Mendeko perpausak eta argudio-testuen egitura

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,84 KB

Mendeko perpausak

Kausazko perpausak: Kausazko perpausek perpaus nagusiak dioskuna zergatik gertatu den adierazten digute.

Aditz-motaMenderagailuak
Jokatua-(e)lako, -(e)z gero, eta, zeren; bait-, zeren... bait-
Ez-jokatua-t(z)eagatik, -t(z)earren
Jokatua nahiz ez-jokatua-(e)la kausa, -(e)la medio

Kontsekutiboak

Perpaus nagusiak eragindako ondorioa zein den adierazten dute. Kontsekutiboak eratzeko, mendeko aditzari bait- erantzi ordez, -n erants dakioke. Hala egiten da bait- erabiltzen ez den euskalkietan. Bestalde, menderagailu horiekin batera, ezen agertu ohi den lekuan non ere aurki daiteke. Baina zalantzarik gabe, askatasun gehien erakusten duen osagaia lehenengoa da: hain.

Helburuzkoak

Helburuzko perpausek helburua, xedea edo asmoa adierazten dute. Beraz, zertara? edo zertarako? galderei erantzuten diete. Menderagailu guztiak aditz ez-jokatuekin erabiltzen dira. Dena den, testu jasoetan, bereziki idatzizkoetan, helburuzko perpausak eratzeko subjuntiboa erabiltzen da.

Argudio-testua

Ikuspegi bat defendatu edo hartzailearen ikuspegia aldaraztea helburu duten testuak dira. Deskribapenak, azalpenak edo narrazioak ere lekua har dezakete. Funtzio nagusia eragilea bada ere, funtzio poetikoa eta erreferentziala ere izan daitezke.

Egituraketa

  • Egitura deduktiboa: Tesia edo ideia nagusia aurkeztu ostean, tesi hori arrazoitzen duten argudioak eskaintzen dira.
  • Egitura induktiboa: Argudioak azaldu ondoren aurkezten da defendatzen den tesia.
  • Egitura zirkularra: Aurreko egitura biak biltzen ditu: tesia aurkeztu eta argudiatu ostean, ondorio eta tesi berri moduan hasierakoa berreskuratzen du, bai errepikatuz, bai zertxobait aldatuz.

Argudiaketa-baliabideak

Tesia defendatzeko arrazoiak
BaliabideaFuntzioa
AipuakErakunde edo pertsona adituen hitzetan oinarritzeak indartu egiten du esaten duguna.
AtsotitzakHerri-jakinduria islatzen dutenez, dioguna indartzen dute.
Datu zehatzakObjektiboak diren neurrian ezin dira ukatu.
AdibideakDiogunaren erakusgarri erabiltzen dira.
Plural maiestatikoaIgorleak bere ikuspegia orokorra balitz bezala aurkezten du.
ModalizatzaileakZiurtasuna adierazteko edo besteen arrazoiak zalantzan jartzeko balio dute.

Entradas relacionadas: