Materiaren Teoria Zinetiko Molekularra eta Agregazio Egoerak: Demokrito, Leuzipo eta Aristoteles

Química4,32 KB

Materia: Demokrito, Leuzipo eta Aristotelesen Teoriak

Duela 2000 urte, bi teoria azaldu ziren materiaren inguruan:

Demokrito eta Leuzipo: Materiaren Ez-jarraitutasuna

Demokrito eta Leuzipok materiaren ez-jarraitutasuna onartzen zuten. Haien iritziz, materia zatitu ezin zitekeen zatitxo txikiz osaturik zegoen. Zatitxo horiei atomo izena eman zieten, grekoz "zatiezina" esan nahi duena. Hortik dator atomismo izena teoria honi.

Aristoteles: Materiaren Jarraitutasuna

Aristotelesek, aldiz, materiaren jarraitutasuna onartzen zuen. Haren ustez, materia jarraitua zen, eta gero eta txikiago egin zitekeen, milaka zatitxo egin arte. Materia erabat beteta zegoen, hutsarterik gabe.

Teoria Zinetiko Molekularra

Teoria zinetiko molekularrak solido, likido eta gasen portaera azaltzen ditu. Sei puntu nagusi ditu:

  1. Materia molekulez osatuta dago.
  2. Substantzia bakoitzaren molekulak desberdinak dira.
  3. Gasetan, molekulen arteko distantzia handia dago.
  4. Molekulen artean hutsartea dago.
  5. Molekulak tenperaturaren arabera mugitzen dira: tenperatura handitzean, abiadura handitu egiten da, eta alderantziz.
  6. Molekulak etengabe mugitzen dira: gasak libreki, likidoak irristatuz eta solidoak bibratuz.

Gasen Presioa

Gasak aztertzerakoan, maiz erabiltzen da presioa kontzeptua. Propietate bat da, non molekulak libreki mugitzen diren eta talka egiten duten. Norantza eta norabide guztietan mugitzen dira.

Presio Atmosferikoa Neurtzea

Presio atmosferikoa neurtzeko, unitate hauek erabiltzen dira: Gas masa/cm2, mmHg (merkurio milimetroak) eta atm (atmosferak).

Adibideak:

  • Baloi bat puzten ari garenean, zenbat eta aire gehiago sartu, orduan eta gogorragoa jartzen da, presioa handitzen delako. Aireak baloiaren pareten kontra indarra egiten du.
  • Bizikletaren tubularrak airea galtzen badu, bigundu egiten da, presioa galdu duelako.

Agregazio Egoerak

  • Solidoak: Kohesio-indarra handia da (tenperatura baxua).
  • Likidoak: Kohesio-indarra ertaina da (tenperatura altuagoa).
  • Gasak: Ez dago kohesio-indarrik (tenperatura askoz altuagoa).

Solidoak

  • Bolumena: Zehatza.
  • Forma: Zehatza.
  • Espantsioa/Konpresioa: Oso gutxi.
  • Dilatazioa/Kontrakzioa: Oso txikia.
  • Difusioa: Ez, edo oso gutxi.

Likidoak

  • Bolumena: Zehatza.
  • Forma: Zehaztugabea (ontziaren araberakoa).
  • Espantsioa/Konpresioa: Oso gutxi.
  • Dilatazioa/Kontrakzioa: Txikia.
  • Difusioa: Bai, baina ez beti.

Gasak

  • Bolumena: Zehaztugabea (ontziak duena). Azalpena: espantsioaren bidez, molekulek ontzi osoa betetzen dute.
  • Forma: Zehaztugabea (ontziaren araberakoa). Azalpena: molekulek ontzi osoa betetzen dutenez, gasak haren forma izango du.
  • Espantsioa/Konpresioa: Bai. Azalpena: molekulen artean hutsarte handia dagoenez, kanpotik presioa eginez, hutsarteak txikiago egin daitezke; alderantziz, presioa gutxituz.
  • Dilatazioa/Kontrakzioa: Handia. Azalpena: zenbat eta tenperatura altuagoa izan, orduan eta abiadura handiagoa dute molekulek, eta beren arteko tartea handiagoa da.
  • Difusioa: Bai. Azalpena: gas-molekulak, astindu edo mugimendu handiari esker, aire-molekulen arteko tarteetan barreiatzen dira, espazio osoa hartuz.

Metodo Zientifikoa

Zientzia bakoitzak bere helburua du, baina lan-prozedura edo metodo bera dute: metodo zientifikoa. Zientzialariek, gauzak nola eta zergatik gertatzen diren adierazten ahalegintzen direnean, bi maila bereizten dira:

  1. "Nola?" galderari erantzutea: Fenomenoen deskripzioa.
  2. "Zergatik?" galderari erantzutea: Fenomenoen interpretazioa eta azalpena.

Ondoren, aztertzen hasi garenari buruz hipotesiak egiten dira, ikerketa-lana burutzen da, eta, bukatzeko, aztertu dugunari buruzko ondorioak ateratzen dira.

Descargar

PDF Word HTML