Mekanismoak: Palankak eta Mugimenduaren Transmisioa

Tecnología Industrial2,57 KB

Palanka: Oinarrizko Mekanismoa

Palankak puntu batean egindako indarra beste batera transmititzen du, indar handiagoa edo mugimendu desberdina lortuz. Barra tente batez eta euste-puntu batez osatuta dago. Barra horretan, potentzia deritzon indar bat eta erresistentzia deritzon beste bat aplikatzen dira.

Palanka Motak

  • Lehen generokoa: Euste-puntuak potentzia eta erresistentzia artean egon behar du.
  • Bigarren generokoa: Erresistentzia potentzia eta euste-puntuaren artean aurkitzen da.
  • Hirugarren generokoa: Potentzia euste-puntuaren eta erresistentziaren artean aurkitzen da.

Mugimenduaren Transmisio Sistemak

Igurzpen bidezko transmisioa

Gurpil batek bira egiten duenean, beraren kontra beste gurpil bat kokatzen badugu (haien zirkunferentziak tangenteak izanik), mugimendua lehenengotik bigarrenera igorriko da, biratzeko norantza aldatuz.

Uhal bidezko transmisioa

Mugimendua gurpil batetik bestera uhal baten bidez transmititzen bada, mugimenduak norabide bera mantentzen du, baldin eta uhala gurutzatzen ez bada.

Mekanismo Espezifikoak eta Bihurgailuak

Abiadura-erreduktorea

Sistema mekaniko baten barruan abiadura gutxitzen duen operadore bat da.

Biela eta Biradera

Biela esaten diogun operadore teknologikoa birak ematen dituen beste bati lotuz gero, honen mugimendu biratzailea hara-honako mugimendu bihurtzen du. Gorputzak bira egin ahala, bielak aurrera eta atzera egiten du biraketa bakoitzean. Biradera biela baten bitartez lotuta dago mugimenduak mugatuta dituen elementu batekin; gida edo errail batetik egingo baitu aurrera eta atzera. Biela-multzoak osatutako mekanismoa birabarki baten ukondoetan kokatzen da.

Espeka eta Espeka-ardatza

Espeka bira egiten duen ardatza da, eta jarraitzailea, espekak biratzean bultzatuta mugitzen dena. Espeka gurpil eszentrikoa izan daiteke, edo bestela, gutxi gorabeherako forma biribila izan dezake. Jarraitzailearen mugimendua espekaren formaren araberakoa izango da.

Espeka erabiltzen da ardatz baten biratze-mugimendua berarekin lotutako jarraitzailearen txandakako mugimendu bihurtzeko. Espeka-ardatza, berriz, ardatz beraren gainean jarritako espeken multzoa da. Espekak hainbat forma eta neurritakoak izan daitezke; horrek jarraitzaile bati baino gehiagori eragitea dakar, horietako bakoitzak mugimendu mota bat eginik.

Descargar

PDF Word HTML