Mediterraneo Isurialdean Landa Espazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,66 KB

Mediterraneo isurialdean landa espazioa:

Lur hauek isurialde atlantiko eta Mediterraneoaren banalerroko hegoaldeko lurrak hartzen ditu. Inguru fisikoan laborantza egitek errazagoak diren erliebe-eremuak sartzen dira. Inguru horretako lurzoruak egokiagoak dira laborantzarako.

Nekazaritza-egituran:

Landa-inguruko biztanleria ugariagoa da; izan ere, topografia egokiagoa zuten eremuetan, landa ingurua mekanizatu ahal izan da, eta industrializazio-prozesua geroago etorri da. Biztanleria gehiena pilatuta dago, eta elkarren artean banatutako hainbat herri handik osatzen dute.

Ustiategien batzez bestekok neurria handitu egin da, errentamenduen bidearen ondorioz eta lursailak pilatzearen ondorioz, Arabako Errioxan izan ezik, hango ustiategien neurriak oraindik txikiak dira eta.

Teknikak ere modernizatu dira, eta produkzio-sistema laborantza espezializatzera bideratuta dago.

Landa inguruak:

  • Nekazaritza espezializatu egin da, ureztatzeak dauden edo ez aintzat hartuta.

    • Lehorreko lurretan zerealak eta mahastiak dira nagusi. Zerealak Arabako lautadako eskualdeetan dira nagusi eta mahastiak Arabako errioxan.

    • Ureztaketan oinarritutako nekazaritzan Ebroren eta bere ibaiadarren lautada alubialetan egiten da. Artoa, bazka, azukre-erremolatxa, fruta-arbolak, patatak eta ortuko produktuak lantzen dira.

  • Baso ustiaketa gehiena Arabako mendilerroetan egiten da.

Euskal Autonomia Erkidegoan zehar dauden desberdintasunak argiak dira. Banalerroa kausa duten desberdintasunak handiak dira nekazaritzan. Eta hauek herritarren bizimoduan desberdintasunak eragin dituzte.

Entradas relacionadas: