo zaharra:
 Paleozoikoko material kristalino eta metamorfiko zurrunak Alpetar orogenesian sabeltze edo haustura bidez deformatzean eratu zen formazio geologikoa.


9-Tolestura-mendikatea: Aro tertziorako alpetar orogenesian eratutako goragune handia, itsasoko aro sekundarioan jalkitako material sedementiarioak tolestean sartutakoa.


10-

Arro sedimentarioa

Hondoratze-eremua, non higaduraren ondorioz material sedimentarioen pilaketa gertazten baita. 


11-

Modelatu karstikoa

Haitz sedimentario edo metamorfikoen gainean modelatutako forma multzoa bere osagai mineraleen disoluzioaren ondorioz.

Entradas relacionadas: