Mendi goxalariena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,54 KB

1-Norena da hain ezaguna den “Haurtxo txikia sehaskan dago” kanta? Zer gehiago idatzi zuen egile horrek?Klaudio Sagartzazu “Satarka”-k idatzitako Txinpartak (gerra aurretik) liburuko olerki ospetsuena da. Gero bihurtu zen kanta, Gabriela Olaizolak jarri zizkion notak kantari. Beste obra bat Intza Begietan izango litzateke, Gerra Zibilari buruz egindako lehenengotariko aipamena jasotzen duena, Hegoaldeko euskal letretan idatzia. 2- Nortzuk dira Olerkarien belaunaldikoak? Adierazi idazleak eta lan bana.Lizardi: Bihotz-begietan Lauaxeta:ArratsBeran(hobea(1935)) eta Bide Barrijak(korronte berrietakoa esperimentalagoa)  Orixe:Barne-muinetan eta Euskaldunak3- Eman Lizardiren 3-4 ezaugarri. Zen alorretako lanak egin zituen Lizardik?Legegizona izan zen eta Tolosako lantegi bateko gerente izan zen bizitza osoan. Gaztaroan galdu zuen euskara berreskuratu zuen. Euskaltzaleetako langilerik saiatuenetakoa izan zen , propaganda eta antolamendurako dohainak erakutsi zituen. Hainbat aldizkari eta egunkaritan aritu zen. Bestetik, antzerkian ere saioak egin zituen, baina poesian lortu zituen emaitzari onenak eta bere garaiko olerkaririk onena bilakatu zen. Azkenik, hizlari gisa ere aritu zen. Bizi zen bitartean Bihotz-begietan argitaratu zuen eta hil ondoren “Euskaltzaleak” elkartekoek UmezurtzOlerkiak publikatu zizkioten.4-Bihotz-begietan eta Lizardiren poesiaren ildo nagusiak.Izadia sarritan agertzen da Lizardiren bertsoetan. Urtaroen arabera aldatuz doan natura du idazgai, bere kolore, argi-itzal eta soinuekin. Begietatik zehar bihotzerainoko zirrara sortzen dio hainbeste bider ikusi eta sentitutako paisaiak. Beste poema batzuetan egoera afektiboak ere azaltzen dira, maitasuna, adiskidetasuna eta heriotza besteak beste. Herria eta hizkuntza ere askotan aipatzen ditu, abertzalea izan zen barru-barruraino.5-(74.Or. “Izotz ondoko eguzki” testua) azaldu naturaren irudia.Lizardiren poema dugu, udaberriaren esnaera abestean euskararen egoerarekin konparatzen du. Pizkundearen Aroan erabili zen bertikaltasuna ageri da lan honetan, idazlea behetik dator, hau da izotzetik eta mendi tontorrera, hau da, eguzkira doa.(liburutik ikusi)6-Eman Estepan Urkiaga LAUAXETAren datu biografiko batzuk. Lauaxetaren poesia liburuen izenak eman.Lauaxeta bizkaitarra zen, apaiz ikasketetan hasi, baina kazetaritzara aldatu zen. EUZKADI aldizkarian egin zuen lan Orixerekin batera. Errepublika aldian kazetari eta hizlari aritu zen.  1937an Gernikako bonbardaketaren ondoren atxilotu egin zuten, Gasteizera eraman eta han fusilatu zuten ekainaren 26an. BIDE BARRIJAK(1931): Poesian Europatik datozen azkeneko modu eta modak etxeratu nahi ditu.ARRATS BERAN (1935): Iturri herritarragoak erabili ditu.7- Adierazi Orixeren biografian daturik garrantzitsuenak.Orixe gipuzkoarra zen, jesuita ikasketak burutu zituen baina ordenan izan zituen arazo batzuen ondorioz ez zen apaiztu. Euskaltzaindian eta EUZKADI egunkarian aritu zen, azkenean bere jaioterrira erretiratu zen EUSKALDUNAK poema gauzatzera gerraren ondorioz erbesteratu egin zen eta Amerikan ere ibili zen eta EUZKO-GOGOA, aldizkariaren sorreran parte hartu zuen. Bizitza guztian etengabe idatzi zuen.1961ean etsita hil zen. Barne muinetan eta Euskaldunak.8-Zer ekarpen egin zion Jose Ariztimuño AITZOLek euskal poesiari?1926an jaiotako Euskaltzaleak elkartean bide berriak urratzeari ekin zion. Bera izan zen 1930etik aurrera elkarte horren eragilerik sutsuenetakoa. Beste zenbait euskaltzaleren laguntzarekin, Aitzolek Olerti Egunak sortu zituen. Izan ere, jai lehiaketa hauen bitartez, ordura arte jorratu gabeko sailak eta moduak ireki zitzaizkion euskarazko poesiari. Une hartan mamitzen den poeta taldeari OLERKARIEN BELAUNALDIA deitu ohi zaio.                                                                                                     


Entradas relacionadas: